2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Behin betiko onespena
Anueko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Agiriak egin eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.
Erabaki hori 2025eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Anuen, 2025eko apirilaren 23an.–Alkatea, Miguel Larrayoz Vidan.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA
AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO
Xedapen orokorra
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Udal jarduerak ekartzen du zerga-egitatea, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak ematen dituztenean, alderdi batek eskaturik.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eskatze hutsarekin, norberak eskatzen duenean, norberaren intereserako, edozein agiri egitea udal administrazioak edo udal agintariek, betiere euren eskumeneko agiriak.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Subjektu pasiboak dira pertsona natural nahiz juridikoak, eskatzen badute edo eragiten badute udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak egitea, edo agiri haien onura jasotzen badute.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:
1. Fotokopiak:
–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,25 euro.
–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,50 euro.
–Agiriak konpultsatzea: 0,50 euro/orria.
2. Ziurtagiriak:
a) Udalean diren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 4,00 euro.
b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 3,00 euro.
c) Bertze edozein ziurtagiri edo zedula: 3,00 euro.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
6. artikulua.
1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean, eta udal bulegoetan ez da hartuko ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk, ezta izapidetuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.
2. Orobat, ez da emanen udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk baldin agiria ematen duen funtzionarioak ez badu zeregin hori bete. Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.
7. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek zenbatu eginen dituzte ematen dituzten agiri zigiludun guztiak, eta egunero eginen dituzte diru-sarrerak Udal Diruzaintzan, dagozkien likidazioekin.
Arau-hausteak eta zehapenak
8. artikulua. Iruzurraren erantzule izanen dira Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak. Indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da iruzurra.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarri ez den orotan, aplikatuko da xedaturik dagoena ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iragarkiaren kodea: L2506015