92. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2025eko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki horren iragarkia 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.

Argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Itzaltzun, 2025eko apirilaren 7an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. (%16 + %3,72 19/2008 FL). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Administrazio-kontratudunak.

Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldia: lanaldi partziala. Lansaria: hitzarmenaren arabera. Oinarrizko soldata: D taldea. Taldeko osagarria: %12. Hizkuntza-eskakizuna: B-2. Sarbidea: hautaprobak. Galozeko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin partekatua.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunak.

Garate Garate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Gradua: 6. Antzinatasuna: 6 bosturteko. Administrazio-egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. D taldeko ordainsaria. Lanaldia: lanaldi partziala. Taldeko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2 hirurteko. Sarbidea: hautaprobak. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2506138