92. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak 1. poligonoko 15. partzelan. Hasierako onespena

Aresoko Kudeaketa Batzordeko Lehendakariak emandako 2025eko maiatzaren 7ko 31/2025 eta 32/2025 ebazpenen bidez, hasiera batez onetsi dira Aresoko 1. poligonoko 15. partzelako birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Areson, 2025eko maiatzaren 7an.–Lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2506621