91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1122/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita apirilaren 10eko 1058/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira administrari lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen da.

Ikusirik akats bat dagoela aipatutako ebazpenaren I. eranskinean, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Akatsa zuzentzea apirilaren 10eko 1058/2025 Ebazpenaren I. eranskinean. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira administrari lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen da. Ondorioz, ebazpen honen I. eranskinean xedatu bezala idatzita geldituko da.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

ARBIZU ANDUEZA, BLANCA ESTHER

Txanda irekia

0072572

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

VISCARRET DE CARLOS, JOSE JAVIER

Txanda irekia

0039093

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

CASTEJÓN-DBHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

CASTEJÓN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

Iragarkiaren kodea: F2506065