2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Atzera egitea
Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 28an hartu erabakiaren bidez, onetsi zen deialdi bat Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, D mailakoa, funtzionarioen araubidean, Antsoaingo Udalaren zerbitzurako.
Deialdi hori 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.
Bukaturik deialdian izena emateko epea, Antsoaingo Udalak ez du onetsi, ezta argitaratu ere, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendarik. Hortaz, bat etorriz horri buruz dagoen jurisprudentziarekin, ez da sortu inolako eskubide subjektiborik norbanakoengan edo taldeengan.
2023ko maiatzaren 17an, Antsoaingo Udaleko ordezkaritzak eta aipatu udaleko langileen ordezkaritzak sinatu zuten Antsoaingo Udaleko langile funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta langile lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko akordio kolektiboa. Akordio hori 2023ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Aipatu akordioaren 29. artikuluak ezartzen duenez, "Plantilla organikoa aldatzeko nahitaezko erabakiak hartuko dira, kostuak handitu gabe, aipatzen diren lanpostuak honako maila hauetan kokatzeko"; artikulu horri erantsirik dagoen taulan dago "5006-zerbitzu anitzetako enplegatua" lanpostua, izan zena txosten honen lehen paragrafoan adierazitako aurreko deialdiaren xede.
Artikulu horretan jasota daude, baita udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu guztiak ere, horien tartean 3006 eta 9002 zenbakidunak, hutsik daudenak.
Antsoaingo Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, eta 5006 zenbakidun lanpostua C mailan sartu zen, horrela betez Antsoaingo Udaleko langile funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta langile lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko akordio kolektiboaren 29. artikulua.
Giza Baliabideen arloko 2024ko planifikazioan jaso ziren zerbitzu anitzetako lanpostu guztiak barne igoera murriztuan betetzeko deialdia eta lanpostu bereko lanpostu huts guztien sartzeko deialdia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluarekin. Hainbat arrazoi medio, ezin izan zen gauzatu planifikazio hori.
Deialdiak egiteko eta onesteko prozedura abiaturik, egiaztatzen da deialdi horiek gauzatzen baldin badira, 2022ko ekitaldian onetsitako deialdia bere horretan utzirik, horrek akats larriak eraginen lituzkeela hiru arlotan:
–Udal zerbitzuen antolaketa: hasiera batean eduki eta zeregin bera duten plazak batera izanik, bateraezinak izanen lirateke ordezkapenen eta balio-aniztasunaren ondorioetarako, maila eta sartzeko titulazio desberdinak dituztelako, eta horrek arazoak sortuko lituzke gutxieneko zerbitzuak antolatzean eta ordezkapenak kontratatzean.
–Langileen lanbide-sailkapena: eginkizun berberak izanen lirateke, maila desberdinetan (C eta D) kokaturik leudekeen plazak eta pertsonak izanik. Lanpostuaren lansari-zenbateko berberak izanen lituzkete termino absolutuetan, baina kontzeptu aldakorretan eta pertsonaletan desberdinak, kokapen maila desberdina dutelako. Era berean, lekualdatze-lehiaketen bidez mugigarritasun horizontaleko aukerak mugatuko lirateke horrela.
–Gizarte Baliabideen arloaren eraginkortasuna: hiru lanpostu betetzeko bi deialdi bereizi gauzatu beharko lirateke, eta horrek ekarriko luke baliabide publikoen kudeaketa ez eraginkorra.
Ikusirik 2022an onetsitako deialdian ez dela sortu inolako eskubide espektatibarik, eta atzemandako akatsak saihesteko, eta aukera dagoenez lanpostu bera ateratzeko goragoko maila batean sarturik (horrek onura dakarkie, era berean, eskatzen den titulazioa badutela frogatzen duten izangai guztiei); Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu du:
Lehenbizikoa.–Atzera egitea honako deialdian: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren D mailako lanpostu bat, Antsoaingo Udalaren zerbitzukoa. Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 28an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta argitaratu zen 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan.
Bigarrena.–Interesdunei jakinaraztea aipatu zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, 5006 kodea duena eta C maila duena indarrean dagoen plantilla organikoan, 2025eko ekitaldian aterako dela, deialdi publikoan, aurreikuspenen arabera.
Hirugarrena.–Jakinaraztea 2022an onetsitako deialdian izena eman zuten izangaiei ordaindutako tasak itzuliko zaizkiela, interesdunek aldez aurretik eskaera eginda.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Antsoainen, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2505832