91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2025eko programa onesten duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak betetzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: nekazaritza; abeltzaintza; akuikultura; elikadura; nekazaritzako azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partaidetzazkoa; landa ingurunearen jasangarritasuna sustatzeko proiektuak inplementatzea; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; azpiegitura berdea, eta konektagarritasun eta leheneratze ekologikoak; paisaiaren integrazioa plan, programa eta proiektuen ingurumen ebaluazioan; baliabide hidrikoak; klima aldaketaren aurkako estrategia zehaztea, baita aldaketa horretara egokitzeko ekimenak eta trantsizio ekologikoa ere; ekonomia zirkularra sustatzea, eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru dokumentua da, Nafarroako ingurumen kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan horretan zenbait helburu eta jarduketa biltzen dira, administrazio honek 2023-2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen baldintzak betearazteko eta Foru Komunitateko pertsonen osasuna eta ingurumena ongi babesteko.

Plan horrek arauak bateratzen ditu, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak ikuskatzeko, honako hauek alegia: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden instalazioak (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena); 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, aplikatzen zaien instalazioak; Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren Hondakinen mugaz haraindiko garraioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz (horren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da); ingurumeneko ikuskapenen azpiprograma sektorialak. Horrez gainera, plan horren bidez betetzen dira Batasuneko, Estatuko eta erkidegoko araudietan ezarritako bi betebehar hauek: ikuskatzeko eskumena duten erakundeek ikuskapen planak egin beharra eta ikuskapenen plangintzan jardunbide onak aplikatu beharra, hobeki kudeatu ahal izateko eskura dituzten baliabide materialak, langileak eta baliabide teknikoak.

Ingurumen Ikuskapeneko Planaren 8. puntuaren arabera, ikuskapen plana urteko programen bidez gauzatuko da. Programa horiek urte naturalean zehar garatuko dute Plana, martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak 73. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz. Foru dekretu horren bidez, 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua onetsi zen.

Horregatik egin da Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2025eko programa hau, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2024ko programa bukatu ondoren; azken hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 25eko 72E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barruan sartzen eta lehenesten diren ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Ingurumen kalitatearen ikuskapenerako 2025eko programa foru agindu honen bidez onesten da, eta bost apartatu eta hiru eranskinetan egituratzen da, jarraian adierazi eta laburtzen den edukiarekin.

Lehen apartatuan, programaren sarrera eta aurrekariak jasotzen dira, baita hura egiteko eskumen esparrua eta erabilitako terminoen definizioen erreferentzia bat ere.

Bigarren apartatuan, programaren indarraldia eta eremu geografikoa jasotzen dira.

Hirugarren apartatuan, 2024ko jarduketen berrikuspena jasotzen da.

Laugarren apartatuan, ingurumen ikuskapenerako 2025eko programaren helburu estrategikoak eta berariazkoak jasotzen dira.

Bosgarren apartatuan, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2025ean ingurumen ikuskapenerako funtzioak betetzeko dituen giza baliabideak adierazten dira.

Halaber, hiru eranskin daude. Lehenbizikoa aplikatu beharreko arauei buruzkoa da, eta beste biak, berriz, hondakinen instalazioetako eta mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologiei buruzkoak.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren 53.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, praktikan jarri gogo da Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 8. puntuan adierazitakoa.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko Programa onestea. Haren testua Foru Agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA JARDUERAREN INGURUMEN IKUSKAPENEKO 2025EKO PROGRAMA

1.–HITZAURREA

1.1. Aurrekariak.

1.2. Eskumenen esparrua.

1.3. Definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA

3.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2025eko PROGRAMA BERRIKUSTEA

3.1. Programaren berrikuspen orokorra.

3.2. 2024ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

4.–PROGRAMAREN HELBURUAK

4.1. Programaren helburu estrategikoak.

4.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2025. urterako.

4.2.1. Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

4.2.2. Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

4.2.3. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

4.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

4.2.5. Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

4.2.6. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

4.2.7. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

4.2.8. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

4.2.9. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

4.2.10. Minden eta digerituen aplikazioak.

4.2.11. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

4.2.12. Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola.

4.2.13. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

4.2.14. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboekin (SCRAP) sinatutako hitzarmenen baitako instalazioak.

4.2.15. Ekitaldiak.

4.2.16. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

4.2.17. Laburpen orokorra.

5.–GIZA BALIABIDEAK

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

II. ERANSKINA.–INSTALAZIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA

III. ERANSKINA.–HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA

1.–HITZAURREA

1.1.–Aurrekariak.

Industriako emisioei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuarena) instalazioen ingurumen ikuskapenerako sistema bat finkatzeko beharra ezarri zuen, horietako bakoitzaren ingurumen eragin garrantzitsu guztien analisia barne.

Sistema horrek bermatu behar du instalazio guztiek ikuskapen plan bat dutela, ingurumen jokabidearen egiaztapen maila egokiarekin. Halaber, bermatu beharko da plan hori berriro aztertu eta aldian behin eguneratuko dela, bidezkoa denean.

Horrez gain, ikuskapen plan horien gutxieneko edukia zehazten da, baita aldian behin ingurumen ikuskapen programatuen programak egiteko betebeharra ere, non ikuskapen bisiten maiztasuna jasoko den, instalazioen ingurumen arriskuen ebaluazio sistematikoaren arabera; hori, gehienez ere, hiru urtekoa izanen da arrisku txikienen kasuan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 8. puntuan adierazitakoarekin bat, 2025erako ingurumen ikuskapenerako programa hau egiten da, eta indarraldian zehar egin beharreko jarduketak nahiz gutxieneko edukia jasotzen dira.

1.2.–Eskumen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezartzen baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak; izan ere, horren bidez, kutsagarriak izaten ahal diren jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitu zaizkio, zehazki, honako hauek:

a) Ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-baimen bateratua behar duten industria jarduerei dagokienez.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, efluente likidoen isurketak, hondakinen sorrera eta kudeaketa, eta zarata eta bibrazioen emisioa.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroa (PRTR) kudeatzea eta mantentzea, Estatuko Administrazioarekin koordinaturik.

f) Ingurumen arloko kudeaketa eta auditoriarako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.

g) Europar Batasuneko etiketa ekologikoa erabiltzeko baimentzen duen erakunde eskuduna izatea Nafarroan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamenduak eta aplikatu beharreko gainerako arauek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea.

1.3.–Definizioak.

Ikus definizioen puntua, Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA

2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean izanen du indarra programa honek. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izaten ahal dute. Ikuskapen programako bisita batzuk hurrengo urteko lehen hilabetean egiten ahal dira.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2025ean egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2024KO PROGRAMA BERRIKUSTEA

3.1.–Programaren berrikuspen orokorra.

2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. 2004tik aurrera, urtero prestatzen ditu ingurumena ikuskatzeko programak, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

Beraz, honako hau da 2004az geroztik Departamentuko langileek eta kanpoko beste eragile batzuek eginiko ikuskapenen kopurua:

URTEA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

URTEA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

URTEA

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2011

141

65

206

2018

104*

11

115

2005

195

68

263

2012

138

65

203

2019

152*

23

175

2006

136

131

267

2013

146

56

202

2020

132

56

188

2007

174

142

316

2014

93

41

134

2021

206

67

283

2008

164

80

244

2015

97

31

128

2022

256

89

345

2009

194

64

258

2016

130*

0

130

2023

298

60

358

2010

141

64

205

2017

131*

0

131

2024

250

41

291

(*) Ikuskapen erakunde akreditatuaren kargurako laginketak departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

1. taula.–Ikuskapen kopurua 2004az geroztik.

Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko instalazioan, eta ikuskapen espediente bat sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

2024. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko:

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

KATEGORIA

IRAM

IKUSKAPEN
PROGRAMATUAK

AURREIKUSIAK

EGINDAKO
IKUSKAPEN
PROGRAMATUAK

%

1.

IBI instalazioak

2024/01

I (6)

10

10

100

I (5)

18

18

100

II (4)

15

15

100

III (3-2-1)

74

70

95

Guztira

117

113

97

2.

IBB instalazioak

2024/02

I (6)

0

0

0

I (5)

6

6

100

II (4)

10

6

60

III (3-2-1)

169

78

46

Guztira

185

90

49

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2024/03

I (6)

0

0

0

I (5)

2

2

100

II (4)

7

12

171

III (3-2-1)

2

7

350

Guztira

11

21

191

4.

IBE-ek hartutako isurketa laginak

2024/04

50

12

24

5.

Itxitako IBI instalazioak

(Beste batzuk* taldean sartzen dira atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak edo beste jarduera batera igaro direnak, jarduera lizentziaren araubidearen barruan, baita erabat itxi diren instalazioak ere)

2024/05

I (6)

0

0

0

I (5)

4

2

50

II (4)

0

0

0

III (3-2-1)

8

4

50

Beste batzuk*

0

0

0

Guztira

12

6

50

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2024/06

Aktiboak

6-0 (2)

7-0

Itxitakoak

12-12 (3)

12-3

Guztira

19-23(3)

19-3

30

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2024/07

AEEH

13 (4)

8

EEH

9 (4)

1

Guztira

22-20-0 (4)

8-0

45

8.

Ozonoaren aitzindariak

2024/08

KOL

4 (5)

4

NOx

3 (6)

3

Guztira

7-0 (5)(6)

7-0

100

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2024/09

IBI

15 (7)

15

IBB

2 (8)

1

Guztira

17-0 (7)(8)

16-0

94

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2024/10

45

14

31

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2024/11

30

27

90

Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola

2024/12

10

5

50

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2024/13

3

0

0

GUZTIRA

483

291

60

(2) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(3) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(4) Bisitetako bat komuna da; izan ere, AEEH eta EEHak kudeatzen ditu, eta behin bakarrik zenbatzen da. Bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/1 eta 2023/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(5) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(6) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(7) Hamahiru bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(8) Bi bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

2. taula.–Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programaren
gauzapenaren laburpena.

Oro har, programaren betetze maila ertaina izan da. Faktorerik garrantzitsuena ikuskatzaileak izatea izan da, bai egonkortze prozesuek eragindako langile aldaketengatik (langileen zati handi batek hartu du parte prozesu horietan) bai isurien azpiprogramaz arduratzen diren langileen baja luzeengatik.

Guztira, programatuta zeuden ikuskapenetatik 291 egin dira; aurreikusitakoen %60. Hauek dira datuak, programa eta azpiprogramen arabera banakatuta:

1) 1. programa. IBI instalazioak. Talde honetan programatutako ikuskapenetatik:

  • 6. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 4. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 74 instalazioetatik 70 bisitatu dira. Egin ez diren bisitetatik, bi ez dira bisitatu instalazioek IBB gisa funtzionatzen zutelako, eta beste biak, berriz, aurreko urteetan bisitatu ziren jada.

Aurreikusitako bisiten %97 egin dira, eta bisitatu ahal ziren instalazio guztiak bisitatu dira (%100). Lehentasuna eman zaio talde honetako instalazioak bisitatzeari, bereziki 6., 5. eta 4. taldekoei. Ez dago 2025eko programara igaro beharreko bisitarik, ez baita batere geratu bisitatu gabe.

2) 2. programa. IBB instalazioak. Talde honetan programatutako ikuskapenetatik:

  • 5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 4. taldeko instalazioetan, hamar bisita zeuden aurreikusiak, eta sei egin dira.
  • 3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 169 instalazioetatik 78 bisitatu dira. Instalazio horietako bat ez da bisitatu, bi itxita zeuden, bostek ez dute IBB gisa funtzionatzen, jarduera lizentziarekin baizik, eta bi aurreko urteetan bisitatu ziren.

Hortaz, instalazio guztien %49 bisitatu dira. Lehentasuna eman zaio 5. eta 4. taldeetako instalazioak bisitatzeari. Bisitatu ez diren instalazioak 2025eko programara igaro dira.

1. programako instalazioak ikuskatzeari lehentasuna eman zaionez, multzo hau izan da kaltetuena, instalazio gehien dituena baita.

3) 3. programa. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

  • Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenari dagokionez, 21 ikuskapen ekintza egin dira (aurreikusitakoaren %191).
  • Lau ekintzatan ez da egiaztapen-txostenik egin, egiaztatu zelako ez zela hondakinik inportatzen edo bisitaren unean ez zela kamioirik ibiltzen. Hori arrunta da era horretako kontroletan.

4) 4. azpiprograma. IBE-ek hartutako isurketa laginak.

  • Instalazioen isurketen laginketei eta neurketei dagokienez, aurreikusitako 50 laginketetatik 12 egin ditu akreditatutako ikuskapen entitateak, hau da, programatutakoen %28.
  • Aurreikusitako instalazioetako batzuk beste laginketa batzuekin ordezkatu dituzte, urtean zehar sortutako beharren ondorioz.
  • Gauzatze maila oso txikia izan da, bisitak egiteaz arduratzen den ikuskapen erakundearen langileen baja luzeen ondorioz, ezin izan baitira horien lanpostuak bete.
  • Lehentasuna eman zaio instalazio garrantzitsuenen laginketak egiteari.

5) 5. azpiprograma. Itxitako IBI instalazioak.

  • Itxita dauden 12 IBI instalazioetara programatutako 12 bisitatik, 6 egin dira guztira, hau da, aurreikusitako instalazioen %50.
  • Aztertu ez diren instalazioetara egin beharreko bisitak 2025eko programara igaro dira.

6) 6. azpiprograma. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

  • Hondakindegi aktiboak. Programan aurreikusitako 6 instalazioak bisitatu dira eta beste bat gehitu da.
  • Itxitako hondakindegiak. Aurreikusitako 10 instalazioetatik 5 bisitatu dira eta inbentarioan ez zegoen instalazio bat bisitatu da.
  • Azpiprograma honetan aurreikusitako 10 instalazioetatik 3 bisitatu dira, guztizkoaren %30.

7) 7. azpiprograma. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

  • AEEHen kudeatzaileak. 1. eta. 2. programetan, aurreikusitako 14 instalazioetatik 8 bisitatu dira.
  • EEHen kudeatzaileak. 1. eta. 2. programetan, aurreikusitako 9 instalazioetatik 1 bisitatu da.
  • Guztira 8 instalazio bisitatu dira, instalazio batek AEEHak eta EEHak kudeatzen baititu.
  • Hortaz, azpiprograma horren gauzatze maila %45ekoa izan da.

8) 8. azpiprograma. Ozonoaren aitzindariak.

  • KOLak igortzen dituzten instalazioak. 1. eta. 2. programetan aurreikusitako 4 instalazioak bisitatu dira.
  • NOx-ak igortzen dituzten instalazioak. 1. programan aurreikusitako 3 instalazioak bisitatu dira.
  • Azpiprograma horren gauzatze maila %100ekoa izan da.

9) 9. azpiprograma. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

  • IBI instalazioak. 1. programan aurreikusitako 16 bisitak egin dira.
  • IBB instalazioak. Programan aurreikusitako 2 bisitetatik 1 egin da.
  • Guztira, 17 instalazio bisitatu dira, hau da, azpiprograma honen gauzatze maila %94koa izan da.

10) 10. azpiprograma. Minden eta digerituen aplikazioak.

  • Minden aplikazioa kontrolatzeko 14 bisita egin dira aurreikusitako 45etatik (hau da, guztien %31).
  • Gauzatze maila txikia izan da, hori egiteko langilerik ez zegoelako, lehentasuna 1. programako ikuskapen bisitak baitziren.

Gainera:

11) 27 ikuskapen egin dira hasierako ikuskapen planetik kanpo, nahiz eta hasieran 30 egitea zegoen aurreikusita. Errekerimenduak, salaketak eta bestelako gorabeherak egiaztatzeko izan dira.

12) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditazioa duten laborategiei egin beharreko 10 kontroletatik 5 egin dira, hasieran aurreikusitakoaren %50.

13) Interes komuneko mugaz haraindiko instalazioei dagokienez, aurreikusitako hiru bisitetatik ez da bat bera ere egin. Ez da bisita horiek egiteko aukerarik sortu.

Bisita programatuak eta programatu gabeak kontuan harturik, 461 bisita zeuden aurreikusiak, eta 291 egin dira; guztien %60. Oro har, lehentasuna eman zaio IBI gisa funtzionatzen duten instalazioak bisitatzeari, eta horien barruan, arrisku maila handiena dutenak bisitatzeari.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du Departamentuaren ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

Adierazleen azterketan, ez dira sartzen akatsik dagoen edo ez ikustea berekin ez dakarten ikuskapenak (ERTEan dauden instalazioak, txostenik eskatzen ez duten mugaz haraindiko garraioak, jarduera lizentzia gisa funtzionatzen duten instalazioak...).

Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenak eta akatsak zenbatzeko orduan, ikuskapen bisita baten ondoriozkoak soilik hartzen dira kontuan, ez beste kontrol batzuetan atzematen direnak (baimendutako laborategi edo ikuskapen entitate batek egindako txostenak...).

ADIERAZLEAK

EGINDAKO BISITAK

ZEHAPEN
ESPEDIENTEA
IREKITZEKO
PROPOSAMENAK

TXOSTEN ONEN KOPURUA
(EZ-BETETZERIK GABEKOAK)

TXOSTEN EGOKIEN KOPURUA (GARRANTZI TXIKIKO EZ-BETETZEAK DITUZTENAK)

TXOSTEN ZUZENEN KOPURUA
(ONAK ETA
EGOKIAK)

TXOSTEN AKASTUNEN KOPURUA (GARRANTZIZKO/GARRANTZI HANDIKO EZ-BETETZEAK DITUZTENAK)

2016

N

130

11

20

7

27

78

%

98

8

15

5

20

60

2017

N

131

12

25

15

40

63

%

99

9

19

11

30

48

2018

N

115

6

20

12

32

76

%

78

5

17

10

27

66

2019

N

178

18

51

20

71

107

%

86

10

29

11

40

60

2020

N

138

16

43

15

58

80

%

73

12

31

11

42

58

2021

N

221

25

76

26

102

119

%

88

11

34

12

46

54

2022

N

256

36

61

20

81

175

%

76

14

24

8

32

68

2023

N

280

33

84

21

105

175

%

80

12

30

8

38

63

2024

N

271

28

88

23

111

160

%

59

10

32

8

41

59

3. taula.–Adierazleak, zehapen espedientea irekitzeko proposamenak eta txostenak.

Lehenengo taulako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

–Bisita kopuruak behera egin du azken urtean. Egindako bisiten ehunekoa txikia da aurreikusitakoen aldean, %59. Arestian adierazi bezala, langileen eskuragarritasun arazoen ondorioz, ezin izan da lortu gauzapen ehuneko handiagoa. Lehentasuna eman zaie IBI duten instalazioei eta arrisku indize handienekoei.

–Hala eta guztiz ere, azken hirurtekoan bisita kopuruak nabarmen egin du gora, nahiz eta hasierako programarekiko gauzatze ehunekoak behera egin duen.

1. irudia.–Bisita kopurua eta hasierako programarekiko ehunekoa (hirurtekoko batezbestekoa).

–2024an, txosten egokien kopurua (ez-betetzerik gabe) %32koa izan da, aurreko urtekoa baino apur bat handiagoa. 2022-2024 hirurtekoan, portzentajea %30ekoa izan da, 2019-2021 hirurtekoaren antzekoa (bisiten %31) eta 2016-2018 hirurtekoan baino handiagoa (bisiten %17).

–Txosten zuzenen kopurua (ez-betetzerik gabe edo garrantzi txikiko ez-betetzeak dituztenak) %41ekoa izan da, hots, aurreko urteetakoa baino altuagoa. 2022-2024 hirurtekoan, portzentajea %37koa izan da, eta 2016-2018 hirurtekoko (bisiten %26) eta 2019-2021 hirurtekoko (bisiten %43) balioen artean dago.

–Horren guztiaren ondorioz, 2024an, txosten akastunak dituzten bisiten portzentajea %59koa izan da, aurreko urtekoa baino apur bat handiagoa. 2022-2024 hirurtekoaren batez bestekoa bisiten %63koa izan da, 2016-2018 eta 2019-2021 hirurtekoetako balioak baino handiagoa (%58 eta %57, hurrenez hurren).

–2024an, zehapen espedientea irekitzeko 28 proposamen egin dira, egindako bisiten %10. Ehuneko hori azken urteetakoa baino txikiagoa da. 2022-2024 hirurtekoan, batezbestekoa %12koa izan da, 2019-2021 hirurtekoa baino zertxobait handiagoa, eta 2016-2019 hirurtekoa (%8 izan zen) baino handiagoa.

2. irudia.–Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak).

3. irudia.–Txostenen ehunekoa, betetze mailaren arabera. Hirurtekoko batezbestekoa.

Akatsei dagokienez, urteko datuak ageri dira taula honetan:

ADIERAZLEAK

GARRANTZI
HANDIKO AKATSAK

GARRANTZIZKO AKATSAK

GARRANTZIZKO AKATSAK ETA GARRANTZI HANDIKOAK

GARRANTZI TXIKIKO AKATSAK

AKATSAK, GUZTIRA

2016

N

42

203

245

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,88

1,14

3,02

2017

N

80

178

258

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

2,02

0,79

2,81

2018

N

40

153

193

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

1,79

0,87

2,66

2019

N

72

173

245

102

347

Batezbestekoa

0,41

0,99

1,4

0,59

1,99

2020

N

44

128

172

68

240

Batezbestekoa

0,32

0,93

1,25

0,50

1,75

2021

N

81

208

289

129

418

Batezbestekoa

0,37

0,94

1,31

0,58

1,89

2022

N

124

320

444

167

611

Batezbestekoa

0,48

1,25

1,73

0,65

2,39

2023

N

190

347

537

118

655

Batezbestekoa

0,61

1,12

1,73

0,38

2,11

2024

N

153

313

466

164

630

Batezbestekoa

0,56

1,15

1,72

0,61

2,32

4. taula.–Adierazleak, akatsak.

Bigarren taulako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

–Guztizko akatsen batezbestekoa 2,3 inguruan egonkortu da.

–Batez beste, akats garrantzitsu eta oso garrantzitsuak aurreko urtekoen antzekoak dira, 1,73 izatetik 1,72 izatera pasatu baitira.

–Garrantzi txikiko akatsek gora egin dute 2024an, aurreko urtearekin alderatuta: 0,38tik 0,61era.

4. irudia–Akatsak guztira, garrantzi handiko akatsak eta garrantzizko akatsak, batez beste.

5. irudia.–Akatsen indizea. Hirurtekoko batezbestekoa.

–Oso akats garrantzitsuen indizea 0,44 izan zen 2016-2018 aldian, eta 0,37ra jaitsi zen 2019-2021 aldian. 2022-2024 hirurtekoan, berriz, 0,55era igo da.

–Garrantzizko akatsen indizeak, 1,46tik 0,95era behera egin ondoren, gora egin du 1,17ra aldi horietan.

–Horrela, garrantzi handiko eta garrantzizko akatsen kopurua, 1,90etik 1,32ra jaitsi ondoren, 1,73ra igo da azken hirurtekoan.

–Garrantzi txikiko akatsen indizeak, 0,93tik 0,56ra behera egin ondoren, maila horretan jarraitzen du (0,55).

–Bisita bakoitzean antzemandako akatsen indizeak, pixkanaka behera egin ondoren 2016-2018 alditik 2019-2021 aldira (2,83tik 1,88ra, batez beste), gora egin du berriz (2,27, batez beste).

Guztizko akatsen batez bestekoa 2 ingurukoa da azken bi hirurtekoetan, nolabaiteko aldakortasunarekin.

Eten egin da garrantzi handiko, garrantzizko eta guztizko akatsen kopuruaren beheranzko joera, 2016-2021 urtaldian hauteman zena, eta tarteko balioak izan dira bi aldi horietako balioen aldean.

Garrantzi gutxiko akatsen batez bestekoa nahiko konstantea izan da azken bi hirurtekoetan.

3.2.–2024ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

2024ko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtean zehar eta 2025erako aurreikuspena:

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN
DESKRIBAPEN LABURRA

2024ko EGOERA

2025erako EGOERA

2024/14

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua)

–Egoera bere horretan mantentzen da

–Tratamendu instalazio bat eraikitzen ari dira, eta aurreikusten da 2025aren bukaerarako martxan hasiko dela; ordura arte, araudia ez betetzen jarraituko du

–Ikuskapen programan mantentzen da

–Urtean bi bisita eginen dira

2024/15

Fuel olioaren iturburua Tuteran

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada

–Ez da aurrerapen nabarmenik egin ildo horretan

–Ez da ekintzarik egin ahalmen faltagatik

–Ikuskapen programan mantentzen da

2024/16

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan

–Lege egoera irregularra

–Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan

–Ez da ekintzarik egin ahalmen faltagatik

–Ikuskapen programan mantentzen da

2024/17

Usainak Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian

Usain maila apaltzea

–Usainak sortzen dituen instalazioa identifikatu da

–Olfatometria dinamikoa eginen da 2025eko lehen hiruhilekoan

–Olfatometriaren emaitzak ikusita, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko dira

–Ikuskapen programan mantentzen da

2024/18

Arazoak Cadreitako hiri HUAn tomatearen kanpainan

Ekoizpen plantetako batean tratamendu sistema ikuskatzea eta tomatea ekoizteko bi plantetako arazketa instalazioen funtzionamendua optimizatzea

–Tomatea ekoizten duen plantetako batek araztegia martxan jarri du, eta emaitzak onargarriak dira

–Beste plantak bere instalazioa emaitza onarekin funtzionarazi du

–Cadreitako HUAk behin-behineko sistema fisiko-kimikoa instalatu du tomate kanpainan

–Hiri HUAren funtzionamendua zuzena izan da, gorabehera batzuk gorabehera

–2025eko ikuskapen programan mantentzen da

5. taula.–2024ko programako arazo zehatzak berrikustea.

Informazio horretan oinarrituta, 2025. urteko programako erreferentziak mantentzen dira. Apartatu honetan kontuan hartu beharreko arazo berriak 4.2. apartatuan adierazten dira.

4.–PROGRAMAREN HELBURUAK

4.1.–Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Helburuak, gutxienez ere, hauek dira:

a) Ingurumen arloko araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

4.2.–Berariazko helburuak eta proiektuak 2025. urterako.

Dena dela, ikuskapen jardueren planifikazioak aukera eman behar du arrisku handieneko jardueren ikuskapena lehenesteko, ingurumen eragin txikiagoa duten beste batzuen kaltetan. Azken horiek izanen dira ikuskatu gabe utziko direnak eta atzeratuko direnak.

Honako programa hauek ditu ingurumen ikuskapenerako 2025eko programak:

1) Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

2) Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

3) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Eta azpiprograma hauek:

4) Hondakin uren laginketa, ikuskapenak egiteko akreditazioa duen entitate baten kargura.

5) Ingurumen baimen integratua edukita itxi diren instalazioak.

6) Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

7) AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

8) Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenak: KOL eta NOx.

9) Europar Batasunaren emisio eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak; A taldea, B taldea eta C taldea.

10) Minden eta digerituen aplikazioaren kontrola.

Gainera, kontuan hartu dira beste bisita talde batzuk:

11) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

12) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola.

13) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

14) Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak (SECI) Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboekin (SCRAP) sinatutako hitzarmenen baitako instalazioak.

15) Ekitaldiak.

16) Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Taula honetan bilduta daude 2025eko ekitaldian programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz. Lehenengo zutabean adierazten da Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren programa eta azpiprogramekiko lotura. Berrikusketa bat egin da 3.2. puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten 16) azpiprogramako proiektuetarako.

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU
ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

1.

IBI instalazioak

2025/01

IBI duten jarduerak

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak

Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin

KPKI jarduera berrien ikuskapena urtebeteko epean, martxan jartzen direnetik aurrera

2.

IBB instalazioak

2025/02

IBB duten jarduerak

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten IBB jarduerak ikuskatzea

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2025/03

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen kontrola

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapena, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua)

4.

IBE-ek hartutako isurketa laginak

2025/04

Hondakin uren laginketa eta neurketa

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko akreditatutako entitateen kargura

5.

Itxitako IBI instalazioak

2025/05

Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea

Itxitako jardueren ikuskapen programatuen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2025/06

Hondakindegien ikuskapena

Ustiategietako instalazioei programatutako ikuskapenak egitea eta itxitako instalazioen egoera eta egoera administratiboa egiaztatzea

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2025/07

AEEHen eta EEHen kudeatzaileen ikuskapena

Bi kudeatzaile talde jakin batzuk ikuskatzea

8.

Ozonoaren aitzindariak

2025/08

Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenen ikuskapena Erriberan

Instalazio talde jakin baten ikuskapenak, Nafarroako eremu zehatz batean

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2025/09

ETS instalazioen kontrola

Instalazio talde jakin baten ikuskapenak

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2025/10

Minden eta digestatoen aplikazioaren "in situ" kontrola

Prozesu zehatz baten kontrola instalazio multzo jakin batean

11.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2025/11

Programatu gabeko gaztiguak eta ikuskapenak

Salaketen, kexen, ohartarazpenen… ondoriozko ikuskapenak

12.

Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola

2025/12

Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola

Atmosferara eginiko emisioak aztertzeko akreditatutako laborategiek laginketa kontrolatzeko eginiko bisitak

13.

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2025/13

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioetako ikuskapenak

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak

14.

Konpostaje instalazioen kontrola

2025/14

Konpost egiten duten hondakin kudeatzaileen jardueraren kontrola

Jardueraren, sarrera eta irteeren eta stock mailaren kontrola

15.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuen (SECI) eta Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboen (SCRAP) arteko hitzarmenak

2025/15

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak (SECI) Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboekin (SCRAP, hala nola Ecoembes eta Ecovidrio) sinatutako hitzarmenen baitako instalazioen ikuskapenak

Departamentuaren eta Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboen (SCRAP) arteko hitzarmenen eraginpeko instalazioen kontrola

16.

Ekitaldiak

2025/16

Ekitaldien kontrola

Ekitaldi jasangarriei buruzko etorkizuneko foru dekretuak eragindako ekitaldiak kontrolatzea

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea

2025/17

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua)

2025/18

Fuel olioaren iturburua Tuteran

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada

16.

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea

2025/19

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan

2025/20

Usainak Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian

Usain maila apaltzea

2025/21

Arazoak Cadreitako hiri HUAn tomatearen kanpainan

Intzidentziarik gabeko funtzionamendua hiri HUAn tomatearen kanpainan

Tomatea ekoizteko bi instalazioetako arazketa instalazioen funtzionamendua optimizatzea

2025/22

PM10eko immisioa Zubirin

Gaur egun, Zubiriko PM10eko immisioa araudietan adierazitako mailen barruan dago, baina 2030ean, beste maila batzuk indarrean sartuko direnez, ez-betetze egoeran egonen da

Arazo horren konponbidea konplexua denez, ekintza plan bat eginen da, 2024/2881 (EB) Erabakian xedatutakoarekin bat etorriz

6. taula.–Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2025eko programaren egitura.

4.2.1. Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute errege lege dekretu horren 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (REDIA) barrenean adostutako metodologia aplikatuta, baina IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eraginpeko instalazioei egokituta.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko araudiaren eraginpean daudenak, eta, horiez gain, Industria Emisioen Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo IBI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:

JARDUERAREN KATEGORIA

INSTALAZIO KOPURUA

2021

2022

2023

2024

2025

1

Errekuntzako instalazioak

4

4

4

4

4

2

Metalen ekoizpena eta eraldaketa

20

19

21

19

20

3

Mineralen industriak

9

9

9

9

9

4

Industria kimikoa

7

7

7

7

8

5

Hondakinen kudeaketa

36

40

34

36

29

6

Papera eta kartoia

5

5

5

5

5

7

Ehungintza industria

1

1

1

1

1

8

Larruaren industria

0

0

0

0

0

9

Nekazaritzako elikagaien industria

26

31

30

31

32

Abeltzaintza industria

130

132

141

139

142

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

6

6

5

5

5

11

Karbonoaren industria

1

1

1

1

1

GUZTIRA

245

255

257

257

256

7. taula.–IBI instalazioen laburpena 2025ean.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

ARRISKU MAILA 6

ARRISKU MAILA 5

ARRISKU MAILA 4

ARRISKU MAILA 3

ARRISKU MAILA 2

ARRISKU MAILA 1

BERRIAK

GUZTIRA

2025

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

0

3

1

0

0

4

2

Metalen ekoizpena eta eraldaketa

0

5

8

6

0

0

1

20

3

Mineralen industriak

0

3

2

4

0

0

0

9

4

Industria kimikoa

2

0

3

2

0

0

1

8

5

Hondakinen kudeaketa

3

5

10

9

1

0

1

29

6

Paperaren eta kartoiaren industria

0

1

4

0

0

0

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

0

1

0

0

0

1

8

Larruaren industria

0

0

0

0

0

0

0

0

9

Nekazaritzako elikagaien industria

0

0

4

17

11

0

0

32

Abeltzaintza intentsiboa

0

0

1

52

76

1

12

142

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

1

4

0

0

0

5

11

Karbonoaren industria

0

1

0

0

0

0

0

1

GUZTIRA

5

15

33

98

90

1

15

256

2025eko BISITAK

10

15

15

50

23

0

0

113

8. taula.–IBI instalazioetako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

4.2.2. Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean jasotako instalazio horien kasuan, 2021eko ekainetik aurrera, departamentuarena da soilik horien gaineko eskumena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen azken xedapenean adierazitakoarekin.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 63.3 artikuluaren arabera, organo eskudunek jarduera eta instalazioak ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat finkatuko dute. Horretarako, ikuskapen programa bat edo gehiago edukiko ditu, non zehaztuko diren hartzen den eremu geografikoa, ukitzen dituen instalazioen mota edo kokapena, ikuskapen bisiten eta ingurumen kontrolerako beste modu batzuen maiztasuna, indarraldia eta erregelamenduz zehazten diren gainerako edukiak.

Arriskuen analisia egin da 17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean jasotako jardueretarako, zeinek ingurumen baimen bateratuaren araubidea baitute.

Lehenik eta behin, adierazi behar da, duten garrantziagatik, horietako batzuk historikoki ikuskapen programan jaso direla eta sarritan bisitatu direla, IBI duten instalazio batzuk baino sarriago ere.

Orobat, kontuan izan behar da instalazioen zerrenda egiteke dagoela. Hortaz, gerta liteke aldaketak egotea instalazioen kopuruan, sailkapenean eta arriskuen ebaluazioan.

Eskuragarri dagoen informazioarekin, arriskuen azterketa IMPEL Easy Tools proiektuan zehaztutako metodologiaren bidez egin da, 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan egindakoaren antzera, eta honako emaitza hau lortu da:

IBB
MULTZOA

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKU MAILA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

BERRIAK

GUZTIRA 2025

1

Errekuntza eta energia instalazioak

0

1

0

7

0

0

0

8

2

Metalen ekoizpena eta eraldaketa

0

1

3

95

2

0

3

104

3

Mineralen industriak

0

0

0

1

0

0

0

1

4

Industria kimikoa

0

0

0

10

4

0

0

14

5

Hondakinen kudeaketa

1

1

5

142

8

0

7

164

6

Paperaren industria

0

0

0

3

0

0

0

3

7

Ehungintza eta oinetakogintza

0

0

0

0

0

0

0

0

8

Larruaren industria

0

0

0

0

0

0

0

0

9

Nekazaritzako elikagaien industriak

0

2

1

15

40

0

0

58

10

Abeltzaintzako ustiategiak

0

1

1

2

493

0

2

499

11

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

1

3

15

0

23

0

42

12

Zura kontserbatzeko industria

0

0

1

0

0

0

0

1

13

Hondakin uren tratamendua

0

2

0

9

109

0

1

121

14

CO2-a harrapatzea

0

0

0

0

0

0

0

0

15

Arte Grafikoak

0

0

0

0

0

0

0

0

16

Beste industria jarduera batzuk

0

0

1

29

5

0

0

35

17

Biltegiratze instalazioak

0

0

1

9

0

0

0

10

GUZTIRA

1

9

16

338

661

23

13

1060

2025eko BISITAK

2

9

14

145

40

0

0

210

9. taula.–IBB instalazioetako arriskuen analisiaren laburpena 2025an.

Aurretik adierazitako salbuespenarekin, hau da, inbentarioa etengabe berrikusten ari direla eta handitzen ahal dela, agerikoa da lau urteko epean bisitatu beharreko instalazioen kopuru osoak (1.060) askogatik gainditzen duela lan hori egin behar duten langileen ahalmena. Ondorioz, langileak baldintza optimoetan egiteko gai izanen litzatekeen bisiten kopurua programatu da; beraz, aurreko urteen moduan, bisiten ehuneko handia lortuko da, baina ia ziurra da ez dela beteko.

Adierazi behar da, era berean, 1.060 instalazioetatik 499 haztegiak direla.

Hori dela eta, zerbitzuko langileek KPKI instalazioetan lehentasuna duten bisitak egin eta gero ikuskatuko dituzte proiektu horretan zerrendatutako jarduerak.

4.2.3. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugaz haraindi garraiatzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea, urtero onetsiko dena, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Ukitutako jarduerentzat, enpresentzat, eragileentzat eta negoziatzaileentzat egin dira arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

JARDUERAREN KATEGORIA

INSTALAZIO KOPURUA

2021

2022

2023

2024

2025

Hondakin arriskutsuen garraioa

8

8

5

5

3

Hondakin ez arriskutsuen garraioa

14

14

23

23

12

GUZTIRA

22

22

28

28

15

10. taula.–HMHG instalazioen laburpena 2025ean.

Orain eskura dauden datuen arabera eraginpean dauden instalazioetan aplikatu da arriskuen azterketa egiteko metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta honako emaitza hau eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKU MAILA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

GUZTIRA

Hondakin arriskutsuen garraioa

0

1

2

0

0

0

3

Hondakin ez arriskutsuen garraioa

0

2

1

2

7

0

12

GUZTIRA

0

3

3

2

7

0

15

2025eko BISITAK

0

3

1

1

3

0

8

11. taula.–HMHG instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

Arriskuen analisian oinarrituta, guztira, 8 instalazio ikuskatu nahi dira, gutxienez, betiere kontuan izanda SEPRONAk eskura dituen baliabideak eta errepidean egiten ahal diren kontrolak.

4.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Hondakin uren isurketa aipagarriak egiten dituzten 164 instalazio aztertu dira. Horietatik 58 aukeratu dira, non departamentuko langileek 60 tokitan hartu dituzten laginak; izan ere, bi instalaziotan bina lagin hartu dira.

Laginketa eta neurketa GAN sozietate publikoko langileek egin dituzte (entitate horrek UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 akreditazioa dauka), eta, gero, akreditatutako laborategi batera bidaltzen dira analizatzeko eta egiaztatzeko ea emisiorako muga-balioak betetzen dituzten. Emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.

Instalazio horien laginketan eta neurketan, 31 laginketa egin dira ingurumen baimen integratua duten instalazioetan, eta 29 ingurumen baimen bateratua duten instalazioetan.

4.2.5. Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez txertatu ondoren eta ingurumen baimen integratuaren legezko araubidea indarrean jarri ondoren, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian. Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Arriskua ebaluatu da kontuan hartuta itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

ARRISKU MAILA 6

ARRISKU MAILA 5

ARRISKU MAILA 4

ARRISKU MAILA 3

ARRISKU MAILA 2

ARRISKU MAILA 1

BESTE BATZUK

GUZTIRA

INSTALAZIO

KOPURUA

2020

0

4

2

4

0

1

--

11

2021

0

10

1

1

0

6

31

49

2022

0

3

1

7

2

6

33

52

2023

3

1

0

2

4

1

39

50

2024

0

4

0

2

4

1

40

51

2025

0

4

1

2

2

2

40

51

2025eko BISITAK

0

4

0

0

1

2

0

7

12. taula.–Itxitako IBI instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

"Beste batzuk" taldean sartzen dira, instalazioaren aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren edota abelburuen kopuruaren jaitsiera direla eta, orain 1/2016 Errege Lege Dekretuaren I. eranskinean ezartzen diren atalase mailetatik beheiti dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Kasu honetan, ingurumen baimen bateratuaren edo jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, beraz, haien ikuskapena IBB duten jardueren multzoaren barnean dago edo udalaren eskumenekoa da. Taldean sartzen dira, halaber, gauzatu ez diren edo erabat desegin diren instalazioak, ez baitago instalaziorik bisitatzeko. Instalazioren bat martxan jartzen bada berriro, zerrenda horretatik kanpo geratuko da.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (IBI eta IBB instalazioetakoak), kontuan hartuta horiei lotuta izaten ahal den problematika.

4.2.6. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, hondakindegien (aktiboak eta itxitakoak) azpiprograma espezifiko bat finkatzen da. Hondakindegi aktiboen kasuan, bisiten maiztasuna aurreikusten da 4.2.1. eta 4.2.2. taldeetan; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden dagozkien programetan.

Abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren aurrekoak diren hondakindegien kasuan, Itxitako hondakindegiak ez dira sartzen 4.2.1. eta 4.2.2. programetan, hiru izan ezik (ingurumen baimen integratua duten instalazioetan daude). Horietako bat urtean bitan bisitatzen da.

berrogeita bi leku inbentariatu dira, eta horietatik hiru, ziur asko, ez dira existitzen; beraz, hogeita hemeretzi gelditzen dira. 2025eko programan itxitako 23 hondakindegi sartzen dira, hiru IBI duten jarduera aktiboetan, bat IBB duen jarduera batean, eta 20, berriz, itxitako instalazioetan.

ARRISKU MAILA 6

ARRISKU MAILA 5

ARRISKU MAILA 4

ARRISKU MAILA 3

ARRISKU MAILA 2

ARRISKU MAILA 1

GUZTIRA

INSTALAZIO AKTIBOEN KOPURUA 2025ean

1

2

4

0

0

0

7

2025eko BISITAK

2

2

2

0

0

0

6

2025ean ITXITAKO INSTALAZIOEN KOPURUA

**

**

**

**

**

**

43

2025eko BISITAK

**

**

**

**

**

**

24

2025eko BISITAK GUZTIRA

**

**

**

**

**

**

31

13. taula.–Hondakindegi aktiboetako eta itxitako hondakindegietako arriskuen
analisiaren laburpena 2025ean.

4.2.7. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, AEEHen eta EEHen kudeatzaileen azpiprograma espezifiko bat ezartzen da, 4.2.1. eta 4.2.2. taldeen maiztasuna zuzentzen duena, instalazio horiek kasuan kasuko programetan jasota zeudelako.

Programan 21 instalazio sartzen dira AEHHen kudeatzaile gisa eta beste 16, berriz, instalazio EHHen kudeatzaile gisa, horietako bat bi kategorietan sartzen dena, bi hondakin mota horiek kudeatzen dituelako.

4.2.8. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, ozonoaren aitzindariak (KOL eta NOx) isurtzen dituztenen ikuskapen eta kontrol azpiprograma bat finkatzen da Nafarroako Erriberan. Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren eta Nafarroako airearen kalitatea ozonoari dagokionez hobetzeko planaren ondoriozko azpiprograma espezifiko bat da, eta 4.2.1. eta 4.2.2. taldeen maiztasuna zuzentzen du; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden dagozkien programetan.

Programan Nafarroako Erriberan eta 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden hiru instalazio sartzen dira. Horrez gain, disolbatzaileen kudeaketa planen kontrola eginen da Nafarroan eta Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztietan.

Halaber, eremu horretan NOx emisio handiak dituzten zazpi instalazio bisitatuko dira. IBI gisa funtzionatzen dutenetan, egiaztatu da TEOak aplikatu direla dagozkien aplikazio erabakietara egokitzeko orduan.

4.2.9. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, Europar Batasunaren emisio eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak ikuskatzeko azpiprograma bat finkatu da; A taldea (< 50.000 t CO2), B taldea (> 50.000 eta < 500.000 t CO2) eta C taldea (> 500.000 t CO2). Azpiprograma espezifiko bat da, Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren ondoriozkoa, eta 4.2.1. eta 4.2.2. taldekoak ikuskatzeko maiztasuna zuzentzen du kategoriaren arabera.

13 instalazio sartzen dira programan; horietatik 12k IBI gisa funtzionatzen dute, eta 4.2.1. taldeko programan jasota daude; beste batek, aldiz, IBB gisa funtzionatzen du, eta 4.2.2. taldeko programan jasota dago.

Ikuskapenean egiaztatuko dira, nagusiki, erregai-kontsumoa kontrolatzeko prozedurak eta neurketa gailuak.

4.2.10. Minden eta digerituen aplikazioak.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, mindak eta digerituak aplikatzen dituzten instalazio handiak kontrolatzeko azpiprograma bat finkatzen da.

Simaurraren eta digerituaren aplikazioa kontrolatzeko protokolo bat finkatzen da titularrekin. Ondoren, horien aplikazioa kontrolatzen da hamabost egunez behin.

Bederatzi instalazio kontrolatuko dira: 3k digestore anaerobio bat dute eta digeritua lurrean digeritua aplikatzen dute; beste 6ek mindak aplikatzen dituzte. Guztira, 18 kontrol bisita eginen dira.

4.2.11. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, ingurumen arriskuak edo kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

Aurreko urteetan egindako bisita kopurutik abiatuta, programatu gabeko 30 bisita egitea aurreikusten da.

4.2.12. Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola.

Aurten, urtean zehar, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi baimenduak gune horietan egiten dituen neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi baimendunaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

Aurreikusita dago hamar instalaziotara egitea bisita 2025ean, eta helburua da akreditatutako laborategi bakoitzari bi kontrol egitea eta aurreko urtean aztertutako instalazioak ekiditea.

4.2.13. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Hiru bisita programatu dira ondoko autonomia erkidegoetan egiteko.

Errioxako, Gaztelako, Aragoiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat instalaziotan interesgarria litzateke bisita Nafarroako Gobernuko teknikariek egitea, nahiz eta ez dagoen horretarako premia larririk. Ikuskapen bisita bat eskatuko litzateke dagokion erkidegoan, bidezkoa bada.

Hasiera batean, 2025ean, ez dago aurreikusita bisita horiek elkarrekin egitea; nolanahi ere, planifikatu eginen dira.

4.2.14. Konpost egiten duten hondakin kudeatzaileen jardueraren kontrola.

Azken bi urteetan, konposta egiteko hondakinak kudeatzeko zenbait instalaziok portaera bereziki txarra izan dutela ikusi da. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da azpiprograma bat ezartzea konposta egiten duten hondakinen kudeatzaileak kontrolatzeko.

Hilero egiaztatuko da instalazio horien egoera, bertan dagoen material kantitatea, lixibiatuen baltsak eta haien material sarrerak eta irteerak.

Lau instalazioren kontrola eginen da. Guztira, 40 kontrol bisita eginen dira.

4.2.15. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboekin (SCRAP) sinatutako hitzarmenen baitako instalazioak.

Bi bisita programatu dira, dauden baliabideak eta zerbitzuaren beharrak kontuan hartuta.

4.2.16. Ekitaldiak.

Bi bisita programatu dira, Foruzaingoak egiteko, baliabideak eskura izatearen eta gai hori arautzen duen foru dekretua onartzearen arabera.

4.2.17. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat industria jarduerek eragin nabarmena dutenean ingurumen arazoan. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa egiaztatu eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku-hartze administratiboa ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Koordinazioa fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

Zenbait urte eman ondoren arazo horiek aztertzen, 2025ean 3.2. puntuko taulan adierazitakoak konpontzen saiatuko dira.

4.2.18. Laburpen orokorrak.

Hona hemen zer ikuskapen eginen diren 2025eko programan:

a) Ingurumen baimen integratua duten instalazioak.

–Bi bisita bost instalaziori; guztira, hamar. Bisitok sei hilabetean behin egin behar dira, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategoriakoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzen ditu.

–Ikuskapen bat 5. arrisku kategoriako 15 instalazioetako bakoitzari, urtean behin ikuskatu behar direnei (14 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (15 bisita 33 instalaziotatik).

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategorietako instalazioei eta instalazio berriei (73 guztira, 189 instalaziotatik).

Hortaz, aurreikusten da 2025ean IBI duten instalazioetan 113 ikuskapen egitea. Izan ere, talde horrek erabateko lehentasuna du, batez ere 4., 5. eta 6. arrisku indizea duten instalazioek.

b) Ingurumen baimen bateratua duten instalazioak.

–Bi bisita 6. arrisku taldeko instalazio batera.

–Bederatzi bisita 5. arrisku taldeko 9 instalazioetara.

–Hamalau bisita 4. arrisku taldeko instalazioetara (16 instalazio dira guztira).

–185 bisita 3., 2. eta 1. arrisku taldeko instalazioetara eta instalazio berrietara (1.021 instalazio dira guztira).

2025ean, guztira 210 ikuskapen eginen dira IBB duten instalazioetan, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta irekita dauden IBI instalazioak lehenetsi direla.

c) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

–Aurreikusi da 5. arrisku taldeko 3 instalazioen garraioak kontrolatzea.

–Bisita bat egin da 4. taldeko instalazioetara (3 instalazio dira guztira).

–Lau bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara (9 instalazio dira guztira).

Guztira, 15 instalaziotatik 8 kontrolatu behar dira.

d) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

60 laginketa programatu dira 58 instalaziotan, guztira aztertu diren 164 isurketetatik.

e) Itxitako IBI jardueren instalazioak.

–4 bisita egin dira 5. arrisku taldeko 4 instalaziotara.

–3 bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara (6 instalazio dira guztira).

Zazpi bisita programatu dira guztira aztertu diren 51 tokietatik.

f) Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

Itxitako 24 hondakindegietara bisita egitea programatu da; horietatik, 3 IBI duten instalazioak dira, 1ek IBB duen instalazioa du, eta 20, aldiz, itxitako hondakindegiak dira. Guztira 50 instalazio aztertu dira.

g) AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

Programatu da bisita egitea AEEHen 6 kudeatzailetara eta EEHen beste 9 kudeatzailetara, 15 bisita guztira.

h) Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

Programatu da eremu horretan 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpeko 3 instalazio eta NOx emisio handiak dituzten 7 instalazio bisitatzea (azken horiek IBI edo IBB instalazioen taldean jasotzen dira dagoeneko). 10 bisita guztira. Ez da bisitarik programatu eremu horretan 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dagoen instalazioetako batera, garrantzi txikikoa baita.

i) ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

Programatu da bisita egitea IBI duten 13 instalaziotara (23 dira, guztira, ETSk eragindakoak) eta IBB duen instalazio batera (3 dira guztira). 14 bisita guztira.

j) Minden eta digerituen aplikazioak.

9 instalazioren kontrola programatu da, bakoitzean kontrol bisiten kopuru desberdinarekin, guztira 32 kontrol egiteko.

k) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteen gisara, kalkulatu da 30 bisita programatu gabe eginen direla.

l) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola.

Jarduketa horietako 10 kontrolatzea programatu da.

m) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Hiru bisita programatu dira, zerbitzuaren beharren arabera.

n) Departamentuaren eta Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboen (SCRAP) arteko hitzarmenen eraginpeko instalazioen (Ecoembres, Ecovidrio, RAEE...) ikuskapenak.

Bi bisita programatu dira, dauden baliabideen eta zerbitzuaren beharren arabera.

o) Ekitaldi jasangarriei buruzko etorkizuneko foru dekretuak eragindako ekitaldien ikuskapena.

Bi bisita programatu dira, Foruzaingoak egiteko, baliabideak eskura izatearen eta gai hori arautzen duen foru dekretua onartzearen arabera.

Hala, 2025eko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, honenbeste izanen dira:

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

KATEGORIA

IRAM

INSTALAZIOAK

PROGRAMATUTAKO

IKUSKAPENAK

1.

IBI instalazioak

2025/01

I (6)

5

10

I (5)

15

15

II (4)

33

15

III (3-2-1)

188

73

Berriak

15

0

Guztira

256

113

2.

IBB instalazioak

2025/02

I (6)

1

2

I (5)

9

9

II (4)

16

12

III (3-2-1)

1.022

187

Berriak

13

0

Guztira

1.061

210

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2025/03

I (6)

0

0

I (5)

3

3

II (4)

3

1

III (3-2-1)

9

4

Guztira

15

8

4.

IBE-ek hartutako isurketa laginak

2025/04

Guztira

164

60

5.

Itxitako IBI instalazioak (*)

2025/05

I (6)

0

0

I (5)

4

4

II (4)

1

0

III (3-2-1)

6

3

Beste batzuk*

40

0

Guztira

51

7

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2025/06

Aktiboak

11 (1)

11-0 (2)

Itxitakoak

43

20-20 (3)

Guztizkoa

54-43 (1)

31-20 (3)

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2025/07

AEEH

32 (1)

21-6 (4)

EEH

28 (1)

28-9 (4)

Guztizkoa

60-0 (1)

49-15-0 (4)

8.

Ozonoaren aitzindariak

2025/08

KOL

4 (1)

3 (5)

NOx

7 (1)

7 (6)

Guztizkoa

11-0 (1)

10-0 (5) (6)

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2025/09

IBI

23 (1)

12 (7)

IBB

3 (1)

1 (8)

Guztizkoa

26-0 (1)

13-0 (7) (8)

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2025/10

Guztira

9-0 (1)

18

11.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2025/11

Guztira

**

30

12.

Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditatutako laborategien kontrola

2025/12

Guztira

**

10

13.

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2025/13

Guztira

**

3

14.

Konpostaje instalazioen kontrola

2015/14

Guztira

3 (1)

40

15.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuen (SECI) eta Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren Sistema Kolektiboen (SCRAP) arteko hitzarmenak

2015/15

Guztira

**

2

16.

Ekitaldiak

2025/16

Guztira

**

2

GUZTIRA

1602

523

17.

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea

2025/17

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua)

2025/18

Fuel olioaren iturburua Tuteran

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada

2025/19

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan

2025/20

Usainak Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian

Oleofat Trader SL-en egindako olfatometriaren emaitzak ikusita, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko dira

Poligonoko gainerako instalazioen egoeraren azterketa

2025/21

Arazoak Cadreitako hiri HUAn tomatearen kanpainan

Ekoizpen-plantetako batean tratamendu-sistema ikuskatzea eta tomatea ekoizteko bi plantatako arazketa-instalazioen funtzionamendua optimizatzea

2025/22

PM10eko immisioa Zubirin

Zubiriko PM10eko immisioa Nafarroako estazioetan hauteman den handiena da

Gaur egun, araudietan adierazitako mailen barruan dago, baina 2030ean, beste maila batzuk indarrean sartuko direnez, ez-betetze egoeran egonen da

Arazo horren konponbidea konplexua denez, ekintza plan bat eginen da, 2024/2881 (EB) Erabakian xedatutakoarekin bat etorriz

(*) "Beste batzuk" taldean sartzen dira atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak edo beste jarduera batera igaro direnak, jarduera lizentziaren araubidearen barruan, baita erabat itxi diren instalazioak ere.

(1) Instalazio horien arrisku indizea dagoeneko kalkulatu da 2025/1 eta 2025/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(2) 2025/1 erreferentzian sartutako bisitak ez dira zenbatzen.

(3) 2025/1 erreferentzian sartutako bisitak ez dira zenbatzen.

(4) Bisitetako bat komuna da; izan ere, AEEH eta EEHak kudeatzen ditu, eta behin bakarrik zenbatzen da. Bisitak dagoeneko sartzen dira 2025/1 eta 2025/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(5) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2025/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(6) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2025/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(7) Hamahiru bisitak dagoeneko sartzen dira 2025/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(8) Bisita dagoeneko sartzen da 2025/2 erreferentzian, eta ez da zenbatzen.

14. taula.–Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2025eko programa.

5.–GIZA BALIABIDEAK

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 11. puntuak urteko programak gauzatzeko beharrezko baliabideak aztertzen ditu, berezko nahiz kanpoko baliabide materialekin eta giza baliabideekin.

Gaur egun Ikuskapen Atalari atxikita dauden giza baliabideekin garatuko da programa, baina Ikuskapen Planerako kalkulatutakoak baino askoz gutxiago dira. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola IBI eta IBB jardueretarako baimenak, airearen kalitatearen kudeaketa, zarataren kudeaketa...

Era berean, adierazi behar da ezen azken urteotan, administrazio arrazoiengatik eta departamentuaren antolaketa zioengatik, ikuskapen-lanei esleitutako pertsonak aldatu direla, eta horrek prestakuntza-premiak dakartzala; hala, baliabideak galtzen dira ikuskaritza jardueratik, eta zeregin horiei esleitutako langileen kopurua murriztu da.

2021etik bisitatu beharreko instalazioak asko ugaritu dira, ingurumen baimen bateratuarekin funtzionatzen duten instalazioak programan sartu direlako. Hori dela eta, ezinezkoa da, praktikan, programa egungo langile kopuruarekin betetzea. Alde horretatik, planteatu da ikuskapen bektorialak eta beste sinpleago batzuk egitea jarduera jakinetan (hiriko HUAk); hala ere, bisita bat egiteko behar den gutxieneko denbora (lekualdatzeak, instalazioa aztertzea, dokumentuak idaztea...) dela eta, neurri horiek eraginkortasun mugatua dute.

Aurreko urteetan bezala, hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egitea SEPRONAren ardura izanen da.

Gestión Ambiental de Navarra SA enpresako langileek hartzen dituzte emari eta kolektoreetara isurtzen diren hondakin uren laginak programarako, hura akreditatutako entitate ikuskatzailea baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Halaber, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertuko dituzte akreditatutako laborategiek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak.

Ekitaldien kontrola Foruzaingoak eginen duela aurreikusten da.

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

Ikus 2. eranskina Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduan.

–Batzordearen 2022ko urriaren 11ko 2022/2110 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, metal ferreoak eraldatzeko industriarako emisio industrialei dagokienez.

–Batzordearen 2022ko abenduaren 6ko 2022/2427 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, sektore kimikoan hondakin gasak tratatu eta kudeatzeko ohiko sistemei dagokienez.

–Batzordearen 2022ko abenduaren 9ko 2022/2508 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, ehungintza industriarako emisio industrialei dagokienez.

–34/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baitira 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa; industria isurketei buruzko erregelamendua, uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzekoa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzkoa (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen); eta martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretua, hondakinen arloko finantza bermeei buruzkoa.

–529/2023 Errege Dekretua, ekainaren 20koa. Horren bidez, aldatu egin zen 506/2013 Errege Dekretua, ekainaren 28koa, ongarriei buruzkoa.

–Batzordearen 2022ko abenduaren 11ko 2023/2749 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, hiltegien, animalia azpiproduktuen edo koproduktu jangarrien emisio industrialei dagokienez.

–2024ko urriaren 23ko 2024/2881 Zuzentaraua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, giroko airearen kalitateari eta Europako atmosfera garbiagoari buruzkoa.

–2024/1785 Zuzentaraua (EB), 2024ko apirilaren 24koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2010/75/UE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, industria emisioei buruzkoa (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), eta 1999/31/CE Zuzentaraua, Kontseiluarena, hondakinen isurketei buruzkoa.

–Batzordearen 2024ko azaroaren 29ko 2024/2974 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, forjaketa eta galdaketa industriarako emisio industrialei dagokienez.

II. ERANSKINA.–INSTALAZIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA

Ikus 1.2 puntua Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean.

III. ERANSKINA.–HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA

Ikus 2.2 puntua Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean.

TAULEN ZERRENDA

1. taula.–Ikuskapen kopurua 2004az geroztik.

2. taula.–Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programaren gauzapenaren laburpena.

3. taula.–Adierazleak, zehapen espedientea irekitzeko proposamenak eta txostenak.

4. taula.–Adierazleak, akatsak.

5. taula.–2024ko programako arazo zehatzak berrikustea.

6. taula.–Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2025eko programaren egitura.

7. taula.–IBI instalazioen laburpena 2025ean.

8. taula.–IBI instalazioetako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

9. taula.–IBB instalazioetako arriskuen analisiaren laburpena 2025an.

10. taula.–HMHG instalazioen laburpena 2025ean.

11. taula.–HMHG instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

12. taula.–Itxitako IBI instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

13. taula.–Hondakindegi aktiboetako eta itxitako hondakindegietako arriskuen analisiaren laburpena 2025ean.

14. taula.–Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2025eko programa.

IRUDIEN ZERRENDA

1. irudia.–Bisita kopurua eta hasierako programarekiko ehunekoa (hirurtekoko batezbestekoa).

2. irudia.–Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak).

3. irudia.–Txostenen ehunekoa, betetze mailaren arabera. Hirurtekoko batezbestekoa.

4. irudia.–Akatsak guztira, garrantzi handiko akatsak eta garrantzizko akatsak, batez beste.

5. irudia.–Akatsen indizea. Hirurtekoko batezbestekoa.

Iragarkiaren kodea: F2505788