91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Arkitekto Teknikoaren 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura amaitzea eta lanpostua esleitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko apirilaren 25ean:

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko azaroaren 3an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 30ekoan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren 4 lanpostu huts, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Giza Baliabideetako zuzendariaren 2024ko abuztuaren 1eko ebazpenaren bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16koan, argitaratu zen.

Behin eginda lanpostu hutsak hautatze aldera oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta egindako hautaketarekin bat, hau

EBATZI DUT:

1. Arkitekto teknikoaren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta 1-200003-4 funtzionario-plaza, Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako erakunde autonomoari atxikia, Raquel Pérez Olaveri esleitzea.

2. Zehaztea lanpostu hutsa hartzeko eguna 2025eko maiatzaren 14a izanen dela.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko apirilaren 25ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2506267