96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baitira udalerrietako justizia-bulegoen diseinua eta egitura eta haien elkartzeak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenekin.

Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak aldaketa nabarmena ekarri du egungo zerbitzu publikoaren ereduarekin aldean, antolaketaren ikuspegitik.

Auzialdiko auzitegiak eratzean, pertsona bakarreko epaitegiaren egitura tradizionaletik (non bakoitzak bere bulegoaren eta atxikiriko langileen laguntza baitzuen) kide anitzeko auzitegiaren egitura batera iragaten da, eta auzitegi horri erakunde bakar batek lagundu bere jurisdikzio-jardueran: bulego judizialak.

Barruti judizial bakoitzean auzialdiko auzitegiak ezartzearekin batera, udalerrian justizia-bulegoak sortu eta eratzea aurreikusten da, bai eta bulego horiek elkartzeko aukera ere. Bulego horien administrazio-egitura egungo bake-epaitegietako idazkaritzetatik hartuko da.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 439 ter artikuluak (urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak emaniko idazkeran) ezartzen duenaren arabera, udalerrietako justizia-bulegoak hau dira: bulego judizialaren egituran sarturik egon gabe auzialdiko auzitegi batek egoitza ez duen udalerrietan herritarrei zerbitzuak emateko Justizia Administrazioaren antolaketa-eremuan eratzen diren unitateak; bake-epaitegiek gaur egun ematen dituzten zerbitzuak ematen jarraituko dute, eta aukera dago Justizia Administrazioaren barnean duten kudeaketa-katalogoa handitzeko (439 quater artikuluan ezarririk dago), Justizia Administrazioa udalerri guztietara hurbiltzeko.

Udalerri bakoitzeko bake-epaileak legeek esleitzen dizkioten eginkizunak beteko ditu dagokion justizia-bulegoaren laguntzarekin, eta epaitegi horietan zerbitzuak ematen ari diren langile guztiak (plantilla organiko gisa zein bake-epaitegiari zuzeneko laguntza emateko bulego judizialeko lanpostu-zerrendan sarturik) udalerriko justizia-bulegoko lanpostu-zerrendan sartuko dira.

Justizia Ministerioari eta eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoei egokituko zaizkie, bakoitzari bere eremuan, bulegoak zehaztea, bulegoak berak eta barruti judizial bereko udalerri mugakideetan justizia-bulegoen elkartzeak ezartzea. Azken kasu horretan, zehaztuko da zer udalerri den elkartze-buru.

Halaber, ezartzen da Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden kidegoetako funtzionarioek beteko dituztela 7.000 biztanletik gorako udalerrietako justizia-bulegoetako lanpostuak, eta lan-kargak hala justifikatzen duen beste edozeinetakoak, bai eta udalerri elkartze-buruko justizia-bulegokoak ere, halakorik badago.

Elkartze batean sarturik dauden eta Justizia Administrazioko langilerik ez duten udalerrietako justizia-bulegoetan arreta emateko, udalek izendatuko dituzte funtzionarioak, lan-kontratudunak edo, halakorik ezean, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden kidegoetako langileei udalerri horretan zerbitzuak ematen laguntzeko langile egokiak.

Azkenik, progresiboa eta mailakatua izan behar du urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan aurreikusitako antolaketa-eredu berria ezartzeko araubideak.

Hala, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren lehenbiziko xedapen iragankorrean ezartzen da auzialdiko auzitegiak era mailakatuan eratuko direla barruti judizial bakoitzean, barruti horretan dauden epaitegien tipologiaren arabera, eta horretarako aurreikusiriko datak ezarri dira. Arau-aurreikuspen horretan oinarriturik, bi data hartu behar dira kontuan Nafarroako Foru Komunitatean:

–2025eko uztailaren 1a: Agoizko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako barruti judizialetan.

–Abenduaren 31: Iruñeko barruti judizialean.

Bestalde, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren seigarren xedapen iragankorrean ezartzen denez, barruti judizial bakoitzeko bake-epaitegiak udalerrietako justizia-bulego bihurtuko dira auzialdiko auzitegi horretarako aurreikusiriko eratze-datan.

Era berean, bake-epaitegietako idazkaritzen elkartzeak eraturik dauden kasuetan, elkarte horiek justizia-bulegoen elkartze bihurtuko dira Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 439 quinquies artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren udalerrietan.

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak esleitzen dion Erregistro Zibilaren bulego laguntzailea izatea hartuko du kontuan eraldaketa horrek.

Antolaketa-eredu berriaren hedapena finkatzeko, Justizia Administrazioaren Konferentzia Sektorialak erreferentzia-eredu bat onetsi zuen 2022an udalerrietako justizia-bulegoetarako eta haien elkartzeetarako. Onespen horrek gaikuntza ematen du egitura garatzeko, ebazpen baten bidez, zeina eman beharko baitu justiziaren arloan eskumenak dituen administrazio bakoitzeko agintaritza eskudunak, bat etorriz urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateak urte anitzetatik hona hautatu du bake epaitegietako idazkaritzen elkartzeak eratzea udalerri gehienetan zerbitzu publiko hori emateko bitarteko gisa. Bestalde, badira lau bake-epaitegi zeinetan Justizia Administrazioko langileek ematen baitituzte zerbitzuak, bake-epaitegien idazkaritzen elkartze batean sarturik ez daudenak, udalerri hauetan: Altsasun, Burlatan, Barañainen eta Atarrabian. Horregatik, Foru Komunitatean aise egiten ahal da ezarpena, egungo egiturak eraldatuz eta bake-epaitegiek gaur egun ematen dituzten zerbitzuak mantenduz. Eta, trantsizio-aldi horretan, antolamendu-eredu berria ezartzeak eskatzen dituen kasuan kasuko arau-neurriak hartzen ahalko dira maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Administrazioak Foru Komunitateari Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzearen babesean.

Beraz, ebazpen honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko barruti judizialetan egoitza duten udalerrietako justizia-bulegoen eta haien elkartzeen egitura erabakitzea, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren seigarren xedapen iragankorrean aurreikusirikoari jarraikiz. Hala, aukera emanen du behar diren destino-zentroak ezartzeko, geroago kasuan kasuko lanpostu-zerrendak eta, ondotik, langileak lanpostu berrietan egokitzeko prozesuak onetsi aurretik.

Ondorioz, ikusirik Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko Bulego Judizial eta Fiskalaren Atalak egindako proposamena, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak (zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek langileen arloan dituzten eskudantziak), azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak (zeinaren bidez ezartzen baita Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa) eta urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren bosgarren xedapen iragankorrak esleitutako ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Adieraztea Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako DepartamentuKO Justizia Zuzendaritza Nagusia atxikitzen zaiola Justiziako Konferentzia Sektorialak onetsiriko udalerrietako justizia-bulegoaren eta haien elkartzeen Erreferentzia Ereduan jasoriko proposamenari. Ebazpen honen I. eranskinean jasorik dago proposamenaren edukia.

2. Onestea Nafarroako Foru Komunitatean dauden barruti judizialetako udalerrietako justizia-bulegoen eta justizia-bulegoen elkartzeen egitura. Ebazpen honen II. eranskinean jasorik dago haien eredu-esleipena.

3. Ezartzea ezen Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden kidegoetako langileek II. eranskinean jasoriko udalerrietako justizia-bulegoetan izanen dituzten eginkizunak zehazteko, eta elkartzearen buru den justizia-bulegoaren arreta-araubidea eta bulego horietan zerbitzua emateko espezialitateak ezartzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta destino-zentro bakoitzeko lanpostu-zerrendetan jasoriko zehaztapenetan eta horiek arautzeko araudietan aurreikusirikoari jarraikiko zaiola.

Bulego judizialaren eginkizunak batera eginez gero, Justiziako zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 115/2025 Ebazpenean jasoriko aurreikuspenak beteko dira, aplikatzekoa zaien guztian. Betiere, bulego judizial bakoitzaren jarduketa-protokoloek mekanismoak ezarriko dituzte udalerrietako justizia-bulegoekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko, komunikazio-lanak behar bezala egitearren. Horrela, udalerriko biztanleek aukera izanen dute bideokonferentzia bidez parte hartzeko eta bulego horiei esleitutako gainerako zerbitzuak jasotzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan. Argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorio juridikoak.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–UDALERRIETAKO JUSTIZIA-BULEGOAK ETA HAIEN ELKARTZEAK ANTOLATZEKO JUSTIZIAREN KONFERENTZIA SEKTORIALAK ONETSIRIKO EREDUAK

ERREFERENTZIA-
EREDUA

UDALERRIKO JUSTIZIA-BULEGO MOTA

A

UJB - Justiziako langileek bakarrik ematen dute zerbitzua.

Ez dago elkartze batean sarturik.

Dagokion udalerrian ematen ditu zerbitzu guztiak.

B

UJB - Justiziako langileek bakarrik ematen dute zerbitzua.

Elkartze batean dago - Burua da.

Elkartze-buruan ematen ditu zerbitzuak, eta gainerako udalerrietan ematen direnetan lagundu eta gainbegiratzen du.

C

UJB - Udaleko langileek edo udalak izendaturiko langile egokiek zerbitzatzen dute.

Elkartze batean sarturik dago. Ez da burua.

Bere udalerrian bakarrik ematen ditu zerbitzuak, bere elkartzeko buruko Justiziako langileei lagunduz.

D

UJB - Udaleko langileek edo udalak izendaturiko langile egokiek zerbitzatzen dute.

Ez dago elkartze batean sarturik.

II. ERANSKINA.–UDALERRIETAKO JUSTIZIA-BULEGOEN ETA UDALERRIETAKO JUSTIZIA-BULEGOEN ELKARTZEEN ZERRENDA ETA EBAZPEN HONETAN AURREIKUSIRIKO ANTOLAKETA-EREDUEN ARABERA IZANEN DUTEN EGITURA

LIZARRAKO BARRUTI JUDIZIALA

Ezarpen-fasea: 2025eko uztailaren 1a

UDALERRIAK

UJB-EREDUA

LERINGO ELKARTZEA

Aberin

C

Allo

C

Arellano

C

Cárcar

C

Deikaztelu

C

Lerin

B

Morentin

C

LODOSAKO ELKARTZEA

Lodosa

B

Mendabia

C

Sartaguda

C

Sesma

C

LOS ARCOSKO ELKARTZEA

Abaigar

C

Allin

C

Antzin

C

Arroitz

C

Aiegi

C

Barbarin

C

Etaiu

C

Iguzkitza

C

Legaria

C

Los Arcos

B

Lukin

C

Metauten

C

Muetz

C

Murieta

C

Oko

C

Olexoa

C

Piedramillera

C

Sorlada

C

Villamayor de Monjardín

C

SAN ADRIANGO ELKARTZEA

Andosilla

C

Azagra

C

San Adrián

B

DEIERRIKO ELKARTZEA

Abartzuza

C

Ameskoabarrena

C

Aranaratxe

C

Artazu

C

Zirauki

C

Eulate

C

Goñi

C

Gesalatz

C

Girgillao

C

Larragoa

C

Lezaun

C

Mañeru

C

Oteitza

C

Jaitz

C

Deierri

B

Villatuerta

C

VIANAKO ELKARTZEA

Aguilar Kodes

C

Aras

C

Armañantzas

C

Azuelo

C

Bargota

C

Cabredo

C

Desoio

C

El Busto

C

Esprontzeda

C

Genevilla

C

Lana

C

Lapoblación

C

Elizagorria

C

Marañon

C

Mendaza

C

Mirafuentes

C

Nazar

C

Santsol

C

Torralba del Río

C

Torres del Río

C

Viana

B

Zuñiga

C

AGOIZKO BARRUTI JUDIZIALA

Ezarpen-fasea: 2025eko uztailaren 1a

UDALERRIAK

UJB-EREDUA

ESTERIBARKO ELKARTZEA

Abaurregaina

C

Abaurrepea

C

Artzi

C

Aria

C

Aribe

C

Auritz

C

Burgi

C

Gazteluberri

C

Erroibar

C

Espartza Zaraitzu

C

Esteribar

B

Ezkaroze

C

Galoze

C

Garaioa

C

Garde

C

Garralda

C

Gorza

C

Hiriberri Aezkoa

C

Ibargoiti

C

Izaba

C

Itzagaondoa

C

Itzaltzu

C

Jaurrieta

C

Lizoainibar-Arriasgoiti

C

Longida

C

Luzaide

C

Elo

C

Nabaskoze

C

Otsagabia

C

Orbaizeta

C

Orbara

C

Orontze

C

Orotz-Betelu

C

Orreaga

C

Erromantzatua

C

Erronkari

C

Sartze

C

Untziti

C

Urraulgoiti

C

Urraulbeiti

C

Urrotz-Hiria

C

Urzainki

C

Uztarroze

C

Bidankoze

C

ELORTZIBARKO ELKARTZEA

Aranguren

C

Tebas-Muru Artederreta

C

Elortzibar

B

ZANGOZAKO ELKARTEA

Oibar

C

Kaseda

C

Eslaba

C

Ezporogi

C

Galipentzu

C

Xabier

C

Leatxe

C

Lerga

C

Ledea

C

Irunberri

C

Petilla Aragoi

C

Zare

C

Zangoza

B

Esa

C

EGUESIBARKO ELKARTZEA

Uharte

C

Eguesibar

B

TUTERAKO BARRUTI JUDIZIALA

Ezarpen-fasea: 2025eko uztailaren 1a

UDALERRIAK

UJB-EREDUA

ZARRAKAZTELUKO ELKARTZEA

Cadreita

C

Zarrakaztelu

B

Mélida

C

Valtierra

C

Alesbes

C

CASCANTEKO ELKARTZEA

Ablitas

C

Barillas

C

Cascante

B

Fontellas

C

Monteagudo

C

Murchante

C

Tulebras

C

CASTEJÓNGO ELKARTZEA

Arguedas

C

Cabanillas

C

Castejón

B

Fustiñana

C

CORELLAKO ELKARTZEA

Cintruénigo

C

Corella

B

Fitero

C

Buñuel

C

Cortes

C

Ribaforada

C

TAFALLAKO BARRUTI JUDIZIALA

Ezarpen-fasea: 2025eko uztailaren 1a

UDALERRIAK

UJB-EREDUA

LARRAGAKO ELKARTZEA

Artaxoa

C

Barasoain

C

Berbintzana

C

Garinoain

C

Larraga

B

Leotz

C

Mendigorria

C

Miranda Arga

C

Oloritz

C

Orisoain

C

Puiu

C

Untzue

C

ERRIBERRIKO ELKARTZEA

Beire

C

Caparroso

C

Murillo el Cuende

C

Murillo el Fruto

C

Erriberri

B

Pitillas

C

San Martin Unx

C

Santakara

C

Uxue

C

AZKOIENGO ELKARTZEA

Faltzes

C

Funes

C

Martzilla

C

Milagro

C

Azkoien

B

IRUÑEKO BARRUTI JUDIZIALA

Ezarpen-fasea: 2025eko abenduaren 31

UDALERRIAK

UJB-EREDUA

ANTSOAINGO ELKARTZEA

Antsoain

B

Berriobeiti

C

Berriozar

C

BAZTANGO ELKARTZEA

Baztan

B

Urdazubi

C

Zugarramurdi

C

BERAKO ELKARTZEA

Arantza

C

Bera

B

Etxalar

C

Igantzi

C

Lesaka

C

BERIAINGO ELKARTZEA

Adios

C

Añorbe

C

Beriain

B

Biurrun-Olkotz

C

Eneritz

C

Galar

C

Legarda

C

Muruzabal

C

Obanos

C

Gares

C

Tirapu

C

Ukar

C

Uterga

C

ETXARRI ARANAZKO ELKARTZEA

Arakil

C

Arbizu

C

Arruazu

C

Bakaiku

C

Ergoiena

C

Etxarri Aranatz

B

Irañeta

C

Irurtzun

C

Iturmendi

C

Lakuntza

C

Olazti

C

Uharte Arakil

C

Urdiain

C

Ziordia

C

LEITZAKO ELKARTZEA

Arano

C

Areso

C

Beintza-Labaien

C

Bertizarana

C

Donamaria

C

Doneztebe

C

Elgorriaga

C

Eratsun

C

Ezkurra

C

Goizueta

C

Ituren

C

Leitza

B

Oiz

C

Saldias

C

Sunbilla

C

Urroz.

C

Zubieta

C

ULTZAMAKO ELKARTZEA

Anue

C

Araitz

C

Atetz

C

Basaburua

C

Betelu

C

Ezkabarte

C

Imotz

C

Txulapain

C

Lantz

C

Larraun

C

Lekunberri

C

Odieta

C

Olaibar

C

Ultzama

B

ZIZUR NAGUSIKO ELKARTZEA

Beraskoain

C

Bidaurreta

C

Oltza Zendea

C

Ziritza

C

Zizur

C

Etxarri

C

Etxauri

C

Itza

C

Orkoien

C

Ollaran

C

Zabaltza

C

Zizur Nagusia

B

ALTSASUKO BAKE EPAITEGIA

Altsasu

A

BURLATAKO BAKE EPAITEGIA

Burlata

A

BARAÑAINGO BAKE EPAITEGIA

Barañain

A

ATARRABIAKO BAKE EPAITEGIA

Atarrabia

A

Iragarkiaren kodea: F2505867