1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
46/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, zeinaren bidez zuzentzen baita Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 16ko 45/2025 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautu dira.
Akats bat atzeman da Elizondoko Benito Menni ospitaleko arropa garbitzeko zerbitzuko langileentzako gutxieneko zerbitzuak zehaztean, ELA sindikatuak 2025eko apirilaren 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 30erako deitutako grebaren aurrean. Hori dela eta, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea.
Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.17 eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren indarrez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
Lehenengoa.–Zuzendu egiten da apirilaren 16ko 45/2025 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautu ziren, ELA sindikatuak 2025eko apirilaren 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 30erako deitutako greba dela eta. Horrenbestez, honela dioen tokian:
"Arropa garbitzeko zerbitzuari dagokionez, gutxienez bi pertsonak eman beharko dute zerbitzua goizeko txandan."
Honela behar du:
"Arropa garbitzeko zerbitzuari dagokionez, gutxienez bi pertsonak eman beharko dute zerbitzua goizeko txandan, salbu eta apirilaren 26an, larunbatean, non pertsona bakarra arituko baita, eta apirilaren 27an, igandean, non gutxieneko zerbitzurik ez baita ezarri arropa garbitzeko zerbitzurako."
Bigarrena.–Foru agindu hau Eva Arrieta Insausti andreari jakinaraztea, ELA sindikatuaren ordezkaria den aldetik, jakinarazpenetarako helbidean (Kolon pasealekua 27, 20302 Irun) eta posta elektronikoz (evaarrieta@ela.eus).
Hirugarrena.–Foru agindu hau zentroko zuzendaritzari igortzea (helbidea: Bordaxurialde karrika 4 P, 31700 Elizondo).
Laugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta ondorioak jakinarazten denetik bertatik izanen dituen.
Bosgarrena.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 22an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2505992