96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4934E/2025 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuan xedatutako joko-elementu eta -sistemek bete beharreko kondizioak eta ezaugarri teknikoak onestekoa, alderdi hauek kontrolatzeko: jokalariak joko-lokal espezifikoetara sartzea, ostalaritza-establezimenduetan instalatutako makina lagungarrien bidezko apustuak, urrunetik merkaturatutako joko eta apustuetan parte hartzea eta horiek guztiak Nafarroako Parte-hartzaileak Baliozkotzeko Pasabidean sartzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24. artikuluan, arau horren 162. artikuluan xedatutako joko-lokaletarako sarbidea kontrolatzeko neurri batzuk zehazten dira; besteak beste:

a) Onarpen- eta kontrol-zerbitzu bat edukitzea sarrera galarazteko hemezortzi urtetik beherakoei eta Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan eta hari lotutako erregistroetan sartuta dauden pertsonei.

b) Informazio-sistema bat edukitzea, aukera ematen duena Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroarekin konektatzeko eta adin-nagusitasuna egiaztatzeko, jokoaren arloan eskumena duen departamentuak ezarritako zehaztapen teknikoei jarraikiz.

c) Erabiltzaileak identifikatu, erregistratu eta onartzen dituzten eta haien nortasuna behar bezala bermatzen duten sistema automatizatuak homologatzea eta baimentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren I. eranskineko 9. artikuluaren 3. apartatuan xedatzen denez, bingo, joko-areto eta kirol-apustuetarako lokalez bestelako lokal baimenduetan instalatutako apustuetarako makinek erabilerarako dituzten elementu teknikoek behartuko dute erabiltzailea bere burua identifikatzera, hirugarrenen esku-hartzerik gabe, aldez aurretik eta nahitaez, egiaztatze aldera Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan sartuta dauden edo ez eta adinez nagusiak direla. Halaber, dituzten elementu teknikoei esker, joko-partidak bukatu ondotik eta erabiltzen ari ez diren bitartean, atsedenean egonen dira, soinu-, ikusmen- edo argi-estimulurik eman gabe.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 192. artikuluak xedatzen duenez, Jokoa Arautzeko Agintaritzak behar diren antolakuntza, baliabideak eta softwarea xedatuko ditu web-ingurunean baliozkotze-pasabideak ezartze aldera urrutitik merkaturatutako jokoetan parte hartu nahi duten pertsonentzat.

Betekizun horiek egiaztatzeko, aipatutako foru-dekretuak xedatzen du jokoaren alorrean eskumena duen departamentuak ezarriko dituela zehaztapen teknikoak.

Xedapen horiek betez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24. artikuluan eta haren I. eranskineko 9. artikuluan xedatutako joko-elementu eta -sistemek bete beharreko kondizioak eta ezaugarri teknikoak onestea, alderdi hauek kontrolatzeko: jokalariak joko-lokal espezifikoetara sartzea, ostalaritza-establezimenduetan instalatutako makina lagungarrien bidezko apustuak, urrunetik merkaturatutako joko eta apustuetan parte hartzea eta haiek guztiak Nafarroako Parte-hartzaileak Baliozkotzeko Pasabidean sartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I., II., III., IV. eta V. eranskinetan jasotako sistema eta elementu hauek bete beharreko kondizioak eta betekizun teknikoak onestea:

I.–Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidea.

II.–Joko-lokaletarako sarbidea kontrolatzeko sistema informatikoak.

III.–Joko-lokaletarako sarbidea kontrolatzeko sistema automatizatuak.

IV.–Ostalaritza-establezimenduetan instalatutako apustu-makina lagungarriak.

V.–Apustuak baliabide elektroniko, informatiko, telematiko edo interaktiboen bidez ustiatzeko sistemak eta joko-elementuak.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO PARTE-HARTZAILEAK BALIOZKOTZEKO PASABIDEA

1.–Definizioa eta xedea.

1. Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidea (NPBP) Nafarroako Gobernuak diseinatutako soluzio bat da eta joko-lokalerako sarbidea, ostalaritza-establezimenduetan instalatutako makina lagungarrien bidezko apustuak eta urrutitik merkaturatutako jokoak eta apustuak kontrolatu behar dituzten enpresen esku jarri da.

2. NPBP pasabide horrek aukera emanen die joko-enpresei jokora edo apustura sarbidea izan nahi duen pertsonari buruzko egiaztapen hauek egiteko:

a) Haren nortasun-agiriaren zenbakia baliozkoa den egiaztatu.

b) Adinez nagusiak diren egiaztatu.

c) Egiaztatu ez daudela Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin.

2.–Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen erabiltzaileak.

1. Aurreko apartatuan jasotako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko legezko betebeharra duten joko-enpresek –joko-lokaletakoak, ostalaritza-establezimenduetan instalatutako apustu-makinak dituztenak edo kanal elektronikoak, informatikoak, telematikoak edo interaktiboak erabiliz jokoak eta apustuak ustiatzen dituzten enpresak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan direnak, betiere– Jokoa Arautzeko Agintaritzari eskatu beharko diote alta eman diezaioten NPBP sisteman, Nafarroako Gobernuak horretarako egokitutako izapide espezifikoaren bidez.

2. NPBP sisteman alta emateko eskaera Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroaren I. liburuko I. atalean inskribaturiko enpresa batek eginen du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea, ezarritako formatuan.

b) Eskabidea egiten duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

c) Establezimendua ustiatzen duen enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, zeinean jasoko baita behar bezala betetzen dela Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatuta dagoena, pasabidearen bidez egiaztatzen diren datuen erabilerari dagokionez.

3. Jokoa Arautzeko Agintaritzak dokumentazioa ikuskatzen duenean, eskatzaileari dokumentazio hau entregatuko zaio:

a) Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen azalpen funtzional eta teknikoa.

b) Haren funtzionamendurako beharrezkoak diren guztiak.

II. ERANSKINA.–JOKO-LOKALETARAKO SARBIDEA KONTROLATZEKO SISTEMA INFORMATIKOAK

Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24. artikuluan adierazitako lokalek sistema informatiko bat eduki beharko dute ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako pasabidearekin konektatzeko aukera ematen duena, jarraian adierazten diren zehaztapenen arabera.

1.–Baldintza teknikoak.

1. Joko-lokaletarako sarbidea kontrolatzeko sistema informatikoak datu hauek bidali beharko dizkio, denbora errealean, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideari (NPBP):

a) Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24.5 artikuluko b), c) eta d) apartatuetan xedatutakoak.

Foru-dekretu horren artikulu horretako d) apartatua bidaliko da establezimendura lehen bisita egin ondotik, erregistro-fitxa egindakoan.

b) Pertsona establezimenduan sartzen den data, ordua eta minutua.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24.5 artikuluko b) apartatuan xedatutako identifikazio-dokumentuaren mota.

d) Establezimenduak Nafarroako Gobernuko Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren eta Lokalen Erregistroan duen zenbakia.

2. Joko-lokaletarako sarbidea kontrolatzeko sistema informatikoak datu hauek erregistratu beharko ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24.5 artikuluko b), c) eta d) apartatuetan xedatutakoak.

b) Pertsona establezimenduan sartzen den data, ordua eta minutua.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24.5 artikuluko b) apartatuan xedatutako identifikazio-dokumentuaren mota.

d) Establezimenduak Nafarroako Gobernuko Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren eta Lokalen Erregistroan duen zenbakia.

e) Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideari (NPBP) egindako kontsultaren emaitza.

f) Itzulitako errore-mezu guztiak; zer motatakoak diren zehaztu beharko da, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen (NPBP) azalpen funtzionalari buruzko dokumentazioan zehaztutakoaren arabera.

g) Egiaztapen-kontsulta Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen (NPBP) bidez egin bada edo kontsulta off line egin bada sistemako gorabehera baten ondorioz.

3. Sistema informatiko horretan erregistratutako datuek eskuragarri egon beharko dute, Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legean ezarritako baldintzetan eta lege horretan zehaztutako funtzionarioek kontsultatzeko.

4. Halaber, eduki guztia euskarri informatikora erauzteko aukera eman beharko du, soilik Jokoa Arautzeko Agintaritzak eta organo judizialek eskatzen badute.

5. Sistema informatikoak sarbideen trazabilitatea bermatu beharko du. Sarbideei dagokien informazioa isilpekoa izanen da eta gorde eginen dira erabiltzaile-erregistroa baliogabetu ondotik, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz.

2.–Gorabeherak.

1. Kontsulta egiteko betebeharra duen enpresari egotzi ezineko arrazoiak direla-eta Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideak (NPBP) funtzionatzeari uzten badio, hartan alta emanda dauden joko-enpresek ordezko prozedura bat ezarri beharko dute, establezimenduetarako sarbidea kontrolatzeko exiji daitezkeen eskakizunak kontrolatzeko.

2. Ondorio horietarako, kasu horietan baimenduko da off line egiaztatzea Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan jasota dauden, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin. Establezimendua ustiatzen duen enpresa izanen da datuen arduraduna, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako, eta sekurizatu egin beharko ditu, babesteko.

Aurreko apartatuaren kasuan (off line egiaztatutako datuen erabilera), Nafarroako Foru Komunitatean dauden lokalek bakarrik erabiltzen ahalko dituzte.

3. Apartatu honetako 1. puntuan adierazitako kasuetan, establezimenduaren onarpen-zerbitzuko langileek egiaztatzen ahalko dute adina; horretarako, pertsonak nortasun-agiri pertsonala erakutsi beharko dio edo, bestela, ordezko prozedura bat ezartzen ahalko da adin-nagusitasuna zalantzarik gabe egiaztatzeko.

4. Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekiko (NPBP) komunikazioa berreskuratu ondotik, jokalariei buruz off line jasotako informazioa igorriko du sistema informatikoak, ebazpen honen I. eranskineko 2. apartatuan xedatutako enpresei emandako dokumentu teknikoan jasotakoari jarraikiz.

5. Kontsulta horien emaitzak sistema informatikoaren fitxan/erregistroan jasoa gelditu beharko du eta gorabeheraren aipamen espezifikoa jaso beharko da, ezarritako ordezko prozeduraren bidez zer kontsulta egin diren egiaztatu ahal izateko.

III. ERANSKINA.–JOKO-LOKALETARAKO SARBIDEA KONTROLATZEKO SISTEMA AUTOMATIZATUAK

Sarbidea kontrolatzeko sistema automatizatu bat duten Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 24. artikuluan adierazitako lokalek sistema horiek txertatu beharko dituzte ebazpen honen II. eranskinean xedatzen den sistema informatikoan edo garapen horren parte izan beharko dute, eta sistema horrek aukera eman beharko du ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako pasabidearekin konektatzeko, jarraian adierazten diren zehaztapenen arabera.

1.–Definizioa eta xedea.

1. Sarbidea kontrolatzeko sistema automatizatu gisa definitzen dira jokalariei joko-lokaletarako sarbidea automatikoki baimentzen edo ukatzen dieten programak edo prozesu-multzoak, betiere haien identifikazioa eta onartuak izateko exijitu daitezkeen eskakizunak egiaztatu ondotik.

2. Kontrol-funtzio horiek eginen dituen sistemak erabat informatizatua izan behar du, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoak bete behar ditu, elementu fisiko eta/edo elektronikoak izanen ditu eta pauso-sentsoreak eta ohartarazpen akustikoak eduki beharko ditu nahitaez; halaber, aldez aurretik erregistratutako jokalariei bakarrik utziko die sartzen eta Nafarroako Gobernuak emandako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekin konektatuta egon beharko du une oro.

3. Halako elementuak instalatzen badira, haien kokapenak inola ere ez ditu oztopatu behar establezimendua husteko bideak.

2.–Homologazioa eta inskripzioa.

1. Lokaletarako sarbidea kontrolatzeko sistema automatizatuak erabili ahal izateko, aldez aurretik homologatu eta inskribatu egin beharko dira Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroaren IV. liburuko dagokion ereduan, Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren VII. kapituluan xedatutako prozedurei jarraikiz.

2. Modeloa homologatzeko eskaera Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroaren II. liburuko I. atalean inskribaturiko enpresa batek eginen du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Homologatzeko eskabidea, ezarritako formatuan.

b) Eskabidea egiten duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

c) Saiakuntza-laborategi ziurtatu batek egindako txostena, zeinean jasoko baita homologatu nahi diren elementu guztiek betetzen dituztela araudi hauetan ezarritako eskakizun teknikoak: Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretua, ebazpen hau, datuen babesa arautzen duen araudia eta, hala badagokio, adimen artifizialaren esparruan aplikatu beharreko araudia.

d) Sarbidea kontrolatzeko sistema teknikoaren berri azaltzen duen memoria tekniko xehatua, alderdi hauei dagokienez: sistemaren funtzionaltasuna, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekiko (NPBP) konexio-protokoloaren deskribapena eta sistema osatzen duten materialen eta gainerako elementuen deskribapena.

e) Funtzionamenduaren eskuliburua.

f) Erregistratutako datuak kontsultatzeko protokoloa.

3.–Ezaugarri teknikoak.

1. Enpresek Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekin (NPBP) konektatzeko erabiltzen dituzten sarbidea kontrolatzeko sistemek II. eranskinean azaldutako soluzio informatikoan integratu behar dute edo haren garapenaren parte izan behar dute.

2. Sistema automatizatu horiek pertsonen nortasuna nortasun-agiri pertsonalen bidez egiaztatzen ahalko dute eta, halaber, nortasuna baieztatzeko eta egiaztatzeko beste edozein metodo erabiltzen ahalko dute.

IV. ERANSKINA.–OSTALARITZA-ESTABLEZIMENDUETAN INSTALATUTAKO APUSTU-MAKINA LAGUNGARRIAK

Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren I. eranskineko 9.3. artikuluan adierazitako apustu-makina lagungarriek sistema informatiko bat eduki beharko dute ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako pasabidearekin konektatzeko aukera ematen duena, jarraian adierazten diren zehaztapenen arabera.

1.–Definizioa eta xedea.

1. Ostalaritza-lokaletan instalatutako apustu-makina lagungarriek blokeatze-elementu teknikoak izan beharko dituzte.

Ebazpen honen ondorioetarako, apustu-makina lagungarriak blokeatzeko elementu tekniko gisa definitzen dira makina horiek aktibatzea saihesten duten mekanismoak, baldin eta aldez aurretik ez badira egiaztatu erabiltzailearen nortasuna, haren adin-nagusitasuna eta ez dagoela Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin.

2.–Homologazioa eta inskripzioa.

1. Ostalaritza-lokaletan instalatzeko apustu-makina lagungarriak ustiatzeko baimena lortzeko, aldez aurretik homologatu eta inskribatu egin beharko dira Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroaren IV. liburuko dagokion ereduan, otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren VII. kapituluan xedatutako prozedurei jarraikiz.

2. Modeloa homologatzeko eskaera Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroaren II. liburuko I. atalean inskribaturiko enpresa batek eginen du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Homologatzeko eskabidea, ezarritako formatuan.

b) Eskabidea egiten duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

c) Saiakuntza-laborategi ziurtatu batek egindako txostena, zeinean jasoko baita homologatu nahi diren elementu guztiek betetzen dituztela araudi hauetan ezarritako eskakizun teknikoak: Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretua, ebazpen hau, datuen babesa arautzen duen araudia eta, hala badagokio, adimen artifizialaren esparruan aplikatu beharreko araudia.

d) Erabiltzailea aurretiaz identifikatzeko sistema teknikoaren berri azaltzen duen memoria tekniko xehatua, alderdi hauei dagokienez: sistemaren funtzionaltasuna, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekiko (NPBP) konexio-protokoloaren deskribapena eta sistema osatzen duten materialen eta gainerako elementuen deskribapena.

e) Funtzionamenduaren eskuliburua.

3. Dagoeneko Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroan inskribatuta dauden apustu-makina lagungarrien kasuan, funtsezko aldaketaren prozedura izapidetu beharko da, Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean jasotakoari jarraikiz.

3.–Jokalarien autentifikazioa.

1. Erabili aurretik, makinaren hasierako pantailan jokalariari zuzendutako mezu bat agertuko da, zeinean adieraziko baitzaio identifikatzeko betebeharra duela, adinez nagusia dela eta Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan ez dagoela egiaztatzeko; halaber, betebehar hori babesten duen testuaren erreferentzia ere erakutsi beharko du mezuak.

2. Era berean, pantailan agertu beharko da debekatuta dagoela parte hartzea jokalariak 18 urte baino gutxiago baditu edo Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan inskribatuta badago, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin.

3. Ondotik, aurreko apartatuan xedatutako erabilera-arauak onartu beharko ditu jokalariak botoi edo gelaxka baten bidez, eta ez du prozesuarekin jarraitzen ahalko ekintza hori egin gabe.

4. Jarraian, jokalariak identifikatzeko dokumentu bat hautatu beharko du dokumentu baliagarri eta Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuan ezartzen direnen artetik; datu hauek sartu beharko ditu:

a) Identifikazio-zenbaki pertsonala, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen bidez (NPBP) egiaztatzeko ezarritako formatuan.

b) Jaiotze-data, formatu honetan: urtea, hilabetea, eguna.

5. Jokalariak alderdi hauei buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat aktibatu beharko du:

a) Sisteman sartutako datuak bere identitatearekin bat datozela.

b) Ohartarazita gelditu behar du datu faltsuak emateak ekintza horretatik eratorritako legezko ondorioak ekarriko dituela, Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

6. Jokalaria identifikatzeko Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan inskribatzeko onartzen diren dokumentuez bestelakoren bat erabiltzen bada, jokalariak aktibatu beharko du, botoi baten bidez edo gelaxka bat markatuz, alderdi hauek jasotzen dituen erantzukizunpeko adierazpen bat:

a) Sisteman sartutako identifikazio-mota, identifikazio-zenbaki pertsonala eta jaiotza-data bere identitateaerkin bat datozela.

b) Ohartarazita gelditu behar du datu faltsuak emateak ekintza horretatik eratorritako legezko ondorioak ekarriko dituela, Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

c) Ez dagoela Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan inskribatuta, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin.

7. Eranskin honetako 3. apartatuan xedatutako erabilera-baldintzak betetzen baditu jokalariak, jokoan parte hartzen utziko zaio. Jokoak aktibo iraunen du, harik eta apustua bukatu arte, erabiltzaileak saioa itxi arte edo apustu-makina lagungarria 45 segundoz erabili gabe eduki arte; une horretan, hasierako pausagune-egoerara itzuli beharko du.

8. Ez bada betetzen jokalaria autentifikatzeko eskakizunen bat, egoera horren berri ematen duen mezu bat agertuko da eta pausagune-egoerara itzuliko da.

4.–Baldintza teknikoak.

1. Ostalaritza-lokaletako apustu-makina lagungarriek Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekin (NPBP) –ebazpen honen I. eranskinean jasoa– konektatzeko aukera ematen duen sistema informatiko bat izan beharko dute; konexio hori makina horien ustiaketa-baimenaren enpresa titularraren bidez eginen da.

2. Jokoa Arautzeko Agintaritzak alderdien eskura jarriko ditu Sarbiderako zehaztapenak eta xehetasun teknikoak, ebazpen honen I. eranskineko 2. apartatuan adierazitakoa betez.

3. Sistema informatikoak datu hauek bidali beharko dizkio, denbora errealean, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideari (NPBP):

a) Joko-makina lagungarrirako sarbidearen data, ordua eta minutua.

b) Joko-makina lagungarriari esleitutako ustiapen-baimenaren zenbakia.

c) Joko-makina lagungarria instalatuta dagoen establezimenduak Nafarroako Gobernuko Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren eta Lokalen Erregistroan duen zenbakia.

d) Sarbiderako erabilitako nortasun-agiriaren zenbakia.

e) Identifikazio-dokumentuaren mota.

f) Jaiotze-data, formatu honetan: urtea, hilabetea, eguna.

4. Sistema informatikoak datu hauek erregistratu beharko ditu:

a) Joko-makina lagungarrirako sarbidearen data, ordua eta minutua.

b) Joko-makina lagungarriari esleitutako ustiapen-baimenaren zenbakia.

c) Establezimenduak Nafarroako Gobernuko Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren eta Lokalen Erregistroan duen zenbakia.

d) Sarbiderako erabilitako nortasun-agiriaren zenbakia.

e) Identifikazio-dokumentuaren mota.

f) Jaiotze-data, formatu honetan: urtea, hilabetea, eguna.

g) Parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideari egindako kontsultaren emaitza.

h) Egiaztapen-kontsulta parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen bidez egin bada edo kontsulta off line egin bada sistemako gorabehera baten ondorioz.

5.–Gorabeherak.

1. Kontsulta egiteko betebeharra duen enpresari egotzi ezineko arrazoiak direla-eta Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideak (NPBP) funtzionatzeari uzten badio, makinaren ustiapen-baimenaren titular den enpresak ordezko prozedura bat ezarri beharko du eranskin honen 3. apartatuan adierazitako betekizunak egiaztatzeko.

2. Ondorio horietarako, kasu horietan baimenduko da off line egiaztatzea Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan jasota dauden, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin. Establezimendua ustiatzen duen enpresa izanen da datuen arduraduna, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako, eta sekurizatu egin beharko ditu, babesteko.

Aurreko apartatuaren kasuan (off line egiaztatutako datuen erabilera), Nafarroako Foru Komunitatean instalatutako apustu-makina osagarriek bakarrik erabiltzen ahalko dituzte.

3. Apartatu honetako 1. puntuan xedatutako kasuetan, adina egiaztatu beharko da, Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren154. artikuluan xedatutakoa betez.

4. Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekiko (NPBP) komunikazioa berreskuratu ondotik, jokalariei buruz off line jasotako informazioa igorriko du sistema informatikoak, ebazpen honen I. eranskineko 2. apartatuan xedatutako enpresei emandako dokumentu teknikoan jasotakoari jarraikiz.

5. Kontsulta horien emaitzak sistema informatikoan jasoa gelditu beharko du eta gorabeheraren aipamen espezifikoa jaso beharko da, ezarritako ordezko prozeduraren bidez zer kontsulta egin diren egiaztatu ahal izateko.

6. Sistema informatikoak sarbideen, kontsulten eta datu pertsonalen trazabilitatea bermatu beharko du. Sarbideei dagokien informazioa isilpekoa izanen da eta gorde eginen dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz.

V. ERANSKINA.–APUSTUAK BALIABIDE ELEKTRONIKO, INFORMATIKO, TELEMATIKO EDO INTERAKTIBOEN BIDEZ USTIATZEKO SISTEMAK
ETA JOKO-ELEMENTUAK

Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 26. artikuluan adierazitako enpresek, kanal elektronikoak, informatikoak, telematikoak edo interaktiboak erabiliz apustuak ustiatzen dituztenek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako sistema informatikoan txertatu beharko dute, jarraian adierazten diren zehaztapenen arabera.

1.–Baldintza teknikoak.

1. Eranskin honetan zehazten diren joko-enpresek bete beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren II. kapituluko III. tituluan xedatutakoa eta eranskin honetan xedatutakoa.

2. Kanal elektronikoak, informatikoak, telematikoak edo interaktiboak erabiliz ustiatzen diren apustuetarako sarbidea kontrolatzeko sistema informatikoak datu hauek bidali beharko dizkio, denbora errealean, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideari (NPBP):

a) Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 195 artikuluko a) atalean xedatutakoak, identifikazio-zenbakiari eta jaiotze-datari dagokienez, eta foru-dekretu horren c) apartatuetan xedatutakoak.

b) Identifikazio-dokumentuaren mota.

c) Sarbidearen data, ordua eta minutua.

3. Eranskin honetan xedatutako sarbidea kontrolatzeko sistema informatikoak datu hauek erregistratu beharko ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 195 artikuluko a) atalean xedatutakoak, identifikazio-zenbakiari eta jaiotze-datari dagokienez, eta foru-dekretu horren c) apartatuetan xedatutakoak.

b) Identifikazio-dokumentuaren mota.

c) Sarbidearen data, ordua eta minutua.

d) Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideari (NPBP) egindako kontsultaren emaitza.

e) Itzulitako errore-mezu guztiak; zer motatakoak diren zehaztu beharko da, Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen (NPBP) azalpen funtzionalari buruzko dokumentazioan zehaztutakoaren arabera.

f) Egiaztapen-kontsulta Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearen (NPBP) bidez egin bada edo kontsulta off line egin bada sistemako gorabehera baten ondorioz.

4. Sistema informatikoan erregistratutako datuek eskuragarri egon beharko dute, Jokoari buruzko 16/2006 Foru Legean ezarritako baldintzetan eta lege horretan zehaztutako funtzionarioek kontsultatzeko.

5. Sistema informatikoak sarbideen trazabilitatea bermatu beharko du. Sarbideei dagokien informazioa isilpekoa izanen da, eta gorde eginen dira erabiltzailea erregistroan inskribatuta dagoen aldian, erabiltzaile-erregistroa baliogabetu ondotik, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz.

2.–Gorabeherak.

1. Kontsulta egiteko betebeharra duen enpresari egotzi ezineko arrazoiak direla-eta Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabideak (NPBP) funtzionatzeari uzten badio, apustuak ustiatzeko gaitzen duen tituluaren titular den joko-enpresak ordezko prozedura bat ezarri beharko du eranskin honen 3. apartatuan adierazitako betekizunak egiaztatzeko.

2. Ondorio horietarako, kasu horietan baimenduko da off line egiaztatzea Nafarroako Jokorako Sarbideko Interdikzioen Erregistroan edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen erregistro baliokideetan jasota dauden, bat etorriz datuen komunikaziorako edo erregistroen interkonexiorako formalizatzen diren hitzarmenekin. Establezimendua ustiatzen duen enpresa izanen da datuen arduraduna, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako, eta sekurizatu egin beharko ditu, babesteko.

Aurreko apartatuaren kasuan (off line egiaztatutako datuen erabilera), Nafarroako Foru Komunitatean instalatutako apustu-makina osagarriek bakarrik erabiltzen ahalko dituzte.

3. Nafarroako parte-hartzaileak baliozkotzeko pasabidearekiko (NPBP) komunikazioa berreskuratu ondotik, jokalariei buruz off line jasotako informazioa igorriko du sistema informatikoak, ebazpen honen I. eranskineko 2. apartatuan xedatutako enpresei emandako dokumentu teknikoan jasotakoari jarraikiz.

4. Kontsulta horien emaitzak sistema informatikoan jasoa gelditu beharko du eta gorabeheraren aipamen espezifikoa jaso beharko da, ezarritako ordezko prozeduraren bidez zer kontsulta egin diren egiaztatu ahal izateko.

5. Sistema informatikoak sarbideen, kontsulten eta datu pertsonalen trazabilitatea bermatu beharko du. Sarbideei dagokien informazioa isilpekoa izanen da eta gorde eginen dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F2506259