2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Udal ordenantza, hirigintza jarduketengatiko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Anueko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza jarduketengatiko tasak arautzeko ordenantza.
Erabaki hori 2025eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Anuen, 2025eko apirilaren 23an.–Alkatea, Miguel Larrayoz Vidan.
HIRIGINTZA JARDUKETENGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN
UDAL ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarrean dauden hirigintza eta eraikuntza arauei.
Zerga-egitatea da, halaber, kasuan kasuko udal jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari bereziki eragin edo mesede egiten diona eta beharrezkoa dena planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko. Horiek jasota daude Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan.
3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren mendeko egintzak dituzte xede, edo ondoko kontrolaren mendekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. eta 192. artikuluetan xedatuarekin bat.
Era berean, partikular batek Udalari aldez aurretik egindako hirigintzako kontsultak sartuta egonen dira, gero kontsulta horiek lizentzia edo ondoko kontrola ekarri zein ez.
Ordaindu beharra
4.1. artikulua. Honako hauek salbuetsita daude tasak ordaintzetik, bai obren lizentzia emateko tasari dagokionez, bai erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obren ondoko kontrolaren tasari dagokionez:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen erakunde juridikoak.
b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Anueko Udala kide bada, bai eta horiek beren helburuak betetzeko sortu dituzten entitate juridikoak ere.
2.–Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa ordezkatzen da dirutan egin beharreko urteko ordainaz, Nafarroako Foru Komunitatean Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatuarekin bat.
5. artikulua. Sortzapena. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.
6. artikulua. Atzera egitea edo erretiratzea. Lizentzien eskatzaileek atzera egin dezakete, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Era berean, lizentzia ematea beharrezkoa ez denetan, interesdunek beren erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena erretiratzen ahal dute.
Interesdunak tasa ordaindu beharko du atzera egiten badu, alde batera utzita hori honako hauek baino lehen edo ondoren egiten duen: Udalak lizentzia emateko erabakia hartu, erantzukizunpeko adierazpenarekin edo aurretiazko jakinarazpenarekin adostasuna egon edo kanpoko aholkularitzari kontsulta egin.
7. artikulua. Errekerimenduak. Lizentziaren eskaera bat tramitatzean edo erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzean, Udalak eskatzen badu aurkeztutako jatorrizko proiektua edo memoria aldatzeko, txosten tekniko osagarriak ere sortzapena izanen du, ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifarekin bat.
Subjektu pasiboa
8. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo jakinarazten badute edo haiei mesede egin edo eragiten badiete egindako hirigintzako jarduketek edo emandako lizentziek eta egindako hirigintzako kontsultek.
Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.
Tarifak eta karga-tasak
9. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.
Kudeaketa arauak
10. artikulua. Tributu administrazioak dagokion likidazioa eginen du, interesdunek aurkeztutako eskaeraren arabera.
11. artikulua. Obrak burututakoan, administrazioak beste likidazio bat egiten ahalko du, zergadunak aurkeztutako obra bukaerako ziurtagiriaren arabera edo udal arkitektoak egindako balorazio teknikoaren arabera, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denetan.
Arau-hausteak eta zehapenak
12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.
Azken xedapena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
–Obra lizentzia:
- Obra gauzatzeko aurrekontua:
- 0 eurotik 3.000 eurora: 52,00 euro.
- 3.000 eurotik 15.000 eurora: 86,00 euro.
- 15.000 eurotik 30.000 eurora: 160,00 euro.
- 30.000 eurotik 60.000 eurora: 215,00 euro.
- 60.000 eurotik 150.000 eurora: 270,00 euro.
- 150.000 eurotik 300.000 eurora: 370,00 euro.
- 300.000 eurotik 600.000 eurora: 540,00 euro.
- 600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 670,00 euro.
–Partzelazio/banantze lizentzia: 160,00 euro.
–Urbanizatzeko baimena:
- Obra gauzatzeko aurrekontua:
- 0 eurotik 30.000 eurora: 692,00 euro.
- 30.000 eurotik 60.000 eurora: 745,00 euro.
- 60.000 eurotik 150.000 eurora: 800,00 euro.
- 150.000 eurotik 300.000 eurora: 905,00 euro.
- 300.000 eurotik 600.000 eurora: 1070,00 euro.
–Urbanizazioaren harrera:
- Obra gauzatzeko azken aurrekontua.
- 0 eurotik 60.000 eurora: 270,00 euro.
- 60.000 eurotik 150.000 eurora: 370,00 euro.
- 150.000 eurotik 300.000 eurora bitarte: 490,00 euro.
- 300.000 eurotik 600.000 eurora bitarte: 640,00 euro.
–Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena: 95,00 euro.
–Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:
- Lehen erabilerako lizentzia (obra gauzatzeko azken aurrekontua):
- Obra gauzatzeko azken aurrekontua.
- 0 eurotik 60.000 eurora: 160,00 euro.
- 60.000 eurotik 150.000 eurora: 220,00 euro.
- 150.000 eurotik 300.000 eurora: 280,00 euro.
- 300.000 eurotik 600.000 eurora: 340,00 euro.
- 600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 430,00 euro.
–Eskatutako izapiderako beharrezko diren hirigintza kontsulta eta txostenak:
- Hirigintzako baldintzak: 160,00 euro.
- Aurretiazko azterketaren edo aurreproiektuaren berrikuspena: 215,00 euro.
- Bigarren txostena eta hurrengoak, 90 euro.
–Beste kontsulta batzuk: 160,00 euro.
–Iragarkiak argitaratzea Nafarroan editatzen diren egunkarietan: 1.000 euro gehienez kontzeptu honengatik. Iragarkia argitaratzearen kostua kobratuko da.
Iragarkiaren kodea: L2506016