1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Mendabiako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko martxoaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezinaren partaidetza bahitua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01145.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200101145
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra:
Honako finka honen 1/3:
Erregistroa: Mendabiako 5853 zenbakiko finka. Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 2408. liburukia, 29. liburua, 135. folioa.
Deskribapena:
Landa-finka: Ureztalurreko alorra Mendabiako jurisdikzioan, Urzagal alderdian. Hirurogeita hamalau area, berrogeita hamalau zentiarea eta hogeita hamahiru dezimetro karratuko azalera du. Mugakideak: iparraldean, 6. poligonoko 960. lurzatia /Rosa María Sainz Elvira/; hegoaldean, 6. poligonoko 956. lurzatia /Javier Sagredo Pardo/ eta 6. poligonoko 955. lurzatia/María Soledad Martínez de Espronceda Gil/; ekialdean, ibaiadarra; eta mendebaldean, 6. poligonoko 958. lurzatia /María Julia Ramírez Vélez/. 1. eta 2. hiri unitateei eta katastroko 6. poligonoko 959. lurzatiko A, B eta C landa azpilurzatiei dagokie.
Betearazi beharreko bermearen aurreko kargak: kargetatik libre dago.
Katastrokoa: Mendabian, 6. poligonoko 959. lurzatia, 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri-unitateak eta A, B eta C azpilurzatiak. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000002289597YB.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko maiatzaren 8an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2506682