91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako I. Plana (2025-2029) onestea

2025eko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, Aiegiko Udalak erabaki zuen Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako I. Plana onestea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkez dezaketela Osoko Bilkuran, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz.

Bestela, eta epe berean, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat.

Aiegin, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Berdintasun Plana (2025-2029) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2504118