92. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko aldaketa

Iturengo Udalak, 2024ko irailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen landa-bide publikoen erabileraren ordenantzaren aldaketa.

Erabakia 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean, eta jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo eta haren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iturenen, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

HERRI LURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

–14. artikuluan "Egurtegiak edo ganadu babeslekuak izan ezik, dagokion pliegoetan ezarriko zaie ordaindu beharreko kanona" gehituko da.

–47. artikuluan "eta 1,66 euro/m² kanona ordaindu beharko da" kendu behar da.

Iragarkiaren kodea: L2506414