1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 8/2025 FORU DEKRETUA, maiatzaren 6koa, zeinaren bidez Ana Clara Villanueva Latorre andrea Nafarroako Kontseiluko buru izendatzen baita.
Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 5.2 artikuluak ezartzen du kontseiluburua kontseilukideen artetik aukeratuko dela, gehiengo osoz eta bozketa sekretuaren bidez, eta hura izendatzea proposatuko zaiola Foru Komunitateko lehendakariari.
2025eko maiatzaren 6ko idazki baten bidez, aipatu kontseiluak Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariari proposatu zion Ana Clara Villanueva Latorre kontseilukide andrea izendatzea, Nafarroako Kontseiluak hala hautatu baitzuen 2025eko maiatzaren 6an egindako bilkuran.
Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
1. Ana Clara Villanueva Latorre andrea izendatzen dut Nafarroako Kontseiluko buru.
2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Kontseilura igortzea, eta Ana Clara Villanueva Latorre andreari jakinaraztea.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 6an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.
Iragarkiaren kodea: F2506539