Iragarkia
91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko lanpostu hauetako C mailako 16 plaza: zerbitzu anitzetako enplegatua (10), lorezaintzako enplegatua (4) eta administrari-ofiziala (2)
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 11n hartutako erabaki baten bidez onetsi du C mailako 16 plaza oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia egitea.
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzea C mailako 16 plaza, honako arau hauetan xedatuarekin bat: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikulua; Antsoaingo Udaleko funtzionarioen, administrazio-kontratudun langileen eta lan-kontratudun langileen lan-baldintzei buruzko akordio kolektiboaren 29. artikulua, lanpostuen sailkapenari buruzkoa; plantilla organikoa betearazteko indarreko arauak.
1.2. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak sustapenaren aurretik daukan funtzionarioen edo lan kontratudunen araubide juridikoa. Gainera, eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko du.
1.3. Mailaz igoko dira prozedura gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak.
1.4. Mailaz igotzen direnek aurreko lanpostu berari eta zerbitzu edo arlo berari atxikirik jarraituko dute, deialdiko mailari eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien lanetan eta eginkizunetan ariko dira eta ordura arteko eginkizunak edukiko dituzte, maila berriari dagozkionez gainera.
1.5. C mailako lanpostuei dagozkien oinarrizko ordainsariak izanen dituzte deialdiko lanpostuek.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Oposizio honetan onartzeko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D maila edo taldekoa.
b) Antsoaingo Udalaren plantilla organikoko lanpostu hauetako batean aritzeko izendatuta edo kontratatuta egotea: zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintzako enplegatua edo administrari-ofiziala. Hona kodeak:
3002 - 5002 | Zerbitzu anitzetako enplegatua - elektrikaria |
3003 - 3004 - 3005 - 3007 - 5003 - 9002 | Zerbitzu anitzetako enplegatua |
5004 | Zerbitzu anitzetako enplegatua - igeltseroa |
5005 | Zerbitzu anitzetako enplegatua - iturgina |
6001 - 6002 - 6003 - 6004 | Lorezaintzako enplegatua |
7002 - 10002 | Administrari-ofiziala |
c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
d) Nafarroako administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna onartua dutela frogatzea.
e) Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat edukitzea.
Kasu honetan (C maila) titulazioaren baldintzaren ordez aukeran egonen da administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasuna aitortuta dagoela frogatzea, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezartzen den bezala.
f) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren plazetarako, B1 mailako gidabaimena edukitzea.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Antsoaingo Udalaren erregistro elektronikoan (Udalaren egoitza elektronikoa) aurkeztu beharko dira modu telematikoan, 30 egun naturaleko epearen barnean, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epealdiko azken egunerako.
3.2. Eskabidearekin batera deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Salbuespena: administrazio kontratatzaileak lehendik dauzkan frogagiriak ez dira atzera aurkeztu behar.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.4. Hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek 10,35 euro ordaindu beharko dituzte, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik. Tasa hori ordainduko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES 51 2100 5198 04 2200091055 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZa.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan alkateak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Jon Garay Vales, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Marta Díez Napal, Antsoaingo Udaleko alkatea.
–Epaimahaikidea: Arantza Antoñana Bermejo, Antsoaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko (HAB) arduraduna.
Ordezkoa: Agurtzane Huarte Estanga, Antsoaingo Udaleko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: Ramón Fernández Iriarte, Antsoaingo Udaleko kirol instalazioetako arduraduna.
Ordezkoa: Alejandra Villanueva Esain, Antsoaingo Udaleko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: César Hernández Diez de Ulzurrun, Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Alfredo Oses González, Antsoaingo Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
–Epaimahaikide idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko kudeatzailea.
Ordezkoa: Ainara Armendariz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.3. Epaimahaiak ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu ezean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Ariketa honetan proba teorikoa, praktikoa eta/edo teoriko-praktikoa eginen da, berariazkoa deialdi honetako enplegu bakoitzerako (zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintzako enplegatua eta administrari-ofiziala) eta enplegu bakoitzaren egitekoei, atazei eta eginbeharrei buruzkoa (II. eranskinean zehazten dira).
6.2. Oposizioko ariketaren balorazioan 50 puntu ematen ahal dira gehienez. Oposizioko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira ariketan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
6.3. Ariketa burutu ondoren epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioa zehaztuta. Kalifikazioak argitaratu ondoren bost egun naturaleko epealdia irekiko da izangaiek alegazioak aurkez ditzaten.
6.4. Deialdi bakarra eginen da probarako. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute probara. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.
7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.
7.2. Epaimahaiak deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena igorriko dio organo eskudunari. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea edo kontratatzea.
8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan alkate-udalburuak, izendapen-proposamena aintzat hartuta, ebazpen bidez izendatuko ditu oposizio-fasea gainditu eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak, eta bakoitzak izanen duten maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuek lanpostuaz jabetu beharko dute edo lan-kontratuaren eranskina formalizatu beharko dute izendapena jakinarazten zaienetik eta hilabete iragan baino lehen. Norbait epealdi horren barnean lanpostuaz jabetzen ez bada, edo lan-kontratua sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, beraren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoa aurkezten zaion erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurtsoa aurkezten zaion egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurtsoa jartzen zaion egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik, aurretik erabakia hartu duen organoari errekurtsoa aurkezteko asmoa jakinarazi ondoren.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke deialdia egin duen udal organoaren aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoa aurkezten zaio egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.
Antsoainen, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
Deialdia, barne igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko C mailako 16 plaza
Izen-abizenak | NANa/AIZa | |
Herria PK. | Helbidea | |
Telefono mugikorra | Posta elektronikoa | |
AZALTZEN DUT:
Ez daukat karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez psikikorik, eta ez daukat indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Ez naute inoiz administrazio publiko baten zerbitzutik kendu diziplina-espediente baten bidez, eta ez nago desgaituta ez gabetuta eginkizun publikoetan aritzeko..
Ordaindu ditut deialdian ezarritako azterketa eskubideak, eta horren egiaztagiria erantsi dut.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditut.
Antsoaingo Udalari eskatzen diot ofizioz aurkez ditzala 2. oinarriko a), b), c) eta d) letretan ezartzen diren baldintzak betetzen ditudala frogatzen duten agiriak.
2.e) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen dudala frogatzen duen titulazioa aurkeztu dut.
2.f) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen dudala frogatzen duen titulazioa aurkeztu dut.
ESKATZEN DUT:
Lanpostu hau (markatu X batez lauki egokia) oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartzeko:
3002 - 5002 | Zerbitzu anitzetako enplegatua - elektrikaria | |
3003 - 3004 - 3005 - 3007 - 5003 - 9002 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | |
5004 | Zerbitzu anitzetako enplegatua - igeltseroa | |
5005 | Zerbitzu anitzetako enplegatua - iturgina | |
6001 - 6002 - 6003 - 6004 | Lorezaintzako enplegatua | |
7002 - 10002 | Administrari-ofiziala |
Antsoainen, 2025eko …………………aren …….(e)(a)n.
(Sinadura)
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
Administrari-ofiziala: gaien zerrenda.
1. gaia.–Word 2016 testu-prozesadorea: lan eremua; eragiketak dokumentuekin; testuarekin lan egitea; formatua; orrialdearen diseinua; taulak; irudiak; estiloak; estekak txertatzea; goiburuak eta orri-oinak lantzea; edukien aurkibidea; ilustrazioak lantzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimaketaren konfigurazioa.
2. gaia.–Excel 2016 kalkulu-orria: lan eremua; eragiketak liburu eta orriekin; formatuak; eragiketak gelatxoekin eta gelatxo multzoekin; formulak; oinarrizko funtzioak eta funtzio aurreratuak; grafikoak; datuekin lan egitea Excel-en; txantiloiak erabili eta sortzea; taula dinamikoak; inprimaketaren konfigurazioa.
3. gaia.–Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura digitala. Cl@ve.
Oinarrizko kontzeptuak. Tresnak. Ziurtagiriak lortzea eta kudeatzea, ziurtagiri-motak, ziurtapen-agintaritzak, instalazioa.
4. gaia.–Interneti eta posta elektronikoari buruzko kontzeptu oinarrizkoak: Outlook eta Webmail.
Outlook: posta elektronikoa, egutegia, kontaktuak. Webmail-intranet eta extranet, webmail zerbitzaria, posta elektronikoko erabiltzailea.
5. gaia.–AUNA. Espedienteen eta erregistroaren kudeatzailea.
6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
7. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. III. titulua, IV. kapitulua: Administrazioen arteko harreman elektronikoak.
8. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua: udalerria. V. titulua, I. kapitulua: Funtzionamenduaren araubidea.
9. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua, I. kapitulua: esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileran.
10. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. Lehen titulua: Lehen kapitulua, Udalerriak: 1., 2., 3. eta 4. atalak. III. titulua, I. kapitulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea: 1. eta 2. atalak.
11. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. Atariko titulua, III. kapitulua: Katastroak.
12. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak (I - IV bitarteko kapituluak). II. titulua: Udal zergak. Xedapen gehigarriak.
13. gaia.–Udal-errolda. Biztanleen udal-erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal-erroldako tramiteak eta prozedurak. Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, Udalentzako udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dituena, eta horren ondoko aldaketak. https://idapadron.ine.es/repositorio/legislacion/a020520ok.html (1 - 8).
14. gaia.–Administrazio-agiriak: ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak, kontratua. Artxiboko tratamendua eta antolaketa.
Lorezaintzako enplegatua: gaien zerrenda.
1. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea.
2. gaia.–Lorezaintza-lanak. Urteko lanen plangintza orokorra.
3. gaia.–Ezagutzea Antsoaingo hiriguneko eta industrialdeetako parkeetan, berdeguneetan eta lorategietan dauden landareak eta zuhaitzak.
4. gaia.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak landatzea eta artatzea. Hirietako zuhaitzak inausteko protokolo berria.
5. gaia.–Hirietako zuhaitzen arriskuaren ebaluazioa.
6. gaia.–Ureztatze sistemak: motak, ezaugarriak eta mantentze-lanak. Automatizazioa.
7. gaia.–Izurrite eta gaitz nagusiak lorezaintzan. Borroka integratua. Tratamendu biologikoak.
8. gaia.–Erremintak: motak, ezagutza, erabilera. Segurtasun-baldintzak. Makinak: mantentze-lanak, egokitzea lan motaren arabera.
9. gaia.–Lorezaintzako teknikak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).
10. gaia.–Informazio geografikoaren sistemak. Elementuen geolokalizazioa.
11. gaia.–Laneko segurtasuneko eta osasuneko oinarrizko ezagutzak. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: 4., 14., 15., 17. eta 29. artikuluak. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena: 2., 4. eta 7. artikuluak. Sailkatzearen, etiketatzearen eta ontziratzearen inguruko arrisku-piktogramak (CLP Erregelamendua).
12. gaia.–Planoen interpretazioa.
Zerbitzu anitzetako enplegatua: gaien zerrenda.
1. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea.
2. gaia.–Soldadura-teknikak eta erreminten oinarrizko erabilera.
3. gaia.–Igeltserotzako teknikak: erremintak; materialak; zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea.
4. gaia.–Eraikinetako banaketa-koadroak: potentzia kontrolatzea, magnetotermikoak, diferentzialak.
5. gaia.–Argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
6. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.
7. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemak ulertzea.
8. gaia–Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea.
9. gaia.–Produktuak eta tresnak biltegiratzea, biltegia kontrolatzea.
10. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.
11. gaia.–Pintura-teknikak, erremintak eta materialak.
13. gaia.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Honako hauek ezagutzea: uren ponpaketa, iragazkiak eta gai zuzentzaileen dosifikatzaileak.
14. gaia.–Laneko segurtasuneko eta osasuneko oinarrizko ezagutzak. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: 4., 14., 15., 17. eta 29. artikuluak. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena: 2., 4. eta 7. artikuluak. Sailkatzearen, etiketatzearen eta ontziratzearen inguruko arrisku-piktogramak (CLP Erregelamendua).
15. gaia.–86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezartzen dituena: III. kapitulua eta I. eranskina.
Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2505735
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
