1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
600E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Idoya Zazpe Cenoz andrea izendatzen baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurokirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako laguntza zerbitzuetako buruen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 2624E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Idoya Zazpe Cenoz andrea izendatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurokirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru, hark lortu baitu puntuaziorik handiena behin betiko emaitzan.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzako titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan kargua uzteko xedatutako arrazoietako bat gertatzen bada.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Idoya Zazpe Cenoz andrea izendatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurokirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru (lanpostu zenbakia: 61196). Izendapenak 2025eko maiatzaren 12tik aurrera ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).
Iragarkiaren kodea: F2505859