2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Industrialdeko 12. poligonoko 1032., 1033., 946., 984., 985. eta 427. lurzatien xehetasun-azterlana behin betiko onartzea
Lekunberriko Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko apirilaren 24an egindako bilkuran, Construcciones Garciarena Saralegui SLk jendaurrean jarritako epean aurkeztutako alegazioa onestea erabaki du, bai eta industrialdeko 12. poligonoko 1032., 1033., 946., 984., 985. eta 427. lurzatien xehetasun-azterlana behin betiko onestea ere, lurzatien eraikuntza-lerrokadurak doitzeko eta eraikigarritasuna banatzeko.
Horren edukia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluaren arabera.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; edo
–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilaren barruan.
Lekunberrin, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506256