92. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Elortzibarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2025eko apirilaren 16an egindako osoko bilkura berezian, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 56. eta 57. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), 7/1985 Legearen 75. artikuluari (Toki Araubideko Oinarriak arautzen duen Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hona hemen erabakiaren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Jaun alkateari eta jaun lehen alkateordeari dedikazio osoa aitortzea, aritu daitezen bere karguari dagozkien eginkizunetan.

Bigarrena.–Jaun alkatearendako berrogeita lau mila (44.000) euroko urteko ordainsari gordina onestea, hamalau hilekotan ordaintzekoa. Ordainsari horrek 2025eko apirilaren 14tik aitzina izanen ditu ondorioak. Halaber, ordainsaria eguneratuko da jarraikiz Nafarroako funtzionario publikoek duten soldata-eguneratzeari.

Hirugarrena.–Jaun lehen alkateordearendako berrogei mila (40.000) euroko urteko ordainsari gordina onestea, hamalau hilekotan ordaintzekoa. Ordainsari horrek bere izendapenaren egunetik aitzina izanen ditu ondorioak. Halaber, ordainsaria eguneratuko da jarraikiz Nafarroako funtzionario publikoek duten soldata-eguneratzeari.

Laugarrena.–Mantentzea, dieta gisa, kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 50 euroen ordainketa bilkura bakoitzeko.

Horri dagokionez, kide anitzeko organoak honako hauek direla ulertuko da: Osoko Bilkura, Informazio batzordeak, Kontuen Batzorde Berezia eta Gobernu Batzarra.

Bilkura-sari horiek direla eta, gehienez ere bi hilean behin 600 euro ordainduko dira.

Sariak bihileko natural bakoitzaren amaieran ordainduko dira, eta urtero eguneratuko dira, bai bakoitzeko zenbatekoa, bai gehienezko kopurua, aurreko urteko KPIren arabera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Noainen (Elortzibar), 2025eko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2505935