1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 67/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei (ebazpen horren bidez berariazko deialdi bat egin da 2024-2025 ikasturtean Osasun Larrialdietako teknikari titulua lortzeko probak egiteko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan).
Iragarki honen bidez jakinarazten da Larrialdietako eta Emergentzietako Medizinaren Espainiako Sozietateak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 67/2025 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez berariazko deialdi bat egin da 2024-2025 ikasturtean Osasun Larrialdietako teknikari titulua lortzeko probak egiteko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan).
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek, alegazioak aurkeztuz gero edo gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatuz gero, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute horretarako.
Iruñean, 2025eko apirilaren 16an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2505945