2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen familia-langileen bi lanpostu, lanaldi partzialean aritzeko. Izendapena
Mankomunitateko buruak, apirilaren 22an emandako 14/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
Idoya Hualde Samper izendatzen da, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia hautapen-prozesuan egin diren izendapenen ondoren, izendapen proposamenari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, eta igorri baitzuen probak kalifikatu zituen epaimahaiak, honako deialdi honetan: oposizio-lehiaketa, familia-langileen bi lanpostu bete daitezen, lanaldi partzialean aritzeko, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, irailaren 12an. Akats zuzenketa bat argitara eman zen 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Ezkarozen, 2025eko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2506027