96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

144E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita txatarra biltzeko eta erabiltzetik utzitako ibilgailuak jaso eta haien deskontaminazioa egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Baztango udal mugartean dago eta haren titularra Ioseba Berreskuratze metalikoak SL da.

Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 eta 5.3 taldeetan.

2021eko irailaren 6an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzea, apirilaren 13ko 265/2021 Errege Dekretura egokitzeko (errege dekretu hori balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzkoa da, eta, horrez gainera, abenduaren 23ko 2833/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatu zuen). Gainera, eskatu zuen 160601* eta 200133* hondakinak sartzea instalazioak kudeatzen dituen hondakinen zerrendan, zeina ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean jaso baita.

KUDEAKETA PROZESUA

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

R120202

160104*10

Balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak

Onartzen da, bat etorriz apirilaren 13ko 265/2021 Errege Dekretuaren lehendabiziko xedapen iragankorrarekin (errege dekretu hori balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzkoa da, eta, horrez gainera, abenduaren 23ko 2833/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatu zuen).

R120203

160104*20

Balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak, 160104*10 EHZ kodearen barruan sartuak ez daudenak

R130107

160601*

Berunezko bateriak

Onartzen da

200133*

160601, 160602 edo 160603 kodeetan zehaztutako bateria eta metagailuak, eta era horretako bateriak dituzten sailkatu gabeko metagailu eta bateriak.

Onartzen da

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onartzen da txatarra biltzeko eta erabiltzetik utzitako ibilgailuak jaso eta haien deskontaminazioa egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Baztango udal mugartean dago eta haren titularra Ioseba Berreskuratze metalikoak SL da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Ioseba Berreskuratze Metalikoak SLri eta Baztango Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2505855