1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
141/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Agoizko barruti judizialetako bulego judizialetako lanpostuen zerrenda, hain zuzen, 2025eko uztailaren 1ean auzialdiko auzitegiak eratuko direnena.
Bulego judizialak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 435. artikuluan eta hurrengoetan daude arautuak, eta bertan honela definitzen dira: epaile eta auzitegien jurisdikzio-jarduerari euskarria eta laguntza ematen dion izaera instrumentaleko erakundea da, zeinaren oinarrizko egitura homogeneoa izanen baita nazio lurralde osoan. Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetako langileek baino ezin izanen dituzte bete hango lanpostuak, eta lanpostu zerrendetan ezarritakoaren arabera antolatuko dira.
Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientziaren arloko neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren bosgarren xedapen iragankorrak zehazten duenez, bulego judiziala eta auzialdiko auzitegiak aldi berean ezarriko dira, lege horretan zehaztutako baldintzetan.
Hori helburu, Ministerioak eta justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia erkidegoek, nork bere eremuan, bulego horietako bakoitzaren lanpostu zerrendak prestatu beharko dituzte, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, onets daitezen, eta, ondoren, lanpostuak bete beharko dituzte.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 6ko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluak 3. apartatuan ezartzen duenez, eskumenak bereganatuak dituzten autonomia erkidegoek, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, 520.1 artikuluan aurreikusitako bulego eta unitateetako lanpostuak jasoko dituzten lanpostu zerrendak prestatu eta onetsiko dituzte –nork bere jarduketa-eremuari dagozkionak–, eta hori eskumen hori esleituta duen zuzendaritza-zentroko titularraren ebazpenaren bidez eginen da.
Justiziako zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 115/2025 Ebazpenak, zeinak kide anitzeko auzitegietarako eta auzialdiko auzitegietarako Bulego Judizialaren diseinua eta egitura erabakitzen baititu urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenen arabera, zehaztu egiten ditu Bulego Judizialeko unitateek emanen dituzten zerbitzuak, eta identifikatu egiten ditu unitate bakoitzean egon daitezkeen zuzendaritza lanpostuak eta lanpostu generikoak. Haien funtzioen deskribapen laburra ere egiten du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 2ko 6/1985 Lege Organikoan jasotako arauetara igorriz.
Hala, ebazpen honen xedea da onestea Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Agoizko barruti judizialetan egoitza duten bulego judizialetako lanpostuen zerrenda, hain zuzen, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, 2025eko uztailaren 1ean auzialdiko auzitegiak eratuko direnena, egun horretan hedatuko baitira dagozkien bulego judizialak.
Kontuan harturik udalerrietako justizia bulegoen eginkizuna izanen dela Erregistro Zibilari buruzko Legean eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den lankidetzazko laguntza ematea erregistro zibilaren arloan, eta Erregistro Zibilaren bulego orokorretako langileen kopurua gaur egun Erregistro Zibilaren eginkizunak dituzten organo edo bulego judizialetatik kenduko dela, komenigarritzat jo da aldi berean onestea, aplikatzea eta indarrean jartzea bulego horietako lanpostu zerrendak barruti judizial bakoitzean, bai eta lanpostu berrietako akoplamendu prozesuak ere.
Azaldutako guztiagatik, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza handiena duten sindikatuekin negoziatu ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen langileen arloko eskudantziak mugatzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, eta bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Tuterako, Lizarrako, Tafallako eta Agoizko barruti judizialetako bulego judizialetako lanpostuen zerrenda, hain zuzen, 2025eko uztailaren 1ean auzialdiko auzitegiak eratuko direnena. Zerrenda ebazpen honen eranskinean jaso da.
2. Xedatzea ebazpen hau indarrean jartzen denetik aurrera lanpostu berrietako akoplamendu prozesuak egin daitezela langileentzat, deusetan galarazi gabe aplikazioak ondorioak izatea langileak lanean ari diren barruti judizialeko auzialdiko auzitegia benetan eratzen denetik aurrera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila premiatzea, orok jakin dezan, eta xedatzea argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen dituela ondorioak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
ERANSKINA
KUDEAKETA ZENTROA: NAFARROAKO GOBERNUKO BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUKO JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA AUTONOMIA ERKIDEGOA: NAFARROA HERRIA: LIZARRA DESTINOKO ZENTROA: AUZIALDIKO AUZITEGIKO IZAPIDETZE ZERBITZU ERKIDEA (AAko IZEa) |
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 4 | 4199,52 | 10413,12 | Generikoa | Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 10 | 3570,60 | 8156,16 | Generikoa | Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Laguntza Judiziala (AAko IZEa) | 2 | 2682,96 | 7673,40 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
HERRIA: AGOITZ DESTINOKO ZENTROA: AUZIALDIKO AUZITEGIKO IZAPIDETZE ZERBITZU ERKIDEA (AAko IZEa) |
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 5 | 4199,52 | 10413,12 | Generikoa | Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 10 | 3570,60 | 8156,16 | Generikoa | Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Laguntza Judiziala (AAko IZEa) | 2 | 2682,96 | 7673,40 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
HERRIA: TUTERA DESTINOKO ZENTROA: AUZIALDIKO AUZITEGIKO IZAPIDETZE ZERBITZU ERKIDEA (AAko IZEa) |
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 10 | 4199,52 | 10413,12 | Generikoa | Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 15 | 3570,60 | 8156,16 | Generikoa | Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
HERRIA: TUTERA DESTINOKO ZENTROA: AUZIALDIKO AUZITEGIKO ZERBITZU ERKIDE OROKORRA (AAko ZEOa) |
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa (AAko ZEOa) | 1 | 4199,52 | 10413,12 | Generikoa | Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU, KE |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa (AAko ZEOa) | 2 | 3570,60 | 8156,16 | Generikoa | Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU, KE |
| Laguntza Judiziala (AAko ZEOa) | 6 | 2682,96 | 7673,40 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU, KE |
HERRIA: TAFALLA DESTINOKO ZENTROA: AUZIALDIKO AUZITEGIKO IZAPIDETZE ZERBITZU ERKIDEA (AAko IZEa) |
KOD. | LANPOSTUAREN IZENA | LANGILE KOPURUA | OSAGARRI OROKORRA | BERARIAZKO OSAGARRIA | LANPOSTU MOTA | KIDEGOA | MAILA | BETETZEKO MODUA | JATORRIZKO ADMINISTRAZIOA | BETEBEHARRAK | BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK | OHARRAK |
| Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 5 | 4199,52 | 10413,12 | Generikoa | Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa | B | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Izapidetze Prozesal eta Administratiboa (AAko IZEa) | 4 | 3570,60 | 8156,16 | Generikoa | Izapidetze Prozesal eta Administratiboa | C | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
| Laguntza Judiziala (AAko IZEa) | 2 | 2682,96 | 7673,40 | Generikoa | Laguntza Judiziala | D | Lehiaketa orokorra | Justizia Adm. | | | GU |
AKRONIMOAK: GU: Guardiak. KE: Komunikazio egintzak. |
Iragarkiaren kodea: F2506007