91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Santsolgo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00309.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2025%203100200100309 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–LOTE BAKARRA.

618. finkaren erdi zatiezina, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 2800. liburukia, 16. liburua, 15. orria.

  • Hirikoa: etxea, atzealdean patioa duena, Santsolgo jurisdikzioan kokatua, Real kaleko 7. zenbakian. Ehun eta laurogeita lau metro koadroko azalera du. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, Delfín Yánizen patioa; ezkerraldean, Felipe Gastonen etxea; eta atzealdean, Delfín Yánizen patioa. Katastroko 1. poligonoko 60. lurzatiko 1. hiri azpiarearen 1., 2. eta 3. hiri unitateak hartzen ditu. Finka geoerreferentziatu egin da.
  • Erregistro-kode bakarra: 31008000073406.
    • Katastroko erreferentzia: poligonoa: 1; lurzatia: 60.
  • Katastrokoa:
    • Santsolen. 60. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpieremua. 1., 2. eta 3. hiri-unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001572170PH.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko apirilaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2506276