91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Bidaurretako Udalak, 2023ko apirilaren 20an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Bidaurretako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostena berrikusteko proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta www.bidaurreta.es web-orrian, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bidaurretan, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.

Iragarkiaren kodea: L2505389