96. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

78E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Antsoaingo Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Antsoaingo 22. poligonoko 167. lurzatiko lurzoruaren sailkapen aldaketari buruzkoa. Sustatzailea Ignacio Leranoz Goñi jauna da.

Antsoaingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Antsoaingo 22. poligonoko 167. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzea (lurzatiak 1.214,33 m²-ko azalera du), bere ingurumen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina izatetik hiri lurzorua izatera igaro dadin, bertan bi etxebizitza eraikitzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 205E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Antsoaingo Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Antsoaingo 22. poligonoko 167. lurzatiko lurzoruaren sailkapen aldaketari buruzkoa. Sustatzailea Ignacio Leranoz Goñi jauna da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Antsoaingo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2505661