91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Azkoiengo alkateak, 2025eko apirilaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen:

Jarraikiz abenduaren 23ko 35/1994 Legeari eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibideari (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, loturik dagoena Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin), eta erabiliz dauzkadan ahalmenak, zeinak jasorik baitaude Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Angel Castillejo Aranda zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak 20250424/020094 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2025eko maiatzaren 9an eginen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzea ebazpen honen datatik hasita jarriko da indarrean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2025eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2506316