1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
242/2025 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturterako egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan Lanbide Heziketa Bereziko zikloak eta oinarrizko mailako ziklo espezifikoak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.
Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 22ko 52/2015 Foru Aginduan arautzen dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako Lanbide Heziketako prestakuntza programak, "Lanbide Heziketa Bereziko zikloak" deituak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen direnak. Foru agindu horren II. kapituluan, "Inskripzioa, prozedura eta onartzeko irizpideak" izenekoan, ezartzen denez, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren (NHBBZ) esku-hartzea beharrezkoa da onarpen prozedura ezartzeko. Onarpen-prozesu bakoitzerako egutegia eta argibideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez arautzen dira. Bestalde, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Nafarroan oinarrizko mailako ziklo espezifikoak (OZE) ezarri dira, modu esperimentalean, hezkuntza-premia bereziak dituzten 21 urtera arteko gazteei zuzenduta, Nafarroako Lanbide Heziketako Sistemak erantzun gogo baitie inklusiorako espazioak sortzeko erronkei, bat etorriz Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren aginduarekin. Ziklo horietarako, beharrezkoa da, halaber, 2025-2026 ikasturterako onarpen-prozesuaren egutegia ezartzea.
Behin NHBBZk Lanbide Heziketa Bereziko zikloetan eta oinarrizko mailako ziklo espezifikoetan onartzeko prozesuaren egutegiko datak ezarri ondoren, eta ikusirik Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariaren eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2025-2026 ikasturtean ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan Lanbide Heziketa Bereziko zikloak eta oinarrizko mailako ziklo espezifikoak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–IKASLEAK 2025-2026 IKASTURTERAKO ONARPEN-PROZESUAREN EGUTEGIA
LANBIDE HEZIKETA BEREZIKO ZIKLOAK ETA OINARRIZKO MAILAKO ZIKLO ESPEZIFIKOAK
Izena emateko epea
OINARRIZKO MAILAKO ZIKLO ESPEZIFIKOKO LANBIDE HEZIKETA BEREZIAN IZENA EMATEKO EPEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskribatzeko epe arrunta (inskripzio eskabideak eta hari atxiki beharreko dokumentazioa aurkezteko) | Maiatzaren 12a | Maiatzaren 28a | 14:00ak arte |
Onarpen-prozesuko urratsen egutegia
EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Maiatzaren 28a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Maiatzaren 28a | Maiatzaren 29a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Ekainaren 1a | |
Matrikulazio-egunak | Ekainaren 8a | Ekainaren 12a | 14:00ak arte |
Orientatzaileentzako egutegia
Txosten hauek helarazteko azken eguna. –Curriculum Bereziko Unitate batean ikasi duten ikasle desgaituei buruzko txosten psikopedagogikoa, curriculum gaitasunaren mailak adierazita, heziketa arlo guztietan (Ikastetxeko orientatzaileari zuzendutako txostena). –Txosten psikopedagogikoa, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten eta curriculum-egokitzapenak izan dituzten Bigarren Hezkuntzako ikasleei buruzkoa (NHBBZri / Laneratzeari zuzendutako txostena). –Txosten psikopedagogikoa, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak izan eta beste irakaskuntza batzuk egin dituzten ikasleei buruzkoa (NHBBZri / Laneratzeari zuzendutako txostena). | Ekainaren 16a | Ekainaren 19a (14:00ak arte) |
Iragarkiaren kodea: F2506427