96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

143/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Agoizko barruti judizialetako Erregistro Zibilaren bulego orokorretako lanpostuen zerrenda, hain zuzen, 2025eko uztailaren 1ean auzialdiko auzitegiak eratuko direnena.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 439 bis artikuluak ezartzen duenez, lege horren ondorioetarako, Erregistro Zibilaren Bulegotzat hartzen da, Bulego Judizialean integratuta egon gabe, Justizia Administrazioaren antolaketaren esparruan zerbitzu publiko horretaz arduratzeko eratzen den unitatea, Erregistro Zibilari buruzko Legean eta Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Zeregin hori aurrera eramateko, bulego horiek Justizia Ministerioari lotzen zaizkio funtzionalki, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

Erregistro Zibilaren bulego horietako lanpostuak zehaztea Justizia Ministerioari eta eskumenak berenganatuak dituzten autonomia erkidegoei dagokie, bakoitzak bere esparruan, eta kasuan kasuko lanpostu zerrendan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzten Justizia Administrazioko langileekin beteko dira.

521.3 E) artikuluaren arabera bateragarritzat jotzen den jarduera duten lanpostuetan destinoa duten Justizia Administrazioko funtzionarioek Erregistro Zibilaren Bulegoaren eta Bulego Judizialaren berezko zereginak beteko dituzte jarduketa-protokoloetan ezarritakoaren arabera.

Bestalde, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Erregistro Zibilaren bulegoetako lanpostuak Justizia Administrazioko langileek baino ezin izanen dituzte bete, eta kasuan kasuko lanpostu zerrendetan ezarritakoaren arabera antolatuko dira.

Arau horrek berak ezartzen duenez, Erregistro Zibilaren bulegoetarako beharrezkoak diren Justizia Administrazioko langile kopuruak eta lanpostu zerrendak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan ezarritako prozeduraren bidez zehaztuko dira, bulego judizialak osatzen dituzten unitateak antolatzeko eta integratzeko.

Hala, ebazpen honen xedea da onestea Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Agoizko barruti judizialetan egoitza duten Erregistro Zibilaren bulego orokorretako lanpostuen zerrenda, hain zuzen, Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientziaren arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, 2025eko uztailaren 1ean auzialdiko auzitegiak eratuko direnena, egun horretan dagozkien bulego judizialak hedatuko baitira.

Kontuan harturik Erregistro Zibilaren bulego orokorretako langileen kopurua gaur egun Erregistro Zibilaren eginkizunak dituzten organo edo bulego judizialetatik kentzen dela, komenigarritzat jo da aldi berean onestea, aplikatzea eta indarrean jartzea bulego horietako lanpostu zerrendak barruti judizial bakoitzean, bai eta lanpostu berrietako akoplamendu prozesuak ere.

Azaldutako guztiagatik, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen langileen arloko eskudantziak mugatzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, eta bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Agoizko barruti judizialetako Erregistro Zibilaren bulego orokorretako lanpostuen zerrenda, hain zuzen, 2025eko uztailaren 1ean auzialdiko auzitegiak eratuko direnena. Zerrenda I. eranskinean jaso da.

2. Xedatzea ebazpen hau indarrean jartzen denetik aurrera lanpostu berrietako akoplamendu prozesuak egin daitezela langileentzat, deusetan galarazi gabe aplikazioak ondorioak izatea langileak lanean ari diren barruti judizialeko auzialdiko auzitegia benetan eratzen denetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen dituela ondorioak.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

ERANSKINA

KUDEAKETA ZENTROA: NAFARROAKO GOBERNUKO BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUKO JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA

AUTONOMIA ERKIDEGOA: NAFARROA

HERRIA: LIZARRA

DESTINOKO ZENTROA: ERREGISTRO ZIBILAREN BULEGO OROKORRA

KOD

LANPOSTUAREN IZENA

LANGILE KOPURUA

OSAGARRI OROKORRA

BERARIAZKO OSAGARRIA

LANPOSTU MOTA

KIDEGOA

MAILA

BETETZEKO MODUA

JATORRIZKO
ADMINISTRAZIOA

BETEBEHARRAK

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

OHARRAK

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

4199,52

10413,12

Generikoa

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa

B

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

3570,60

8156,16

Generikoa

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa

C

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Laguntza Judiziala-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

2682,96

7673,40

Generikoa

Laguntza Judiziala

D

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

HERRIA: AGOITZ

DESTINOKO ZENTROA: ERREGISTRO ZIBILAREN BULEGO OROKORRA

KOD

LANPOSTUAREN IZENA

LANGILE KOPURUA

OSAGARRI OROKORRA

BERARIAZKO OSAGARRIA

LANPOSTU MOTA

KIDEGOA

MAILA

BETETZEKO MODUA

JATORRIZKO
ADMINISTRAZIOA

BETEBEHARRAK

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

OHARRAK

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

4199,52

10413,12

Generikoa

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa

B

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

3570,60

8156,16

Generikoa

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa

C

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Laguntza Judiziala-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

2682,96

7673,40

Generikoa

Laguntza Judiziala

D

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

HERRIA: TUTERA

DESTINOKO ZENTROA: ERREGISTRO ZIBILAREN BULEGO OROKORRA

KOD

LANPOSTUAREN IZENA

LANGILE KOPURUA

OSAGARRI OROKORRA

BERARIAZKO OSAGARRIA

LANPOSTU MOTA

KIDEGOA

MAILA

BETETZEKO MODUA

JATORRIZKO
ADMINISTRAZIOA

BETEBEHARRAK

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

OHARRAK

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

2

4199,52

10413,12

Generikoa

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa

B

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

2

3570,60

8156,16

Generikoa

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa

C

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Laguntza Judiziala-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

2682,96

7673,40

Generikoa

Laguntza Judiziala

D

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

HERRIA: TAFALLA

DESTINOKO ZENTROA: ERREGISTRO ZIBILAREN BULEGO OROKORRA

KOD

LANPOSTUAREN IZENA

LANGILE KOPURUA

OSAGARRI OROKORRA

BERARIAZKO OSAGARRIA

LANPOSTU MOTA

KIDEGOA

MAILA

BETETZEKO MODUA

JATORRIZKO
ADMINISTRAZIOA

BETEBEHARRAK

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

OHARRAK

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

4199,52

10413,12

Generikoa

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa

B

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

3570,60

8156,16

Generikoa

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa

C

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

Laguntza Judiziala-Erregistro Zibila / Bulego Judiziala

1

2682,96

7673,40

Generikoa

Laguntza Judiziala

D

Lehiaketa orokorra

Justizia Adm.

GU, BJ

AKRONIMOAK: GU: Guardiak. BJ: Bulego Judizialarekin bateragarria den jarduera.

Iragarkiaren kodea: F2505988