92. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

48E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, 2025eko deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena dirulaguntzak emateko egun kirol zerbitzuak egiten dituzten Nafarroako enpresei eta irabazi-asmorik gabeko Nafarroako kirol entitateei, kirolean hasteko heziketa eta kirol programak aurrera eraman ditzaten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeentzat. DDBN identifikazioa: 824127.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak planteatzen du kirol jarduera sustatzeko laguntzak eta dirulaguntzak ematen ahal direla eta, 14.1 artikuluan, ezartzen du Foru Komunitateko kirol administrazioak eskola adineko haurrentzako kirol jarduerak sustatzeko programak bultzatuko dituela, Nafarroako hezkuntza administrazioarekin, toki entitateekin, kirol entitateekin eta beste entitate publiko zein pribatu batzuekin elkarlanean, kasua bada.

Foru lege beraren 14.2 artikuluan zehaztu zen ezen eskola adineko haurrentzat kirol jarduera sustatzeko programen xedea izanen dela eskolako heziketa integrala, nortasunaren garapen harmonikoa, sasoi fisikoa eta prebentzioaren osasun ohiturak osatzea. Gainera, hezkuntza premia bereziak dituzten eskola-haurren integrazioa kontuan hartu eta sustatuko dute.

Bestetik, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari esleitzen dizkion eginkizunen artean dago mota guztietako gorputz eta kirol jarduerak sustatzea Nafarroako gizarte osoan, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez, betiere Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren goi mailako plangintzaren, zuzendaritzaren eta babesaren mende.

Jarduera horiek antolatzea ahalbidetzen duten laguntzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen esparruan sartzen dira, hori baita araubide orokorraren esparrua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, laguntza hauen bidez, kirolean hasteko heziketa programak sustatuko ditu, eskola-haurrei hainbat kirol modalitate ezagutarazteko, eta horien oinarrizko alderdi teknikoak ikasi eta praktikan jar ditzaten.

Heziketa eta kirol programa horren babesean egiten diren jarduerak kasuan kasuko kirol modalitatean hastetik bideratu behar dira, norgehiagoka aurreikusi gabe. Helburua da ikasleek mugimenduarekin loturiko trebetasunak eskura ditzatela aurrerago mugimendu gaitasuna eta autonomia gara ditzaten, eta, halaber, kirola egiteko eta bizimodu osasungarriko ohiturak har ditzatela, bai eta haiengan kirol jarduerarekiko atxikimendua sortzea ere.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren otsailaren 21eko 12/2025 Foru Aginduaren bidez xedatu zen argitaratzea Hezkuntzako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2025eko otsailaren 15ean hartutako Erabakia, zeinaren bidez biek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2025ean ikastetxeetan eskiko, belako, naturako jardueretako eta kirol-hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Horregatik, kirolean hasteko programetara, guztira, 25.000 euro bideratu dira, honela egotzita:

  • 20.000 euro, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez baimenduko direnak, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Kirolean hasteko jarduerak, ikastetxeei zuzenduak" izeneko A50002-A5100-4819-336102 aurrekontu-partidaren kargura.
  • 5.000 euro, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 110/2025 Ebazpenaren bidez baimenduak eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskura jarriak, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Kirolean hasteko jarduerak, ikastetxeei zuzenduak" izeneko 420000-42000-4709-322G02 aurrekontu-partidaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea deialdi honen oinarri arautzaileak, foru agindu honen I. eranskinean jaso direnak, eta eranskinak.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-4819-336102: Kirolean hasteko jarduerak, ikastetxeei zuzenduak

2025

20.000,00

Baimentzeko proposatzen den kreditu horri 5.000 euro erantsiko zaizkio, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 110/2025 Ebazpenaren bidez baimendu eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskura jarri direnak, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Kirolean hasteko jarduerak, ikastetxeei zuzenduak" izeneko 420000-42000-4709-322G02 aurrekontu-partidaren kargura.

3. Foru agindu hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da gaur egun kirol zerbitzuak egiten dituzten Nafarroako enpresei eta irabazi-asmorik gabeko Nafarroako kirol entitateei dirulaguntzak ematea, norgehiagokako araubidean, aurrera eraman ditzaten kirolean hasteko jardueren heziketa eta kirol programak unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza arautuetako Nafarroako ikastetxe publiko, pribatu eta itunduentzat.

Dirulaguntzak bideratuko dira hein batean ordaintzeko kirolean hasteko jarduera fisikoen heziketa eta kirol programak antolatu, kontrolatu eta gauzatzeak sortutako defizitak. Programak 2024-2025 ikasturtean eskaini eta gauzatu beharko dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, Aste Santuko oporretan izan ezik, eta egun bateko jarduerak izan behar dituzte, deialdiaren II. eranskinarekin bat.

2. Helburua.

Aurreko oinarrian aipatutako dirulaguntzak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako haurrentzat kirol hastapeneko jarduerak antolatzeagatik sortutako gastuak hein batean laguntzeko izanen dira soilik. Gastuek espresuki izan beharko dute dirulaguntza eskatu den jarduera antolatzeko.

Programa horien helburua da eskola-haurrei hainbat kirol modalitate ezagutaraztea, mugimenduarekin loturiko trebetasunak indartzea aurrerago mugimendu gaitasuna eta autonomia gara ditzaten, kirola egiteko eta bizimodu osasungarriko ohiturak hartzea eta, orobat, kirol jarduerarekiko atxikimendua sortzea.

Heziketa eta kirol programa horren babesean egiten diren jarduerak kasuan kasuko kirol modalitatean hastetik bideratu behar dira, norgehiagoka aurreikusi gabe.

Haste horren bitartez, kasuan kasuko kirolaren oinarrizko alderdi teknikoak garatuko dira. Eskola-haurren adinetara eta premietara egokituko dira edukiak, metodologia, materiala eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ukitzen duten elementu guztiak, kirolean hasteari dagokionez.

Aurkezten diren programek, aurreko puntuan ezarritako xede eta helburu orokorrak betetzeaz gainera, II. eranskinean adierazten diren ezaugarriak eduki beharko dituzte, jarduera motari, langileei, iraupenari eta beste arlo batzuei dagokienez.

3. Entitate onuradunak.

3.1. Deialdi honen xedeko dirulaguntzei heltzen ahal diete, batetik, Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko kirol entitateek eta, bestetik, egun kirol zerbitzuak egiten dituzten eta Nafarroako Foru Komunitateko erregistro ofizialetako batean inskribaturik dauden enpresek.

3.2. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira beste deialdi berariazkoago batzuen helburu diren heziketa eta kirol programak.

4. Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

4.1. Kirol zerbitzuak egiten dituzten enpresen kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko erregistro ofizialetako edozeinetan inskribaturik egotea.

4.2. Irabazi-asmorik gabeko kirol entitateen kasuan, Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribaturik egotea.

4.3. Inola ere ez dira onuradun izaten ahal apustu enpresen finantzaketa eta/edo babesa duten entitateak (apustu-makinen operadore diren enpresak barne), izan finantzaketa hori osoa edo partziala. Halaber, bazter utziko dira halako enpresen edozein publizitate mota duten entitateak, dela instalazioetan, dela jantzietan eta materialean.

4.4. Ez egotea betetzen administrazio zehapen irmorik edo kondena-epai irmorik sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik. Horrez gainera, ez dira onuradun izaten ahalko arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena-epai irmo bat bete zain dauden entitateak.

4.5. Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

4.6. Dirulaguntzen onuraduna izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

5. Gastu diruz lagungarriak.

Aurkeztu den heziketa eta kirol programaren izaerari dagozkion gastuak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta, zehazki, honako hauek:

a) Kirolean hasteko jarduera fisikoen kostua.

b) Jardueretako monitoreen gastuak.

c) Materialaren alokairua.

d) Parte-hartzaileen istripu-asegurua (ikasleena eta irakasleena).

e) Garbiketako gastuak.

6. Eskaerak noiz eta nola aurkeztu.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Dirulaguntzen eskaerak eta justifikazio agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

6.3. Dirulaguntzen eskaera eta hasierako dokumentazioa Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

7. Aurkeztu beharreko agiriak.

7.1. Laguntzak eskatzeko agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira, zein bere izenarekin, ezarritako eranskinen arabera. Eranskin horiek eskura egonen dira deialdiaren estekan eta web-orri honetan: https://www.navarra.es/eu/kirola.

7.2. Eskaeran aurkeztu beharreko agiriak:

1. IV. eranskina.–Eskaera-orria.

2. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta Nafarroako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriak, gehienez hilabeteko antzinatasuna dutenak, egiaztatzen dutenak entitateak egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko betebeharrak. Halere, ez da beharrezkoa izanen ziurtagiri horiek aurkeztea baldin eta entitateak berariaz ematen badio baimena Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenean egiteko egiaztapen hori Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian, hurrenez hurren (IV. eranskinean dago baimena).

3. Heziketa eta kirol programa.

Atal guztiak jaso beharko dituzte, baremoari jarraikiz ebaluatu ahal izateko (III. eranskina):

A) Programaren helburu orokorrak.

B) Edukiak:

–B.1. Eskainitako kirol jarduerak. Deskribapena.

–B.2. Kirol jardueren metodologia eta antolaketa.

–B.3. Desgaitasuna eta kirol jarduerak: desgaitasuna duten pertsonei egokitutako jardueren deskribapena eta erabilitako metodologia.

C) Giza baliabideak:

–Proiektua diseinatzen, antolatzen, kontrolatzen eta garatzen zuzenean parte hartzen duten langileen deskribapena:

–Monitoreen zerrenda, izen-deiturak jasota, eta ondoko hauek zehaztuta:

  • Titulazio espezifikoa eta osagarria, bakar-bakarrik irakasten duten kirol jarduera fisikoarekin lotua. Titulazio horien fotokopiak erantsi.
  • Irakasten duten kirol jarduera fisikoarekin lotutako lan esperientzia. Esperientzia egiaztatzen duen agiria erantsi.

D) Parte-hartzaileak eta antolakuntza:

–Ikastetxeen izena.

–Parte-hartzaileen kopurua: ikasleak eta irakasleak.

–Esleitutako datak, eskaera aurkezteko egunera arte.

–Monitoreen ratioa talde bakoitzeko.

E) Baliabide materialak eta instalazioak:

D.1. Programatutako jardueretarako erabilgarri izanen den eta parte-hartzaile bakoitzak baliatuko duen materialaren deskribapena.

D.2. Desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako materiala eta instalazioak.

F) Segurtasuna:

F.1. Programan osasun arretarako eta ebakuaziorako ezarri diren planen deskribapena.

F.2. Kanpoko enpresek urteko ikuskapenak egiten badituzte programa garatzeko erabilitako instalazioetan, ikuskapen hori justifikatzen duen dokumentazioa erantsi.

G) Ikasleek egindako jardueraren garapena baloratzeko jarraipena eta ebaluazioa.

4. V. eranskina.–Programaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu osoa.

7.3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 16. oinarriaren arabera. Entitate onuradunek soilik aurkeztu behar dute, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean. Telematikoki eginen da, tramiteen katalogoan gaitutako botoi baten bidez.

8. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GHEB) bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa dezan edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaera ezetsi eginen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin.

9. Antolaketa eta instrukzioa.

Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza izanen da dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna.

10. Dirulaguntzak emateko prozedura, balorazioa eta zenbatekoa.

10.1. Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

10.2. Baremoa, III. eranskinaren arabera, batetik, irabazi-asmorik gabeko kirol entitateei aplikatuko zaie (A taldea), eta, bestetik, kirol zerbitzuak egiten dituzten enpresei (B taldea).

10.3. Dirulaguntzak esleitzeko, batetik, A taldean aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, eta bestetik, B taldekoak, talde bakoitzean eskaeren arteko lehentasuna ezartzeko, III. eranskinean zehazten den baremoari jarraituz.

10.4. Talde bakoitzaren dirulaguntza zehazteko, puntuaren balioa eskaera bakoitzak lortutako guztizko puntuekin biderkatuko da, III. eranskinean jasotako baremoa aplikatu ondoren.

Talde bakoitzean puntuak duen balioa honela lortzen da: kreditu erabilgarri osoa (A taldea: 20.000 euro eta B taldea: 5.000 euro) zati talde bakoitzean aurkeztutako eskaeren guztizko puntuen batura.

10.5. Entitate onuradun bakoitzari esleitutako kopuruak ezin izanen du aurkeztutako programaren defizita gainditu. Era berean, A taldean aurkeztutako programa bakoitzari gehienez 10.000 euro emanen zaizkio, eta B taldean, aldiz, 2.500 euro, 10.6 oinarrian ezarritako kasuan izan ezik.

10.6. Erabilgarri dagoen kreditu guztia agortzen ez bada aurkeztutako eskaeren artean egiten den lehen banaketan, talde bakoitzean geratzen den saldoa banatuko da, lehentasun ordenaren arabera, puntuaziorik handiena duten erakunde onuradunen artean, defizitera iritsi arte.

Talde bakoitzean eskaera bakarra aurkezten bada, esleitutako kopuruak ezin izanen du aurkeztutako defizita gainditu, eta talde bakoitzean erabilgarri dagoen kreditu osoa esleitzen ahalko da.

10.7. Kontuan harturik 10.5 oinarrian zehaztutako muga horiek, ematen diren dirulaguntzak deialdi honen III. eranskinean azaltzen den baremoaren arabera finkatuko dira, betiere horretarako kreditu aski baldin badago Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren 2025eko ekitaldirako aurrekontuan.

Zenbateko hori honela banatuko da:

a) 20.000 euro 2025erako Aurrekontu Orokorretako "Kirolean hasteko jarduerak, ikastetxeei zuzenduak" izeneko A50002-A5100- 4819-336102 aurrekontu-partidaren kargura.

b) 5.000 euro, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 110/2025 Ebazpenaren bidez baimenduak eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskura jarriak, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Kirolean hasteko jarduerak, ikastetxeei zuzenduak" izeneko 420000-42000-4709-322G02 aurrekontu-partidaren kargura.

10.8. Bazter utziko dira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko beste deialdi batzuen dirulaguntza jasotzen duten programak.

11. Ebazpenak.

11.1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du dirulaguntza esleitzeko behar den ebazpena. Interesdunei beranduenez 90 egun naturaleko epean jakinaraziko zaie, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

11.2. Ezarritako epean ebazpen berariazkorik jakinarazten ez bada, eskaerak ezetsitzat hartuko dira.

11.3. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, gainerako eskaeren ezespena adierazi beharko da berariaz, halakorik bada.

11.4. Deialdi honetan onartzen diren programetarako dirulaguntzak bateragarriak izanen dira helburu bererako administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ematen dituzten bestelako laguntza edo baliabideekin, are erabiltzaileen ekarpen edo kuotetatik heldu diren baliabideekin ere. Nolanahi ere, beste horien zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen da inola ere izan eginen den jardueraren kostua baino handiagoa.

11.5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.r) artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko iragarki-taulan argitaratuko dira deialdi honetan emandako dirulaguntzak eta haien entitate onuradunen zerrenda.

12. Programaren frogagiriak eta memoria.

12.1. Heziketa eta kirol programak justifikatzeko dokumentazioa programak egin ondoren aurkeztuko da, eta 2025eko urriaren 1a baino lehenago. Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. VI. eranskina.–Programak sortutako diru-sarrerak eta gastuak jasotzen dituen emaitzen kontua.

2. VII. eranskina.–Gastuak justifikatzeko kontua:

a) Jarduera dela eta, edozein administrazio publikok, entitate pribatuk edo partikularrek egindako diru-sarrera guztien zerrenda, zenbakiduna eta zehatza. Parte-hartzaileek kuota bat ordaindu behar badute, diru-sarrera horiek zehaztu eta justifikatuko dira.

b) Diruz lagundutako jarduerengatik ordaindutako gastu guztiak (ez bakarrik kontzeptu diruz lagungarriak) dakartzaten fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakidun eta zehatza. Honako hauek sartuko dira: hartzekoduna, fakturaren/frogagiriaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketaren eguna (VII. eranskina). Euskarri informatikoan ere aurkeztu behar da.

c) Ordaindutako fakturen fotokopiak, emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa adinakoak. Aurkeztutako zerrendan dagokion zenbakia adieraziko da kopian, eta ordainketaren frogagiriak erantsiko dira. Honako hauek izaten ahal dira: bankuko ordainagiriak; hornitzaileak sinatutako eta zigilatutako fakturak, "ordaindua" zigilua dakartela; fakturari erantsitako erosketa tiketa; edo beste edozein agiri, dagokion faktura ordaindu dela frogatzen duena.

3. VIII. eranskina.–Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia.

4. IX. eranskina–Azpikontratazioari buruzko inprimakia.

5. X. eranskina.–Hornitzaileen hautaketa justifikatzeko inprimakia.

6. Heziketa eta kirol programaren memoria teknikoa.

1.–Edukiak:

–Egindako jarduerak, noiz egin diren zehaztuta.

–Parte-hartzearen gaineko datuak: Parte-hartzearen gaineko datuen taula, honako hauek zehaztuta: astea/ikastetxeak/parte-hartzaileak ikastetxeen arabera (sexuaren arabera banatuta)/parte-hartzaileak guztira.

2.–Balorazio teknikoa.

2.1. Talde bakoitzaren ebaluazioaren emaitzak jarduerei, jardueren monitoreei eta zerbitzuei (instalazioak eta materiala) dagokienez, ebaluazio txantiloietan oinarrituta.

2.2. Hobetu beharrekoak.

3.–Publizitate betebeharrak bete izanaren frogak, esaterako, fotokopiak, argazkiak, etab., 15.10 oinarriaren arabera.

12.2. Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GHEB) bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa dezan edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaera ezetsi eginen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin.

12.3. Deialdi honetan aipatzen diren eranskinetako eredu guztiak eskura daude Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuarenean: www.nafarroa.eus.

13. Dirulaguntzaren ordainketa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondoren, eta behin onuradunak 12. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztutakoan; transferentzia bidez ordainduko da hiru hilabeteko epean, kasuan kasuko ebazpena argitaratzen denetik hasita. Kasu guztietan, ebazpen hori 2025eko ekitaldiaren barnean eman eta jakinaraziko da.

14. Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, programaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

15. Betebeharrak.

15.1. Dirulaguntzen onuradunek adierazten zaizkien xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, haien aplikazioa agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

15.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

15.3. Dirulaguntzen onuradunek egunean izan beharko dituzte Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak (eskaeraren IV. eranskinean, informazio hori eskuratzeko baimena ematen ahal zaio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari), eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte.

15.4. Onuradunek adierazi beharko dute ez direla zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ari, edo, edonola ere, ez daudela zehapen- eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik (eskaeraren IV. eranskinean adieraziko da).

Kirol programaren memorian eta deskribapenean, hizkuntza inklusiboa erabiliko da, eta egindako jardueren onuradunen edo erabiltzaileen datu estatistikoak sexuaren arabera bereizita emanen dira.

15.5. Onuradunek adierazi beharko dute betetzen dituztela Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 48. artikuluan ezarritako betekizunak (eskaeraren IV. eranskinean adieraziko da).

48. artikulua.

1. Adingabeekin kirol- edo aisia-jarduerak egin ohi dituzten entitateek betebehar hauek dituzte:

a) Administrazio publikoek kirolaren eta aisiaren eremuan ezarritako jarduketa protokoloak aplikatzea (Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren jarduketa protokoloa).

b) Monitorizazio-sistema bat ezartzea, bermatzeko betetzen direla adingabeen babeserako protokolo horiek.

c) Babes-ordezkaria izendatzea, harengana jo dezaten adingabeek beren kezkak adierazteko; hura arduratuko da ezarritako protokoloak hedatzeaz eta betearazteaz, bai eta behar diren komunikazioak abiarazteaz ere, haurren edo nerabeen aurkako indarkeria-egoera bat detektatu den kasuetan.

d) Behar diren neurriak hartzea kirola, jarduera fisikoa, kultura edo aisialdia ez dadin izan bazterkeria-une bat, dela adinagatik, arrazagatik, desgaitasunagatik, sexu-orientazioagatik, sexu-identitateagatik edo genero-adierazpenagatik, edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik. Horretarako, lan egin behar da haurrekin eta nerabeekin beraiekin, bai eta haien familiekin eta profesionalekin ere, irain eta adierazpen umiliagarri eta diskriminatzaileen erabilera arbuiatzeko.

e) Halaber, haurrek eta nerabeek beren prestakuntzaren eta garapen integralaren alderdi guztietan aktiboki parte har dezaten sustatuko da.

f) Harremanak eta komunikazioa sustatzea eta indartzea kirol-erakundeen eta gurasoen (edo tutoretza-, zaintza- edo harrera-eginkizunak betetzen dituztenen) artean.

2. Orobat, entitate horietan lan egiten duten pertsonek, 5. artikuluan aipatutako prestakuntzaz gain, prestakuntza espezifikoa jaso beharko dute desgaitasuna duten haur eta nerabeen gaitasunei eta ahalmenei behar bezala erantzuteko, haien kirol inklusiboa sustatu eta garatzeari begira.

15.6. Onuradunek erabiltzen diren kirol instalazioen urteko segurtasun-aktak eduki beharko dituzte (programa zer urtetan gauzatzen den, urte horretakoak).

15.7. Programa gauzatzeko erabiltzen diren kirol instalazio guztiek apirilaren 20ko 38/2009 Foru Dekretua bete beharko dute, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko baldintzak eta segurtasun-neurriak arautzen dituena.

15.8. Begiratuko da Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana betetzen dela, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere.

Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta behar diren neurriak ere hondakinak bereiziko direla bermatzeko, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), proiektua zein udaletan garatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.

Ezin izanen da plastikozko poltsarik erabili, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, 13432:2001 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak betetzen dituztenak. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.

Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo elikagai-erretilurik erabiliko, betiere erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin badira.

15.9. Egiaztapen eta kontrol lanak egoki egiten direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskaturik eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatutakoarekin bat.

15.10. Onuradunek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere bete beharrez Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua.

15.11. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

15.12. Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluarekin.

15.13. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak dirulaguntzen onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

16. Gardentasun betebeharrak.

Dirulaguntzaren entitate onuradunek telematikoki aurkeztuko dute, tramiteen katalogoan gaitutako botoiaren bidez, gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena, baldin eta betebehar hori badute, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean. Eskatzen den dokumentazioa aurkeztuko dute, bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoarekin, foru lege horren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

17. Kirol entitate hornitzaileen azpikontratazioa eta kontratazioa.

17.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, hirugarrenekin hitzartzea haiek gauzatu dezatela, osorik edo zati batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Entitateek, gehienez ere, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %20 azpikontrata dezakete. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.

17.2. Kirol entitate hornitzaileen kontratazioa.

Dirulaguntzei buruzko Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, ekipo ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza edo laguntza enpresek egindako zerbitzuen kasuan, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa bada, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan ez badago hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina kirol entitate.

18. Ez-betetzeak.

18.1. Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera fisikoaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin, eta jasotako dirua itzuli beharra, eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea ere izan dezake ondorio, legeek agintzen dituzten beste erantzukizunak galarazi gabe.

18.2. Era berean, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da.

19. Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.

19.1. Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan, laguntzen fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

19.2. Deialdi honen prozeduran egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira, gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GEHB) bidez.

20. Datu pertsonalen babesa.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.

Deialdi honen IV. eranskinean informazioa eskaintzen da deialdia kudeatzean datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruz.

21. Errekurtsoak.

21.1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

21.2. Era berean, deialdi hau onesten duen foru agindua aplikatzearen ondorioz Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ezartzen dituen ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

22. Aplikatzekoa den legedia.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA.–EZAUGARRIAK

Kirolean hasteko jardueren heziketa eta kirol programak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan eskaini eta garatuko dira.

1. Alderdi orokorrak.

–Parte-hartzaileak: 8 urtetik 17 urtera bitarteko eskola-haurrak, hezkuntza premia bereziak dituztenak barne, beti ikastetxeko irakasleek lagunduta.

–Tokia: Nafarroako Foru Komunitatea.

–Programaren iraupena, guztira: 2024-2025 ikasturtean eskainiko da, Eguberrietako eta Aste Santuko oporrak kenduta.

–Eskainitako jardueren iraupena: Programaren barrenean eskainitako jarduera guztiek egun bateko iraupena izanen dute: goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez.

2. Edukiak.

Heziketa eta kirol programek gorputz eta/edo kirol jarduera bat edo batzuk izanen dituzte barnean, dagokion modalitatean hastera bideratuak eta ikasleen adinera egokituak. Beharrezko diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta jarduera bakoitzak behar dituen baliabide materialak, giza baliabideak eta azpiegiturak izanen ditu.

3. Segurtasuna instalazioetan eta jardueretan.

3.1. Instalazio guztiek behar diren segurtasun neurriak izan beharko dituzte jarduerak behar bezala garatuko direla bermatzeko, eta, eskainitako jarduerei eta erabilitako instalazioei dagokienez, 2025. urteari dagozkion ikuskapenak eginak izan beharko dituzte.

3.2. Heziketa eta kirol programetako jardueretako bakoitzean aritzeko eskatzen diren segurtasun neurriak hartu behar dira jarduera guztietan.

3.3. Uretako jardueren kasuan, ezinbestekoa eta nahitaezkoa izanen da parte-hartzaileek igerian jakitea. Antolatzaileek ez diete baimenik emanen uretako jarduerarik egiteko igerian ez dakitenei. Gainera, beharrezko eta berariazko neurriak hartuko dituzte hori kontrolatzeko.

3.4. Uretan egiten diren jarduera guztietan nahitaezkoa izanen da salbamendu-txalekoa eramatea.

3.5. Nahitaezkoa izanen da osasun-arretako eta ebakuazioko plan bat izatea.

4. Giza baliabideak eta prestakuntzakoak.

4.1. Honako langile hauek dira heziketa eta kirol programa egiteaz arduratuko direnak:

  • Koordinatzaile bat, programa antolatzeaz, kontrolatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko dena.
  • Kirol jardueretako monitoreak.

4.2. Kirol jarduerak egiteaz arduratzen diren monitore guztiek berariazko titulazioa izan behar dute belako modalitatean kirol-monitore jarduteko, Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen arabera, bai eta lehen sorospenetako titulazioa ere, ekainaren 15eko 63/2022 Foru Dekretuaren arabera (foru dekretu horren bidez, Nafarroan kirol-arloko lanbideetan aritzeko lehen sorospenetako hasierako prestakuntza egiaztatzea arautu zen).

4.3. Parte-hartzaileen talde bakoitzeko monitore-ratioa ezartzeko, kontuan hartuko da zer jarduera eginen den, non eginen den eta zer arrisku duen.

4.4. Programa garatu bitartean eginkizun batean edo bestean aritzen diren programako langileek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.

5. Parte-hartzaileak.

5.1. Programa hau Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko, pribatu eta itunduei zuzenduta dago. 8 urtetik 17 urtera bitarteko eskola-haurrak izanen dira parte-hartzaileak, hezkuntza premia bereziak dituztenak barne. Ezin da murrizketarik egin kirol eta gorputz jarduerak egiteko gaitasunengatik.

5.2. Deialdiaren xede nagusia kontuan hartuta, ezin izanen da ikaslerik baztertu hautapen prozesuen ondorioz. Desgaitasunak dituzten ikasleei programan parte hartzeko aukera eman beharko zaie, hezkuntza sistema normalizatuan integratu daitezen. Hori betetzen ez bada, dirulaguntza galduko da.

5.3. Ikasle guztiek ikastetxeko irakasleak izanen dituzte lagun beti, eta irakasle horiek arduratuko dira taldeak antolatzen laguntzeaz. Joan-etorrietan, egin beharreko jardueretan eta ezartzen diren atsedenaldietan egonen dira eskolako haurrekin. Halaber, edozein arrazoirengatik programatu gabeko joan-etorriren bat egin behar duten ikasleei lagunduko diete.

5.4. Ikastetxeko irakasle laguntzaileen ratioa, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez, taldearen premien eta ezaugarrien arabera ezarriko da.

6. Baliabide materialak eta azpiegiturak.

Entitate onuradunek parte-hartzaile bakoitzaren esku jarri beharko dute heziketa eta kirol programaren barnean egin beharreko jarduera bakoitzean aritzeko behar den material espezifiko guztia.

Material guztia behar bezala erabiltzeko moduan egonen da, eta onuradunen ardura izanen da hura konpondu edo ordeztea.

7. Baimenak.

Deialdi honetako entitate onuradunek bermatu behar dute legezko betebeharrak konplitzen direla heziketa eta kirol programako jarduera guztiak egiteko baimenei dagokienez.

8. Laguntza teknikoa.

Entitate onuradunak beste entitate batzuekin lankidetzan aritzen ahalko dira zerbitzuetako edozein egiteko: garraioa, materialaren alokairua eta gorputz eta/edo kirol jarduerak egitea, I. eranskineko 17. oinarriarekin bat.

9. Osasun laguntza.

Entitate onuradunek parte-hartzaile guztientzako istripu aseguru bat kontratatu beharko dute. Horretaz gain, erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute.

III. ERANSKINA.–BAREMOA. BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurkeztutako eskaerak barematzeko ezarritako balorazio irizpideak, batetik, irabazi-asmorik gabeko kirol entitateek aurkeztutako programei (A taldea) aplikatuko zaizkie, eta, bestetik, kirol enpresek aurkeztutako programei (B taldea). Hauek dira irizpide horiek:

1. Antolaketa:

Monitoreen ratioa talde/jarduera bakoitzeko:

  • 1 monitore / 5 parte-hartzaile: 20 puntu.
  • 1 monitore / 7 parte-hartzaile: 15 puntu.
  • 1 monitore / 9 parte-hartzaile: 10 puntu.
  • 1 monitore / 10 parte-hartzaile edo gehiago: 5 puntu.

2. Parte-hartzaileen kopurua guztira (ikasleak eta irakasleak):

  • 200 parte-hartzaile bitarte: 12 puntu.
  • 201 eta 400 parte-hartzaile bitarte: 14 puntu.
  • 401 eta 600 parte-hartzaile bitarte: 16 puntu.
  • 601 eta 800 parte-hartzaile bitarte: 18 puntu.
  • 801 parte-hartzaile edo gehiago: 20 puntu.

3. Giza baliabideak:

  • Kirolean hasteko jardueretako monitore bakoitzaren lan esperientzia. 10 puntu gehienez monitore bakoitzeko. 1 puntu esperientzia urte bakoitzeko.
  • Monitore bakoitzaren titulazio osagarria, irakasten dituen jarduerekin lotua: 10 puntu gehienez monitore bakoitzeko. 1 puntu titulazio osagarri bakoitzeko.

4. Aukera berdintasuna: genero ikuspegia:

  • Emakumeen eta gizonen arteko ekitatea, proiektuko monitore kopuruari dagokionez. Ulertuko da presentzia orekatua dela baldin eta kasu batean edo bestean proportzioa ez bada %60tik gorakoa eta %40tik beherakoa. BAI: 5 puntu. Ez: 0 puntu.

5. Aukera berdintasuna: irisgarritasuna.

  • Desgaitasuna duten pertsonei egokitutako jardueren zerrenda: 5 puntu desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria den jarduera bakoitzeko.
  • Desgaitasuna duten pertsonei egokitutako kirol instalazioen zerrenda: 5 puntu instalazio bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: F2505316