1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
861/2025 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1070/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B mailakoa) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko–.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1070/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B mailakoa) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 106 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 26an.
Egiaztatu da bigarren probaren balorazioari buruzko oinarrian (6.6.2 oinarria) ematen den azalpena ez datorrela bat 6.5.2 oinarrian xedatutakoarekin; izan ere, oinarri horretan dagoeneko zehazten da azalpen hori. Horrenbestez, 6.6.2 oinarria zuzendu behar da.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1070/2024 Ebazpeneko 6.6.2 oinarrian atzemandako akatsa -ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B mailakoa) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko-.
Honela dioen tokian:
"6.6.2.–Bigarren proba (45 puntu gehienez).
0tik 45era kalifikatuko da.
Proba hau baztertzailea izanen da.
I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzko kasu praktiko bat ebatzi beharko da, geroago ahoz azaldu eta defendatuko dena. Epaimahai kalifikatzaileak bi kasu praktiko proposatuko ditu, eta izangaiak horietako bat aukeratuko du.
Epaimahaiak ezarriko du, bigarren proba hori hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den hura egiteko; 4 ordu gehienez ere.
Geroago, epaimahai kalifikatzaileak izangaiei dei egingo die kasuaren ebazpena ahoz azaldu eta defenda dezaten, jendaurreko bilkuran, gehienez ere 60 minutuz. Azalpena eman ondoren, epaimahai kalifikatzaileak izangaiarekin hitz eginen du, gehienez ere 15 minutuz, egindako azalpenarekin eta defentsarekin lotutako gaiei buruz".
Honela esan behar du:
"6.6.2.–Bigarren proba (45 puntu gehienez).
0tik 45era kalifikatuko da.
Proba hau baztertzailea izanen da.
Geroago, epaimahai kalifikatzaileak izangaiei dei eginen die ariketaren ebazpena ahoz azaldu eta defenda dezaten, jendaurreko bilkuran, gehienez ere 60 minutuz. Azalpena eman ondoren, epaimahai kalifikatzaileak izangaiarekin hitz eginen du, gehienez ere 15 minutuz, egindako azalpenarekin eta defentsarekin lotutako gaiei buruz".
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, bi kasuetan jakinarazpena eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 6an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
Iragarkiaren kodea: F2506611