91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko epea, 2025ean

Honen bidez aditzera ematen zaie Bargotako herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko udal zerga borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 2an hasi eta maiatzaren 31n bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko maiatzaren 30ean kargatuko dira baimendutako kontuetan.

Epe hori iragandakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak derrigorrezko diru-bilketarako agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Bargotan, 2025eko apirilaren 24an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2506241