Iragarkia
91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko lanpostu hauek: sukaldeko laguntzailea, zerbitzu anitzetako ofiziala, administrari-ofiziala, haur eskolako zuzendaria eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren arduraduna
2025eko apirilaren 14an egindako bilkuran Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak zenbait plaza barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarria onetsi ditu.
1.–Arau orokorrak.
1.1. Atarrabiako Udalaren plantilla organikoko plaza batzuk barne igoeraren zain daude, azken urteetan egin den lanpostuen balorazioaren azterketaren eta horren ondoko berrikuspenen emaitzen arabera. Azken berrikuspena 2022ko maiatzeko osoko bilkura batean onetsi zuen Udalak.
1.2. Deialdi honen helburua da zenbait plaza eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten Atarrabiako Udaleko langileen barne igoera murriztuaren bidez betetzea, oposizio bidez:
LANPOSTUAREN KODEA | ALORRA | LANPOSTUA | MAILA |
05 06 01 / 01 | Amalur haur-eskola | Sukaldeko laguntzailea | D |
03 08 01 / 08 | Obrak eta Zerbitzuak | Zerbitzu anitzetako ofiziala | C |
10 09 01 / 01 | Bulegoak | Administrari-ofiziala | C |
05 01 01 / 01 | Amalur haur-eskola | Haur Eskolako zuzendaria | A |
10 06 01 / 01 | Bulegoak | Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren arduraduna | A |
1.3. Prozedura eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, ezartzen baitu hautaproben deialdia egin daitekeela beren funtzionarioei murrizturik, eraginkortasun eta ekonomia arrazoiek komenigarri egiten dutenean aldaketak egitea lanpostuen antolaketa eta eginkizunetan, eta horiek nahitaez goragoko maila batean sailkatzea eragiten dutenean, betiere baldintza izanik deialdiko lanpostu hutsek ez ekartzea plantillan diren lanpostuen kopurua handitzea.
1.4. Hautaprobak gainditu ondoan lanposturako izendatzen diren izangaiak maila egokian sailkatuko dira eta maila horretako ordainsariak jasoko dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarriari jarraikiz, baita Atarrabiako Udalaren plantilla organikoan lanpostu bakoitzerako ezarritako ordainsari osagarriak ere.
1.5. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak sustapenaren aurretik daukan araubide juridikoa. Gainera, Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko du.
1.6. Lanaldi osoa bete beharko da, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete hori.
1.7. Izendatuak aurreko lanpostuan eduki dituen eginkizun berak edukiko ditu, baina bere sailkapen berriaren ondoriozko beste batzuk ere manatzen ahalko zaizkio.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartzeko, izangaiak honako baldintza hauek bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Atarrabiako Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izan behar da.
b) I. eranskineko ezaugarrian taulan adierazten den lanpostua betetzeko izendatuta edo kontratatuta egon behar da.
c) Ezin da egon borondatezko ez nahitaezko eszedentzian.
d) Nafarroako administrazio publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna onartuta eduki behar du.
e) I. eranskineko ezaugarrien taulan adierazten diren titulazio akademikoa eta gainerako baldintzak eta hizkuntza-eskakizuna beteta edo gaindituta eduki behar ditu eskabideak aurkezteko epealdia bukatzen den egunean, edo eskuratzeko moduan egon behar da.
f) C, D eta E mailetako lanpostu hutsen kasuan, baldintza honen ordez aski izanen da administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna aitortua daukala egiaztatzea.
2.2. Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Atarrabiako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.villava.es) deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaletan. Eskabidea egiteko I. eranskineko eredua erabili beharko da, eta bertan adierazi beharko da eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen direla.
3.2. Eskabidearekin batera deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4.–Hautagaitzak onartzea.
4.1. Eskabideak aurkezteko epealdia bukatu ondoren alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epealdia izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akats formalak zuzentzeko, egonez gero.
4.3. Izangai bazterturik ez badago, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.4. Erreklamazioetarako epealdia burututakoan eta horiek ebatzitakoan alkateak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Atarrabiako Udaleko alkatea. Ordezkoa: Atarrabiako Udaleko alkateordea.
–Epaimahaikide idazkaria: Atarrabiako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Burlatako Udaleko idazkaria.
–Epaimahaikidea: Atarrabiako Udaleko kontu-hartzailea. Ordezkoa: Burlatako Udaleko kontu-hartzailea.
–Epaimahaikidea: Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria. Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.
–Langileen Batzordeak izendatuko duen mahaikidea.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
5.3. Epaimahaia ez du eratzerik izanen, ezta jarduterik, kideen gehiengo osoa, gutxienez, bertan izan gabe. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak har ditzake proba guztietarako edo batzuetarako. Beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizio-fasea 2025eko ekainetik aurrera egitea aurreikusten da.
6.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
6.3. Ariketa honetan test motako proba teoriko-praktikoa eginen da, berariazkoa deialdi honetako lanpostu bakoitzerako, lanpostuaren eginkizunei eta atazei buruzkoa, batez ere goragoko mailan sailkatzea eragin duten eginkizunei eta atazei buruzkoa.
–A mailako lanpostuak: zuzendaritzako eginkizunak edo eginkizun profesionalak.
–C mailako lanpostuak: exekuzio-lanak.
–D mailako lanpostuak: laguntza-lanak.
6.4. Galderak III. eranskineko gaiei buruzkoak izanen dira eta gehienez 40 puntu lortzen ahalko dira.
6.5. Ariketa bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aitzin.
6.6. Ariketa bukatu ondoren epaimahaiak udalaren iragarki-taulan argitaratuko du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epealdia irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten beren eskubideari komeni zaiena. Alegazioak aurkezteko epealdia bukatutakoan behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
6.7. Ariketetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
7.–Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatuta ondoren epaimahaiak jendaurrean paratuko du udalaren iragarki-taulan gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta.
7.2. Epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Aitzineko oinarrian aipatzen den hautapen-prozedura buruturik, alkateak proposatutako izangaiak izendatzeko aginduko du ebazpen baten bidez. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuak izendapena jakinarazten zaienetik hilabete edukiko dute lanpostuaz jabetzeko edo lan-kontratuaren eranskina formalizatzeko. Aldi horretan norbait lanpostuaz jabetzen ez bada, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, beraren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoa aurkezten zaion erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, egintza edo erabakia argitaratzen edo jakinarazten denetik hilabete iragan aurretik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, errekurtsoa aurkezten zaion egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Atarrabian, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
I. ERANSKINA.–EZAUGARRIEN TAULA
PLAZAREN IDENTIFIKAZIOA | BALDINTZAK | |||||
Lanpostua | Maila | Eskatzen den titulazioa | Beste betekizun batzuk | Hizkuntza-eskakizuna | Egungo lanpostua | Egungo maila |
Sukaldeko laguntzailea | D | Eskola graduatua edo lehen mailako lanbide heziketa | Sexu-askatasunaren aurkako delituak Elikagaien manipulatzailea | Sukaldeko laguntzailea | E | |
Zerbitzu anitzetako ofiziala | C | Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketa | C gidabaimena | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | |
Administrari-ofiziala | C | Batxilergoa edo bigarren mailako lanbide heziketa | Administrari laguntzailea | D | ||
Haur eskolako zuzendaria | A | Unibertsitateko lizentziadun titulazioa edo baliokidea eta maisu edo maistra titulua, haur hezkuntzako maisu-maistren lanbidean aritzeko gaitzen duena | Sexu-askatasunaren aurkako delituak | Euskara nahitaezkoa: OC1 EB2 | Haur eskolako zuzendaria | B |
Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren arduraduna | A | Unibertsitateko lizentziadun titulua edo baliokidea | Euskara nahitaezkoa: C1 | Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren arduraduna | B | |
II. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN ONARTZEKO ESKABIDEA
______________________________________________________________________________
Deiturak eta izena
______________________________________________________________________________
NANa edo agiri baliokidea Jaioteguna
______________________________________________________________________________
Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta kodea, herria) Nazionalitatea
______________________________________________________________________________
Telefonoa Helbide elektronikoa
AZALTZEN DUT:
Atarrabiako Udalaren zerbitzuko zenbait plaza barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritako baldintza guzti-guztiak betetzen ditut, garaiz eta behar bezala, eta prozeduran parte hartzea eskatzen dut.
______________________________________________________________________________
Lanpostuaren izena
Deialdiaren oinarriak ezagutzen ditut eta berariaz onartzen ditut, eta ezarritako baldintza guztiak betetzen ditut eskabideak aurkezteko epealdiko azken egunean:
a) Ez daukat indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.
b) Ez naute administrazio publiko baten zerbitzutik kendu diziplina-espediente baten bidez eta ez nago desgaituta eginkizun publikoetan aritzeko.
c) Deialdi honen 2. oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen ditut.
d) Deialdi honen 3. oinarrian eskatzen diren agiriak erantsi dizkiot eskabideari.
Horiek horrela,
ESKATZEN DUT:
Atarrabiako Udalaren zerbitzuko zenbait plaza barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko deialdian onartzeko.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
ATARRABIAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA
III. ERANSKINA.–GAIEN ZERRENDA
Administrazioaren arloko gaiak, plaza guztietarako.
1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.
2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.
3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
Gai profesionalak, lanpostu bakoitzerako berariazkoak
Lanpostua: Sukaldeko laguntzailea.
1.–Lehengaiak jasotzea eta biltegiratzea.
2.–Lehengaien, ekipoen eta tresnen barne hornidura.
3.–Lehengai gordinen aurretiazko elaborazioa.
4.–Sukaldaritzako salgaiak edo elaborazioak kontserbatzea.
5.–Ekipoak, erremintak, bateria eta tresnak garbitzea eta prestatzea.
6.–Sukaldaritzako jarduera osagarriak.
7.–Lanpostuko laneko segurtasuna eta osasuna.
8.–Hondakinak eta zaborra sailka biltzea.
Lanpostua: Zerbitzu anitzetako ofiziala.
1.–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea...
2.–Soldadura teknikak eta erreminten oinarrizko erabilera.
3.–Igeltserotzako teknikak: erremintak; materialak; zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea...
4.–Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzea, magnetotermikoak, diferentzialak...).
5.–Argien zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
6.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien berezko elementuak.
7.–Ulertzea eskema elektrikoak eta iturgintzakoak.
8.–Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.
9.–Produktuak eta tresnak biltegiratzea, biltegia kontrolatzea.
10.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.
11.–Pintura-teknikak, erremintak eta materialak.
12.–Lorezaintzako teknikak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).
13.–Atarrabiako geografia, toponimia eta kale-izendegia.
Lanpostua: Administrari-ofiziala.
1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.
3.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen komunak.
4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.
5.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua: I. titulua: Toki erakundeen korporazioetako kideen estatutua. II. titulua: Toki erakundeen beharrezko antolaketa. III. titulua: Toki erakundeen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: Toki erakundeen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.
6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua: I. kapitulua, errekurtso motak (5-10 bis artikuluak). II. kapitulua, xedapen orokorrak (11-21 artikuluak). II. titulua: Udal zergak (132 - 191 art.).
7.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. III. kapitulua, Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. V. kapitulua, Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
8.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
9.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki erakundeen aurrekontu egitura.
10.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.
11.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
12.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, hizpide dituena Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona. III. titulua, II. kapitulua: informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura (34-44 art.).
13.–Informatikako oinarrizko kontzeptuak: Word testu-tratamendua, Excel kalkulu-orria eta PDF dokumentuak.
Lanpostua: Haur eskolako zuzendaria.
1.–79/2012 Foru Agindua, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariarena, zeinak oinarriak ezartzen baititu Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko asmoz.
2.–28/2007 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, zeinaren bidez ezartzen baita Haur Hezkuntzako lehen zikloa Nafarroako Foru Komunitatean eta zeinaren bidez ezartzen baitira, orobat, ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak.
3.–59/2023 Foru Agindua, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzan ari diren ikasleen ebaluazioa arautzen duena.
4.–61/2022 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
5.–16/2024 Foru Agindua, martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariarena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua arautzen baita.
6.–Ikastetxearen hezkuntza proiektua eta haur eskolako curriculum proiektua.
7.–Zer da haur eskola bat: antolaketa eta funtzionamendua.
8.–Giro prestatzea, ekipamendua, material didaktikoa eta curriculumetakoa, 0-3 urte bitarteko hezkuntza etapan.
9.–Teoria psikopedagogiko nagusien eragina haur eskolan: Vigotsky, Piaget, Bruner, Ausubel eta Malaguzzi.
10.–Kalitatea, berrikuntza eta ebaluazioa. Kalitate faktoreak, haur eskola bateko antolaketan eta funtzionamenduan. Kultura estatikoa eta kultura dinamikoa. Ikastetxearen ebaluazioa eta hobekuntza planak.
11.–Familiaren eta haur eskolaren arteko harremanak.
12.–Hezkuntzan esku hartzeko printzipioak eta oinarrizko metodologia 0-3 urteko hezkuntza etapan.
13.–Haurren bizitzarako inportanteak diren alderdiei arreta ematea eskolan: egokitzapena, jana, loa eta esfinterrak eta agresibitatea kontrolatzea.
14.–Haur eskolako zuzendariaren eginkizunak eta erantzukizuna. Kudeaketa estiloak. Helburuak eta printzipioak.
15.–Pertsonen arteko harremanak eta talde lana. Lantaldean parte hartzea zuzendariaren rola izanik. Langileen motibazioa. Bilerak eraginkor gidatzea.
16.–Arazoak aztertu eta erabakiak hartzea. Konponbideak eraikitzeko teknikak. Erabaki eraginkorrak.
17.–Gatazkak konpontzea. Negoziazioa eta bitartekaritza. Akordio eraginkorrak. Elkar ulertzeko giroa sortzea. Estresa kudeatzea.
18.–Adimen emozionala zuzendaritzari aplikatua. Giza faktorea, funtsezko elementua lanean eta antolaketan. Emozioak. Eraginkortasun komunikatiboa.
19.–Informazioa eta komunikazioa. Komunikazioa hobetzeko teknikak. Laneko giroa.
20.–Denbora kudeatzea: eskolako zuzendaritzan kontrolatu beharreko elementua. Norberaren lanaren antolaketa. Presako zereginak eta lehentasunezko zereginak. Denbora optimizatzea.
21.–Arriskuen prebentzioaren kudeaketa haur eskoletan. Lan baldintzak eta osasuna.
Lanpostua: Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren arduraduna.
1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua: I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. IV. kapitulua. V. kapitulua.
3.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak: I. titulua. II. titulua. V. titulua. VI. titulua: II. kapitulua: Jarduerak eta zerbitzuak.
4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
5.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena: Atariko titulua. II. titulua: I. kapitulua. III. titulua. IV. titulua. VI. titulua. VII. titulua.
6.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua: Adjudikazio botereak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
7.–2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua. Toki Ogasunen baliabideak. II. titulua. Udal-zergak.
8.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak.
9.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: II. titulua, I. eta III. kapituluak; III. titulua, I., II. eta III. kapituluak.
10.–Berdintasuna: Atarrabiako udal esparruan komunikazio barneratzailea eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea eta sustatzea arautzen duen udal ordenantza (dokumentu publikoa; udalaren web orrian eskuratzen ahal da: www.villava.es).
11.–Udal Erroldaren araudia.
12.–Abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legea, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.
13.–Herritarrentzako Arreta Bulegoaren funtzionamenduaren araudia (dokumentu publikoa; udalaren web orrian eskuratzen ahal da: www.villava.es).
14.–Zerbitzu-kartak: kalitatea segurtatzeko sistema. (AENOR markaren A-58 erregelamendua, zerbitzu-kartetarako zerbitzu ziurtatuari buruzkoa).
15.–Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren eginkizunak eta ardurak. Kudeaketa estiloak. Helburuak eta printzipioak.
16.–Pertsonen arteko harremanak eta talde lana. Lantaldean parte hartzea zuzendariaren rola izanik. Langileen motibazioa. Bilerak eraginkor gidatzea.
17.–Arazoak aztertu eta erabakiak hartzea. Konponbideak eraikitzeko teknikak. Erabaki eraginkorrak.
18.–Gatazkak konpontzea. Negoziazioa eta bitartekaritza. Akordio eraginkorrak. Elkar ulertzeko giroa sortzea. Estresa kudeatzea.
19.–Adimen emozionala zuzendaritzari aplikatua. Giza faktorea, funtsezko elementua lanean eta antolaketan. Emozioak. Eraginkortasun komunikatiboa.
20.–Informazioa eta komunikazioa. Komunikazioa hobetzeko teknikak. Laneko giroa.
21.–Denboraren kudeaketa Norberaren lanaren antolaketa. Presako zereginak eta lehentasunezko zereginak. Denbora optimizatzea.
22.–Arriskuen prebentzioaren kudeaketa. Lan baldintzak eta osasuna.
Iragarkiaren kodea: L2505916
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
