91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez bete daitezen administrari ofizialaren lau lanpostu, C mailakoak eta euskararen nahitaezko C1 hizkuntza-eskakizuna dutenak. Deialdiko lanpostuak bete gabe deklaratzea

2025eko apirilaren 15ean, Burlatako alkateak 1020/2025 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 708/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Burlatako Udaleko administrari ofizialaren lau lanpostu lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Ebazpen hori 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 27an. Lanpostuok 2.2, 2.6, 5.51 eta 6.27 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.

Deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurreikuspen horrekin bat, eta eskabiderik aurkeztu gabe iragan denez Burlatako Udaleko administrari ofizialaren lau lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian aurreikusitako epea, bidezkoa da aipatutako deialdia bete gabe deklaratzea.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea honako deialdi hau, zioen azalpenean adierazitako arrazoiengatik: deialdia, lekualdatze lehiaketaren bidez bete daitezen Burlatako Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren lau lanpostu. Alkatetzaren 2025eko martxoaren 6ko 708/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

2. Agintzea ebazpena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan.

Burlatan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2505847