91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, ikastetxeko atezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren ebazpena, 2025-04-10ekoa; alboko zenbakia: 243.

Prozedura: Deialdia, Martzillako ikastetxeko atezain lanpostu bat funtzionarioen araubidean betetzeko.

Espedientea instruitu da Martzillako ikastetxeko atezain lanpostu bat (zenbakia: 03-01) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko funtzionarioen araubidean.

Osoko Bilkurak 2024ko azaroaren 27an onetsi zuen plantilla organikoa, eta han lanpostu hori hutsik dago. Orobat, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 18ko ebazpen baten bidez enplegu eskaintza publikoa onetsi zen, eta han jasota dago lanpostua funtzionario batek bete behar duela oposizio-lehiaketa bidez. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko apirilaren 3an (67. zenbakia).

Kontuan hartuz indarrean dauden udal aurrekontuetan nahikoa diru dagoela kontratazio honek eragiten dituen gastuei aurre egiteko.

Ikusita lanpostua betetzeko baldintzak arautzeko prestatutako oinarriak, Langileen Batzordean kontsultatu eta aztertu direnak.

Aplikatuta Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikulua; 215/85 Foru Dekretuaren 1., 7. eta 8. artikuluak, 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatuak; eta horren 2. ataleko 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraikiz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan Alkatetza honi esleitutako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Martzillako ikastetxeko atezain lanpostu bat funtzionarioen araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia arautzen duten oinarriak.

Bigarrena.–Hautaketa-prozedura has dadila agintzea, horretarako oinarriak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-tauan eta web-orrian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Nagusiari eta ordezkari sindikalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du. Beraren kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete iragan baino lehen.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabete iragan baino lehen.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazten denetik hilabete iragan baino lehen.

DEIALDIA, MARTZILLAKO UDALAREN ZERBITZUKO IKASTETXEKO ATEZAIN LANPOSTUA OPÒSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

OINARRIAK

1.–Kontratazioaren xedea eta baldintzak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Martzillako Udalaren zerbitzuko ikastetxeko atezainaren lanpostua, funtzionarioen araubidekoa eta D mailakoa. Hona azalpena:

PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA EDO TALDEA

LANPOSTUA

03-01

ADMINISTRAZIO-ARAUBIDEA

D

Ikastetxeko atezaina

1.2. Kontrataziorako baldintzak.

–Lanaldia: lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Hori dela eta, lanaldia, oporrak, atsedenaldiak eta lotutako gainerako kontzeptuak gai horiek egun zein hemendik aurrera arautzen dituzten legezko zein itundutako arauetara egokituko dira.

–Aurreikusten denean ikastetxea urteko aldi jakin batean itxita egonen dela jarduerarik izanen ez delako, irakasle ez diren langileek aldi horretan hartuko dituzte oporrak. Hala ere, irakasle ez diren langileetatik laguntzaileak ez direnek eskubidea edukiko dute aurrean aipatutako alditik kanpo gehienez bost opor-egun hartzeko. (11/2009 Foru Dekretua).

Lanaldia dela eta, lan-denbora kontatzeko, langileak bere lanpostuan egon behar du hala eguneko lanaldiaren hasieran nola bukaeran.

Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izanen da.

Orientazio gisa, eguneko lanaldia hauxe izanen da:

Astelehenetik ostegunera, 08:30-14:15 eta 15:20-17:15.

Ostirala, 08:30-14:30.

–Ordainsaria: lanpostuak izanen ditu D mailari dagozkion lansariak, honako hauen arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien Behin-behineko Erregelamendua. Orobat, esleitzen zaizkion osagarriak, baldin eta administrazio kontratatzailearen plantilla organikoan ezarrita badaude.

–Eginkizunak: Martzillako (Nafarroa) San Bartolomé ikastetxe publikoaren segurtasunaren eta mantentze-lanen kudeaketako lan guztiak; besteak beste, honako hauek:

1. Ikastetxeko eraikinak eta instalazioak zaintzea eta mantentzea.

2. Elektrizitateko, igeltserotzako, iturgintzako eta pinturako konponketa txikiak egitea.

3. Ikastetxea irekitzea eta ixtea ikastetxeko zuzendaritzak zehaztuko dion ordutegiaren arabera. Finkatutako ordua baino bost minutu lehenago ireki beharko du ikastetxeko esparrura sartzeko atea eta eskolak eta zuzendaritzak antolaturiko jarduerak bukatutakoan itxi beharko du.

4. Gela guztien giltzak gordetzea. Giltza horiek erabiltzaileen eskura edukiko ditu.

5. Ikastetxeko sarbidea kontrolatzea.

6. Egunero egiaztatzea eskola-esparruan ongi dagoela, ekipamendu bakoitza bere tokian dagoela eta instalazioetan ez dela gertatu klaseak eragozten ahal dituen gorabeherarik.

7. Eraikinen, biltegien eta espazioen barnealdeak ongi daudela egiaztatzea.

8. Lan txikiak egitea (esaterako, fotokopiak prestatzea).

9. Eskola-ordutegitik kanpo heltzen diren ikasleak erregistratzea eta ikastetxeko informazio-telefonoaz arduratzea.

10. Ikastetxeak eta bertako irakasleek jasotzen dituzten gutunak, oharrak eta antzekoak eramatea, biltzea eta banatzea.

11. Eskola-orduetan sartzen eta irteten diren ikasleak kontrolatzea.

12. Umeekin adeitsuki jokatzea; haiek zigortzeko moduko zerbait eginez gero, irakasleei jakinaraztea.

13. Eskolako ekitaldietan eta ospakizunetan behar den laguntza ematea zuzendaritzari eta irakasleei, eta ikastetxearen funtzionamendurako mesedegarria den orotan laguntzea.

14. Udalak eta/edo ikastetxeko zuzendaritzak adosten dituzten eginkizun guztiak.

15. Patioa eta kanpoko pistak mantentzea eta garbitzea.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizioan onartzeko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzen den estatu batekoa.

Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Ezarritako eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

d) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

e) Ibilgailuak gidatzeko B motako baimena edukitzea.

f) Titulu hauetako bat edukitzea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokidea. Edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea.

g) Desfibriladoreak erabiltzeko diploma homologatua edukitzea.

h) Laneko arriskuen prebentzioko diploma edukitzea.

Tituluren bat atzerrian lortu bada, baliozkotuta egon beharko da edo homologatuta dagoela frogatzen duen agiria eduki beharko da. Baldintza hori ez da aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.

Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori betetzen dela frogatzeko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio horren ziurtagiria eskatzeko Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari edo erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da (erregistro hori abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautu zen).

–Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epealdiko azken egunetik lanpostuaz jabetu arte bete beharko dira.

–Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dute baldintza horiek betetzen dituztela.

3.–Eskabideak eta dokumentazioa.

3.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 42.2.c) artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute udalaren erregistroan berariaz ezarritako epealdiaren barruan.

3.2. Eskabideak deialdi honen I. eranskineko ereduari lotuta egin beharko dira.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabidea online aurkeztean, izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte (kasuan kasukoak):

1. Nortasun-agiri nazionalaren kopia.

2. B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia.

3. Eskatzen diren ikasketen tituluak.

4. Desgaitasuna daukala eta, izangai batek eskatzen badu probak egiteko denbora edota bitartekoak egokitzeko, hura frogatzeko komenigarritzat jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu.

5. Kanpoko desfibriladore erdi-automatikoak erabiltzeko titulua/diploma.

6. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaro baten titulua edo diploma.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea; hala ere, aurkeztutako datuak edo agiriak zuzenak ez badira edo faltsuak badira, bidezko erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko aldia bukatutakoan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan udalaren web-orrian argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera baztertutako izangaiek hiru egun balioduneko epealdia edukiko dute erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko, egonez gero. Erreklamazioak modu telematikoak aurkeztuko dira www.marcilla.es web orrian edo Martzillako Udalaren Erregistro Orokorrean idazkia aurkeztuz.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epealdia bukatutakoan eta haiek ebatzi ondotik, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen da eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondotik, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaian honako hauek ariko dira:

–Epaimahaiburua: M.ª Esther Villanueva Úcar, Martzillako alkate-udalburua.

–Epaimahaikidea: María Larumbe Caballero, San Bartolome ikastetxe publikoko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: José Javier Larumbe Wachschutz, Martzillako Udalaren arduradun komunala eta ordezkari sindikala.

–Epaimahaikidea: Rafael Garrido Toledo, Martzillako Udalaren lantaldearen arduraduna eta ordezkari sindikala.

–Epaimahaikidea: Martzillako Udalaren plantilla organikoaren batzordea.

–Epaimahaikide idazkaria: Cristina Fernández García, Martzillako Udalaren idazkaria eta kontu-hartzailea.

Ordezkoak epaimahaiak izendatuko ditu legeria aplikatuz.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaiak ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Hautatzeko prozedura.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan eginen diren.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak hauek izanen dira:

6.2.1. Lehen ariketa test motakoa izanen da, eta helburua erantsitako zerrendako gaien ezagutza baloratzea izanen da.

Proba honetan gehienez 30 puntu emanen dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

6.2.2. Bigarren ariketan zurgintza, iturgintza edo/eta elektrizitateko lan erraz batzuk egin beharko dira, lanpostuaren ardurapeko egoitzetan egin beharko direnen antzekoak, eta, gainera, erreprografia, informatika eta sare-kableen inguruko proba bat ere egonen da.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Lehen fase hau gainditzeko, 30 puntu bildu behar dira.

6.3. Merezimendu profesionalak. Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 30 punturekin, irizpide hauen arabera:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2,5 puntu zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,75 puntu zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko.

6.4. Epaimahaiak proba bakoitzaren gehieneko iraupena finkatuko du hasi baino lehen.

Probak egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, hiztegirik ez bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

Oharrak:

1. Zerbitzuan emandako urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzu-aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. a) apartatu honetan gehienez 15 puntu emanen dira.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik hondar egunera arte, egindako lanaldiaren ehunekoa zeinahi dela ere.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, halako aldiak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetako puntuazioak aldi berekoak badira, bateraezinak izanen dira. Halakoetan, kasu bakoitzeko puntuazio handiena emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk, 15 puntu gehienez: ordenagailuen konfigurazioaren eta konponketaren inguruko ezagutzak, eta elektronika eta mikroelektronikakoak (4 puntu egindako ikastaroko, frogatuz gero).

Elkarrizketa pertsonala:

Proba honetan 10 puntu emanen dira gehienez.

7.–Kontratazioa.

7.1. Proben kalifikazioa bukatutakoan epaimahaiak gainditutako izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera egina, bidaliko dio korporazioko buruari, espedientearekin batera, onets dezan. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarendako.

Gainditutako izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera egina, onesten duen ebazpena eta puntuazio handiena duen izangaia kontratatzeko proposamena erakundearen iragarki-oholean eta www.marcilla.es web orrian argitaratuko dira.

7.2. Prozesua bukatututakoan deialdia egin duen administrazioak funtzionario araubidean eta behin betiko kontratatuko du ikastetxeko atezaina, kontratazioaren berri argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontratatuari alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren erregimenean.

7.3. Proposatutako pertsonak banako jakinarazpena jasotzen duenetik bost (5) egun natural iragan baino lehen Martzillako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko du Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria, adierazten duena ez dutela inoiz epai irmo baten bidez kondenatu sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez gizakien salerosketarengatik ere.

7.4. Agiri horiek adierazitako epealdiaren barruan aurkezten ez dituena ez da kontratatzen ahalko, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta kontrataziorako izangaien zerrendatik kanpo geratuko da.

7.5. Aurreko apartatukoa gertatuz gero, edo kontratazioa egin ondoren lanpostua hutsik gelditzen den hurrengoan, 7.3 oinarrian aipatzen den gainditutakoen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da hutsunea, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazi dena eginen da (behin-behinean eta araubide administratiboan).

7.6. Kontrataturiko pertsonak astebete izanen du, kontratazio-proposamena jakinarazten zaionetik aitzina, lanpostuaz jabetzeko. Epealdi horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko ditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Horrelakorik gertatuz gero, 7.2 oinarrian ezartzen dena aplikatuko da.

8.–Kontratazio-zerrendaren kudeaketa.

8.1. Kontratazio-zerrendak bost urteko indarraldia izanen du gainditutako pertsonen zerrenda onesten duen ebazpena ematen denetik, aldi laburragoan agortu edo beste deialdi bat egin ezean.

Plazaren titularrak uko egiten badio, baja hartzen badu edo beste arrazoiren batengatik ordeztu behar bada, ordezkoak behin-behinean beteko du lanpostu hutsa, administrazio-kontratuarekin, harik eta beste deialdi bat egin arte.

8.2. Martzillako udalburua arduratuko da zerrenda kudeatzeaz.

8.3. Behin betiko zerrenda onetsi ondoren izangaiak puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraikiz eginen zaie dei.

8.4. Dei egiteko arau orokorrak:

–Erraz aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Nolanahi ere, horrez gainera harremanetarako beste telefono edo helbide elektroniko batzuk ere eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

–Aurreko apartatuetan ezarritako lehentasun-irizpideak aplikatuko dira izangaiei dei egiteko.

–Oro har, kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangai bakoitzarekin bi egunetan bi saiakera eginen dira gutxienez berak jakinarazitako bideak erabiliz.

–Dei bakoitza jasota geratuko da, inguruabarrak, eguna eta ordua zehaztuta. Izangai batekin harremanetan jarri, kontratatzeko eskaintza egin eta erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 6.2 apartatuan xedatzen dena aplikatuko zaio.

–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez badago, zerrendako hurrengoari dei eginen zaio, eta horrela harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Harremanetan jartzerik izan ez den izangaiek zerrendako postuari eutsiko diote.

8.5. Deialdiko eskaintzari uko egitea. Izangai batek uko egiten badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendako bukaerara pasatuko da, honako kasu hauetako batean dagoela frogatu ezean:

1. Uko egin behar dio indarrean dagoen izendapen batengatik edo administrazio-kontratu edo lan-kontratu batengatik.

2. Aldi baterako ezintasuna dauka edo lizentzia umea egiteagatik edo adoptatzeagatik. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz baliagarri egonen behar bezala frogatu arte uko egiteko arrazoia bukatu dela.

3. 3 urtetik beherako semea edo alaba, berezkoa nahiz harreran hartua edo adoptatua, zaindu behar du.

4. Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz moldatu ezin dena, zaindu behar du.

5. Eskainitako kontratua hasi aurreko hamabost egun naturaletan ezkondu da edo horrekin parekatutako bikotea eratu du, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen arabera.

Aurreko apartatuan azaltzen diren kasuetan izangaiek lanerako prest daudela jakinarazi beharko dute. Jakinarazpen hori egiten ez den artean izangaiak ez dira deitzeko moduan egonen, eta ez zaie eskainiko deialdi honetako zerrendako lanposturik.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek hiru egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, beren egoera frogatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin diotenean zerrendan egon diren toki berean segituko dute.

8.6. Zerrendetatik baztertzea.

Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egiten diotenean.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik izangaiak kontratua sinatzen ez duenean berari egotzi beharreko arrazoi batengatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egiten diotenean, arrazoia administrazio publiko batean sartzea denean izan ezik.

d) Probaldia gainditzen ez dutenean.

e) Kontratua azkentzen denean diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.

f) Kontratua azkentzen denean gerora sortutako arrazoia dela kausa, kontratatzen den langileak ez duelako gaitasunik lanpostuan aritzeko edo hartara ez delako egokitu, ikusirik errendimendu eskasa, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, beraren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, errekurtsoa aurkezten zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete iragan baino lehen.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren aurrean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete iragan baino lehen.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, errekurtsoa aurkezten zaion egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hilabete iragan baino lehen.

Gainera, kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Martzillako Udaleko alkateari errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetean.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN ONARTZEKO ESKAERA

Eskabidean izangaiak adieraziko du Martzillako ikastetxeko atezain lanpostua funtzionarioen araubidean betetzeko ***merezimendu-lehiaketan*** parte hartu nahi duela.

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/PNA/022_PNA_solicitud_concurso_E.pdf

Martzillan, 2025eko apirilaren 14an.–Alkate-udalburua, M.ª Esther Villanueva Úcar. Idazkaria, Cristina Fernández García.

Iragarkiaren kodea: L2505767