91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko lanpostu hauetako D mailako 17 plaza: garbiketako peoia (15), erregistroko laguntzailea (1) eta sukaldeko laguntzaile-garbitzailea (1)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 11n hartutako erabaki baten bidez onetsi du D mailako 17 plaza oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia egitea.

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzea D mailako 17 plaza, honako arau hauetan xedatuarekin bat: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikulua; Antsoaingo Udaleko funtzionarioen, administrazio-kontratudun langileen eta lan-kontratudun langileen lan-baldintzei buruzko akordio kolektiboaren 29. artikulua, lanpostuen sailkapenari buruzkoa; plantilla organikoa betearazteko indarreko arauak.

1.2. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak sustapenaren aurretik daukan funtzionarioen edo lan kontratudunen araubide juridikoa. Gainera, eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko du.

1.3. Mailaz igoko dira prozedura gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak.

1.4. Mailaz igotzen direnek aurreko lanpostu berari eta zerbitzu edo arlo berari atxikirik jarraituko dute, deialdiko mailari eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien lanetan eta eginkizunetan ariko dira eta ordura arteko eginkizunak edukiko dituzte, maila berriari dagozkionez gainera.

1.5. D mailako lanpostuei dagozkien oinarrizko ordainsariak izanen dituzte deialdiko lanpostuek.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, E maila edo taldekoa.

b) Antsoaingo Udalaren plantilla organikoko lanpostu hauetako batean aritzeko izendatuta edo kontratatuta egotea: garbiketako peoia, erregistroko laguntzailea edo sukaldeko laguntzaile-garbitzailea. Hona kodeak:

1010

Erregistroko laguntzailea (lanaldiaren %75)

2009

Sukaldeko laguntzaile-garbitzailea

5007 - 5010 - 5011 - 5012 - 5014 -5015 - 5016 -5017 - 5018 - 5020 - 5021 - 5022 - 5023 - 5024 – 5028

Garbiketako peoia

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

d) Nafarroako administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna onartua dutela frogatzea.

e) Titulu hauetako bat edukitzea: Eskola-ziurtagiria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokidea. Edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea.

Kasu honetan (D maila) titulazioaren baldintzaren ordez aukeran egonen da administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna aitortuta dagoela frogatzea, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezartzen den bezala.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Antsoaingo Udalaren erregistro elektronikoan (Udalaren egoitza elektronikoa) aurkeztu beharko dira modu telematikoan, 30 egun naturaleko epearen barnean, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epealdiko azken egunerako.

3.2. Eskabidearekin batera deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Salbuespena: administrazio kontratatzaileak lehendik dauzkan frogagiriak ez dira atzera aurkeztu behar.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek 6,40 euro ordaindu beharko dituzte, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik. Tasa hori ordainduko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES 51 2100 5198 04 2200091055 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZa.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan alkateak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda ebazpen baten bidez.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Jon Garay Vales, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Marta Díez Napal, Antsoaingo Udaleko alkatea.

–Epaimahaikidea: Cielo Astiz Lacunza, Antsoaingo Udalaren haur eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: M.ª Pilar Montañés Alsasua, Antsoaingo Udaleko gordailuzaina.

–Epaimahaikidea: Arantza Antoñana Bermejo, Antsoaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko (HAB) arduraduna.

Ordezkoa: Leire Erbiti Irisarri, Antsoaingo Udaleko administrari-ofiziala.

–Epaimahaikidea: Alejandra Villanueva Esain, Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatutakoa.

Ordezkoa: Agurtzane Huarte Estanga, Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatutakoa.

–Epaimahaikide idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko kudeatzailea.

Ordezkoa: Ainara Armendariz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.3. Epaimahaiak ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Ariketa honetan proba teorikoa, praktikoa eta/edo teoriko-praktikoa eginen da, berariazkoa deialdi honetako enplegu bakoitzerako (garbiketako peoia, erregistroko laguntzailea edo sukaldeko laguntzaile-garbitzailea) eta enplegu bakoitzaren egitekoei, atazei eta eginbeharrei buruzkoa (II. eranskinean zehazten dira).

6.2. Oposizioko ariketaren balorazioan 50 puntu ematen ahal dira gehienez. Oposizioko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.3. Ariketa burutu ondoren epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioa zehaztuta. Kalifikazioak argitaratu ondoren bost egun naturaleko epealdia irekiko da izangaiek alegazioak aurkez ditzaten.

6.4. Deialdi bakarra eginen da proberako. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute probara. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

7.2. Epaimahaiak deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea edo kontratatzea.

8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan alkate-udalburuak, izendapen-proposamena aintzat hartuta, ebazpen bidez izendatuko ditu oposizio-fasea gainditu eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak, eta bakoitzak izanen duten maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuek lanpostuaz jabetu beharko dute, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait epealdi horren barnean lanpostuaz jabetzen ez bada, edo lan-kontratua sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, beraren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoa aurkezten zaion erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurtsoa aurkezten zaion egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurtsoa jartzen zaion egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik, aurretik erabakia hartu duen organoari errekurtsoa aurkezteko asmoa jakinarazi ondoren.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke deialdia egin duen udal organoaren aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoa aurkezten zaio egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.

Antsoainen, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko D mailako 17 plaza

Izen-abizenak

NANa/AIZa

Herria PK.

Helbidea

Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa

AZALTZEN DUT:

Ez daukat karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez psikikorik, eta ez daukat indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naute inoiz administrazio publiko baten zerbitzutik kendu diziplina-espediente baten bidez, eta ez nago desgaituta ez gabetuta eginkizun publikoetan aritzeko..

Ordaindu ditut deialdian ezarritako azterketa eskubideak, eta horren egiaztagiria erantsi dut.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditut.

Antsoaingo Udalari eskatzen diot ofizioz aurkez ditzala 2. oinarriko a), b), c) eta d) letretan ezartzen diren baldintzak betetzen ditudala frogatzen duten agiriak.

2.e) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen dudala frogatzen duen titulazioa aurkeztu dut.

ESKATZEN DUT:

Lanpostu hau (markatu X batez lauki egokia) oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartzeko:

1010

Erregistroko laguntzailea (lanaldiaren %75)

2009

Sukaldeko laguntzaile-garbitzailea

5007 - 5010 - 5011 - 5012 - 5014 -5015 - 5016 -5017 - 5018 - 5020 - 5021 - 5022 - 5023 - 5024 - 5028

Garbiketako peoia

Antsoainen, 2025eko …………………aren ……(e)(a)n.

(Sinadura)

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

Sukaldeko laguntzaile-garbitzailea: gaien zerrenda.

1. gaia.–Garbiketa-zerbitzuaren antolamendua eta kontrola. Lantaldeak. Garbiketako langileen eginkizunak.

2. gaia.–Garbitasuneko kontzeptu orokorrak. Zikin-motak eta garbitzeko moduak. Garbiketa-motak.

3. gaia.–Garbitzeko produktuak: motak, propietateak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.

4. gaia.–Garbiketaren alderdi ekologikoak: oinarrizko kontzeptuak. Hondakinak ezabatzea.

5. gaia.–Garbiketarako tresnak eta makinak. Mantentze eta kontserbazio lanak.

6, gaia.–Zoruak, eskailerak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: motak eta tratamendua.

7. gaia.–Altzariak garbitzea. Sailkapena eta artapena. Orbanak kentzea eta tratatzea.

8. gaia.–Leihoak eta ispiluak garbitzea: barnetik eta kanpotik garbitzea. Kristalezko gainazalak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria-motak.

9. gaia.–Haur eskolak garbitzea. Gelak, komunak, tailerrak, espazio komunak, jantokiak eta kanpoko espazioak garbitzea.

10. gaia.–Ehunkiak garbitzea eta mantentzea. Ikuztegia.

11. gaia.–Hondakinak eta zaborrak sailka biltzea: identifikatzea, sailkatzea eta tratatzea.

12. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.

13. gaia.–Sukaldeko arriskuen azterketa eta kontrolgune kritikoak.

14. gaia.–Elikadura osasungarri eta iraunkorraren oinarriak. Oinarrizko menua haur-eskoletan.

Erregistroko laguntzailea: gaien zerrenda.

1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: V. kapitulua. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.

3. gaia.–AUNA. Erregistro elektronikoa. Espedienteak irekitzea.

4. gaia.–Windows 7ri buruzko oinarrizko kontzeptuak. Mahaigaina eta haren elementuak; atazen administratzailea; Windowseko arakatzailea; kontrol-panela; gailuak eta inprimagailuak; "hasi" botoia; ataza-barra; "exekutatu" komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzaile-kontuak.

5. gaia.–Testu-tratamenduko programak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2016: laneko area; aukeren zinta; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialde-diseinua eta konposizioa; estiloak; txantiloiak; taulak; artxiboak administratzea; posta-konbinazioa; eremuekin lan egitea; inprimaketaren ezarpenak.

6. gaia.–Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2016: oinarrizko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelatxoak; gelatxoak hautatzea eta komandoak; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; orrialde-diseinua eta konposizioa; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimaketaren ezarpenak.

7. gaia.–Interneti eta posta elektronikoari buruzko kontzeptu oinarrizkoak: Outlook eta Webmail. Outlook: posta elektronikoa, egutegia, kontaktuak. Webmail-intranet eta extranet, webmail zerbitzaria, posta elektronikoko erabiltzailea.

Garbiketako peoia: gaien zerrenda.

1. gaia.–Garbiketa-zerbitzuaren antolamendua eta kontrola. Lantaldeak. Garbiketako langileen eginkizunak.

2. gaia.–Garbitasuneko kontzeptu orokorrak. Zikin-motak eta garbitzeko moduak. Garbiketa-motak.

3. gaia.–Garbitzeko produktuak: motak, propietateak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.

4. gaia.–Garbiketaren alderdi ekologikoak: oinarrizko kontzeptuak. Hondakinak ezabatzea.

5. gaia.–Garbiketarako tresnak eta makinak. Mantentze eta kontserbazio lanak.

6, gaia.–Zoruak, eskailerak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: motak eta tratamendua.

7. gaia.–Altzariak garbitzea. Sailkapena eta artapena. Orbanak kentzea eta tratatzea.

8. gaia.–Leihoak eta ispiluak garbitzea: barnetik eta kanpotik garbitzea. Kristalezko gainazalak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria-motak.

9. gaia.–Komunen garbiketa: higienizazioa eta desinfekzioa.

10. gaia.–Eremu administratiboak garbitzea eraikin publikoetan.

11. gaia.–Hondakinak eta zaborrak sailka biltzea: identifikatzea, sailkatzea eta tratatzea.

12. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku-motak eta beren prebentzioa; norbera babesteko ekipamenduak.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2505736