Iragarkia
91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
81E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezartzen dituen esparru-akordioa.
Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legeak 30., 31. eta 32. artikuluetan ezartzen du, batetik, farmazia bulegoak ituntzeko baldintzak ezartzeko prozedura, eta, bestetik, baldintza horiek prestatzeko tramiteak beteko direla Farmazia Laguntzarako Batzordearen bidez, zeina lege horren 28. artikuluan jasotzen baita.
Nafarroako Gobernuak, 2001eko otsailaren 12an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordearen osaketa ezarri zuen, eta organoa eratzeko bilkura 2001eko otsailaren 21ean egin zen.
Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeak 2017ko abenduaren 19an egindako bilkuran erabaki zuen, besteak beste, farmazia bulegoak ituntzeko baldintzei buruzko esparru-akordioa negoziatu behar zuen azpibatzordea, Farmazia Lguntzari buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, zeinak adierazten baitu, halaber, azpibatzorde hori paritarioa izanen dela, Farmazia Laguntzarako Batzordean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua ordezkatzen duten hiru kideek eta farmazia bulegoa duten farmazialarien ordezkarien artean izendatutako beste hiru kidek osatua.
Aipatutako 12/2000 Foru Legearen 30.3.a) artikuluak ezartzen duenez, bi aldeak ados jartzen badira esparru-akordioaren edukiaren inguruan, loteslea izanen da Farmazia Laguntzarako Batzordearentzat bai eta Osasun Departamentuarentzat berarentzat ere, zeinak hura prestatzeko prozedura amaitutzat joko baitu Farmazia Laguntzarako Batzordeak jakinarazten dionean.
12/2000 Foru Legearen 30.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, aipatutako jarduketak kontuan harturik, Osasun Departamentuak farmazia bulegoetarako itunen baldintzak onetsi eta argitara emanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Osasuneko kontseilariaren martxoaren 25eko 126E/20219 Foru Aginduaren bidez onetsi zen farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezartzen dituen esparru-akordioa. Esparru-akordio hori Osasun Departamentuak onetsi zuen Negoziaziorako Azpibatzordeak akordioaren edukiari buruzko adostasuna lortu eta bere lanak bukatu ondoren. Esparru-akordio horrek bost urteko indarraldia izan du.
Farmazia Laguntzarako Batzordeak, 2024ko ekainaren 4an egindako bilkuran, Negoziaziorako Azpibatzordeari eskatu zion farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezarriko dituen esparru-akordio berri bat negoziatzeko. Negoziaziorako Azpibatzordeak zenbait bilkura egin ditu 2024ko ekainaren 28tik 2025eko urtarrilaren 27ra, eta azken egun horretan bukatutzat eman zuen bere lana, esparru-akordiorako testuaren proposamen bat formalizatuta.
Proposamen hori Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeko buruari igorri ondoren, aurtengo martxoaren 17rako egin zen batzordearen bilkurarako deialdia. Bilkura horretan honako erabaki hauek hartu ziren:
a) Negoziaziorako Azpibatzordeak kontsentsuz proposatutako esparru-akordioa jaso duela adieraztea.
b) Esparru-akordioa Osasuneko kontseilariari igortzea, onetsi eta argitara dezan.
Horrenbestez, esparru-akordioa negoziatu duen Azpibatzordeak eta Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeak proposaturik eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez emandako eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
Lehena.–Onestea farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezartzen dituen esparru-akordioa, foru agindu honen eranskinean jaso dena.
Bigarrena.–Foru agindu hau igortzea Nafarroako Farmazia Laguntzarako Batzordeari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, honen berri izan dezaten.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea foru agindu hau eta farmazia bulegoen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko itunetarako baldintzak ezartzen dituen esparru-akordioa, foru agindu honen eranskinean jaso dena.
Iruñean, 2025eko martxoaren 21ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
FARMAZIA BULEGOEN ETA OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAREN ARTEKO ITUNETARAKO BALDINTZEN ESPARRU-AKORDIOA
1.–Xedea.
Esparru-akordio honen helburua da baldintzak ezartzea Nafarroan jendearentzat irekita dauden farmazia bulegoen titular-jabe direnek Osasun Sistema Nazionaleko fakultatiboek agindutako produktu hauek bana ditzaten:
a) Osasun Sistema Nazionalak finantzaturiko medikamentu, maisu-formulak eta farmazia-prestakinak, errezeta ofizialarekin aginduak, indarrean dagoen legeriaren arabera.
b) Osasun Sistema Nazionalaren farmazia prestazioan sartuta dauden osasun produktuak, errezeta ofizialarekin aginduak, indarrean dagoen legeriaren arabera.
c) Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroko produktu dietetikoak, produktu horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak interesdunei zuzenean entregatzen ez badizkie.
d) Osasun Sistema Nazionalaren farmazia prestazioan sartuta dauden txerto antialergikoak eta bakterianoak, errezeta ofizialarekin aginduak, indarrean dagoen legeriaren arabera.
e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bere eskumenen barnean finantzatutako edozein medikamentu edo produktu, helburu horretarako sortutako araudiak zehaztu bezala.
2.–Aplikazio eremu subjektiboa.
Esparru-akordioa aplikatuko zaie Nafarroan jendearentzat irekita dauden eta Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 78.1 artikuluak ezarritako baldintzak betetzen dituzten farmazia bulego guztiei.
3.–Produktuak emateko baldintzak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura ematen ahalko dira soilik behar diren errezeta ofizialetan (paperezkoak edo elektronikoak) jasotako farmazia produktuak, Osasun Sistema Nazionaleko farmaziako prestazioan sartuta daudenak, baldin eta indarreko araudietako baldintza orokorrak betetzen badituzte, bai eta esparru-akordio honetan berariaz jasotakoak ere.
Farmazia laguntzako profesionalek Osasun Sistema Nazionaleko medikuek emandako errezeta ofizialei erantzunen diete, eta medikamentuak ematean Osasun Sistema Nazionalaren araudiak onuradunaren kargurako ezarritako diru kopurua baizik ez dute jasoko.
Farmazia bulegoen titular-jabeek bete behar dituzte Osasun Departamentuak xedatutako arauak ordutegiei, guardiei, oporrei, larrialdiei eta beren zerbitzuaren izaeraren ondoriozko gainerako baldintzei dagokienez, laguntzaren jarraitutasuna bermatzeko.
Farmazia bulego bakoitzean farmazialari kopuru aski egon beharko da farmazia horretara jotzen duten paziente guztiek behar duten farmazia laguntza jasoko dutela bermatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurakoak diren medikamentuak emateko, erabiltzaileak Osasun Txartel Indibiduala (OTI) aurkeztu beharko du paperezko errezeten zein errezeta elektronikoen kasuan.
Gutxienez eduki beharreko medikamentuei buruz Osasun Departamentuak emandako xedapenak bete beharko badituzte ere, farmazia bulegoek medikamentuen eta osasun produktuen izakinak egokituko dituzte beren eragin eremuan medikuek agintzen ohi dutenera.
Esparru-akordio honetako A eranskinean ezartzen da produktuak emateak zer ezaugarri izan behar dituen eta errezetak, baliozkoa izateko, zer baldintza bete behar dituen.
Titular-jabeek bermatu behar dute farmazia bulegoan ematen den farmazia laguntzak errespetatzen dituela Farmazia Laguntzari buruzko Foru Legeak herritarrei aitortzen dizkien eskubideak.
4.–Maisu-formulazioa.
Maisu-formulak egiten dituzten farmazia bulegoetako titular-jabeek Osasun Departamentuaren akreditazioa izan behar dute, eta formula horiek egin beharko dira elaborazio egokirako eta kalitate kontrolerako arauak betez, otsailaren 23ko 175/2001 Errege Dekretuak (maisu-formulen eta farmazietako prestakinen elaborazio egokirako eta kalitate kontrolerako arauak onesten dituena) eta lotutako araudiak ezarritako baldintzetan. Maisu-formulak elaboratzeko akreditaziorik ez duten farmaziek bermatu behar dute beren pazienteek behar dituzten maisu-formulak eskuratzen ahal dituztela.
Farmazia prestazioan sartuta dauden maisu-formulak eta farmazia-prestakinak esparru-akordio honen B eranskinean dauden baldintzak kontuan izanik emanen dira.
5.–Fakturatzeko prozedura.
Farmazia bulegoetako titular-jabeek esparru-akordio honen C eranskinean dauden baldintzak eta ezaugarriak kontuan izanik fakturatuko dizkiote errezetak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari.
Fakturazio prozedura elektronikoa izanen da, eta farmazietan egin eta sinatutako banaketa elektronikoetan oinarrituko da. Paperezko errezeten kasuan, fakturazio prozedura errezeten informatizazioan oinarrituko da. Fakturazioaren datuek aukera emanen dute fakturazioaren gaineko kontrol eraginkorra ezartzeko beharrezkoa den informazio fidagarria eta nahikoa lortzeko, eta medikamentuaren erabilera arrazoizkoari buruz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak dituen zereginak garatzeko.
Errezeten mekanizaziotik eta banaketa elektronikoetatik lortutako informazioa bakarrik erabiltzen ahalko da fakturazioa egiteko. Bestelako erabileretarako, Osasun Departamentuak berariaz emandako baimena beharko da. Nolanahi ere, informazio hori erabiltzailearen eta profesionalen datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen lege eta araudien mendekoa izanen da.
Fakturazioaren ezaugarriak eta baldintzak esparru-akordio honen C eranskinean ezarrita daude.
6.–Baldintza ekonomikoak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak farmazia bulegoen titular-jabeei ordainduko dizkie honako baldintza ekonomiko hauek kontuan izanik zuzen eman eta fakturatutako errezetak:
6.1. Medikamentuak eta osasun produktuak baloratuko dira legez baimendutako prezioen arabera. Prezio horiek jasota daude Osasun Sistema Nazionalaren farmazia produktuen Izendegi ofizialean.
Aplikatuko den fakturazio prezioa izanen da fakturatutako hilabeteari dagokiona; prezioak berrikusten badira, helduko zaio aplikatzekoa den araudiak xedatutakoari.
6.2. Maisu-formulak eta farmazia-prestakinak baloratuko dira B eranskinean ezartzen den prozedura kontuan izanik.
6.3. Produktu dietetikoak fakturatuko dira E eranskinean ezartzen dena kontuan izanik.
6.4. Aurreko ataletan aipatzen ez den beste edozein medikamentu edo osasun produkturen fakturazioa prezioak ezartzeko erabilitakoen antzeko irizpideekin egin beharko da.
7.–Ordaintzeko prozedura.
PSParen (BEZ) arabera baloratutako fakturatik kenduko da onuradunak produktua emateko unean farmazia bulegoari egindako diru-ekarpenari dagokion zatia, eta unean-unean indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondoriozko deskontuak.
Ordainketa modua eta epea D eranskinean ezarritakoa izanen da.
8.–Lankidetza osasun administrazioekin.
Farmazia bulegoetan zerbitzua ematen duten farmazialariek modu aktiboan lagunduko dute osasun administrazioek honako arlo hauetan sustatzen dituzten programetan: farmazia eta osasun laguntzaren kalitatearen bermea, oro har, osasunaren sustapena eta babesa, eritasunen prebentzioa eta osasun hezkuntza.
Hala ere, farmazia bulegoen titular-jabeek eta/edo Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak, haien ordezkaria den aldetik, akordio espezifikoak ezartzen ahalko dituzte, farmazialariek helburu horretarako hitzartutako programetan parte har dezaten.
Zehazki, farmazia bulegoen titular-jabeek parte hartzen ahalko dute gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin elkarlanean aritzeko dituen lau hitzarmenetan, horietan ezarritako baldintzetan. Hauek dira hitzarmen horiek:
–Hitzarmena, opiazeoen mendekotasuna duten pertsonei farmazia bulegoen bidez opiazeoekin ordezko tratamendua emateko.
–Hitzarmena, tabakoaren mendekotasuna gainditzen laguntzen duten medikamentuak finantzatzeko kanpainarako.
–Hitzarmena, atzerriko medikamentuak emateko, falta direnean.
–Hitzarmena, farmazia bulegoetan GIBaren proba azkarrak egiteko.
Era berean, farmazia bulegoen jabe/titularrek parte hartzen ahalko dute esparru-akordio honen indarraldian izenpetzen den beste edozein lankidetza hitzarmenetan.
9.–Esparru-akordioaren indarraldia.
Esparru-akordio honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra, eta bost urteko iraunaldia izanen du.
A ERANSKINA.–PRODUKTUAK EMATEAREN EZAUGARRIAK
1.–Ezaugarri nagusiak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura ematen ahalko dira soilik behar diren errezeta ofizialetan (paperezkoak edo elektronikoak) jasotako farmazia produktuak, Osasun Sistema Nazionaleko farmaziako prestazioan sartuta daudenak, baldin eta indarreko araudietako baldintza orokorrak betetzen badituzte, bai eta esparru-akordio honetan berariaz jasotakoak ere.
Farmazialariak behartuta daude, erregelamenduz ezarritako ordutegiaren barnean eta farmazia laguntza jarraitua emateko txandetan, medikamentuak ematera, baldin eta onuradunak aurkezten edo edukitzen badu osasun-txartel indibiduala (OTI), fisikoa nahiz birtuala eta eranskin honetan xedatutako baliozkotasun baldintzak biltzen dituen errezeta ofizial bat, eta ordaintzen badu dagokion diru ekarpena.
Farmazialariek ez dute inolako medikamenturik, maisu-formularik, farmazia-prestakinik, produktu dietetikorik edo osasun produkturik emanen arrazoizko zalantzak baldin badaude aurkeztutako errezeta medikoaren balioaz, paperezko errezetak aurkezten direnean.
Lan istripuetako edo eritasun profesionaleko errezeten kasuan eta istripuen arriskuen aurreko babesa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokionean, erabiltzaileak ez du ekarpenik ordaindu behar Osasun Sistema Nazionalak finantzatutako produktuak jasotzean. Arrisku horren babesa beste aseguru entitate bati badagokio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez du abonua bere gain hartuko.
1.1. Paperezko errezetetako produktuak ematea: farmazia bulegoetan honela jokatuko dute paperezko errezetetako produktuak emateko:
1.1.1. Egiaztatuko da errezetak behar diren baldintza guztiak betetzen dituela, produktuak emateko.
1.1.2. Osasun Txartel Indibiduala (OTI), fisikoa nahiz birtuala, eskatuko da, eta, ahal denean, egiaztatuko da erabiltzaileak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako farmazia prestaziorako eskubidea duela. Errezetak OTIrik ez badu, errezetan idatziko da. Pazientearen OTIa identifikatu ezin bada, baina egiaztatu bada pazienteak farmazia prestaziorako eskubidea duela, errezeta TSI004 gisa tratatuko da, eta medikamentuaren PSParen %50 kobratuko da. Errezetan "eskubiderik gabe" legenda agertu eta bere OTIa egiaztatu ezin bada, medikamentuaren PSParen %100 kobratuko da.
Ez da fakturatuko farmazia prestazioa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura ez duten pazienteen errezetarik, salbu eta beste autonomia erkidego batzuetako errezeta ofizialak badira, Osasun Sistema Nazionalaren farmazia prestazioa jasotzeko eskubidea duten paziente lekualdatuenak edo aldi baterako daudenenak.
1.1.3. Errezetan bertan farmaziaren izena eta zenbakia, produktua eman den data eta farmazialariaren sinadura jasoko dira.
1.1.4. Errezeta bakar batean ezin izanen dira aldi berean eman medikamentuak, maisu-formulak, farmazia-prestakinak eta osasun produktuak, ez eta produktu dietetikoak ere.
1.1.5. Paperezko ohiko errezeta bakoitzean bakarrik medikamentu, maisu-formula, farmazia-prestakin edo osasun produktu bat ematen ahalko da, hurrengo kasuetan izan ezik:
–J01 talde terapeutikoa "Antibiotiko Sistemikoak": bide parenteraleko dosi bakarreko ontzi batetik lau ontzi bitartean agintzen ahalko dira (J01E, J01M eta J01R azpitaldeetakoak izan ezik), bai eta gainerako aurkezpenetako bi ontzi ere gehienez, baldin eta nazioartean izen, dosi, forma farmazeutiko eta formatu berak badituzte.
–Dosi anitzeko bialetan datozen intsulinak: bial batetik lau bial bitartean agintzen ahalko dira (dosi anitzeko kartutxoak eta boligrafo injektagarriak salbu).
–Ospitale-diagnostikoko medikamentutzat sailkatutakoak: ontzi batetik lau ontzi bitartean agintzen ahalko dira, baldin eta horrekin hiru hilabeteko tratamendua gainditzen ez bada.
–Produktu dietetikoak: ontzi batetik lau ontzi bitartean ematen ahalko dira, baldin eta horrekin hilabeteko tratamendua gainditzen ez bada.
–Errezeta ofizialak eta gizakientzako eta albaitaritzarako sorgarriak agindu eta banatzeko baldintza bereziak arautzen dituen abenduaren 14ko 1675/2012 Errege Dekretuaren arabera sorgarrien errezeta ofiziala behar duten medikamentuen kasuan, ontzi batetik lau ontzira bitartean agintzen ahalko dira, hiru hilabeteko tratamendurako behar den medikazioa gainditzen ez bada.
–Etorkizunean legez xedatzen den beste edozein medikamentu.
1.1.6. Egiaztatuko da aginduan medikamentua edo farmazia produktua identifikatzeko oinarrizko datuak daudela. Salbuespenez, ematen ahalko da daturen bat (forma farmazeutikoa, dosia unitateko, hartzeko bidea, formatua edo aurkezpena) ez duen errezetako produktua, baldin eta identifikazioa bermatuta badago, eta farmazialariaren sinaduraren bermea izanen du. Halaber, posologiarik eta/edo tratamenduaren iraupenari buruzko daturik ageri ez bada, hori kuantifikatzerik izan ez denean, farmazialariak errezetako produktua ematen ahalko du, medikuak pazientea informatu duela egiaztatu eta gero.
1.2. Errezeta elektronikoetako produktuak ematea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren paperezko errezeta ofiziala eta errezeta elektroniko ofiziala baliokidetzat jotzen dira. Batean paperean jasotako datuak bestean dagokion erregistro informatikoan ageri dira, beharrezko autentifikatze sistemak izanda.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura ematen ahalko dira sendagile baimenduek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren errezeta elektronikoaren sistemaren bidez agintzen dituztenak, sistemak behar bezala baliozkotu baditu, baita beste autonomia erkidegoetako sendagileek agintzen dituztenak ere, Osasun Sistema Nazionalaren elkarreragingarritasunaren bidez Nafarroako farmazia bulegoetan ematen bazaizkie paziente lekualdatuei edo aldi baterako daudenei.
Errezeta medikoei eta emateko aginduei buruzko abenduaren 17ko 1718/2010 Errege Dekretuak xedatutakoa betez, farmazialariak errezeta elektronikoaren sistemak behar bezala onartutako erabiltzailearen Osasun Txartel Indibidual (OTI) fisiko nahiz birtualaren bidez sartuko dira agindu mota horiek emateko beharrezkoa duten sistema informatikoan. Txartela titularrari berehala itzuliko zaio beti, eta ezin izanen da farmazia bulegoan atxiki. Beraz, errezeta elektronikoetako produktuak emateko ere ezinbesteko baldintza izanen da farmazia bulegoan OTIa aurkeztea.
Salbuespen gisa, Osasun Txartel Indibidual (OTI) fisiko nahiz birtualaren bidez sartzerik ez badago eta pazientearentzat urgentea bada medikamentuak eskuratzea, farmazialariak eskuz sartzen ahalko ditu erabiltzailearen identifikazio datuak, pazientearen tratamenduaren jarraipena bermatzeko; horrekin batera, eskuz sartzeko arrazoia ere adierazi beharko du. Aukera hori behar-beharrezkoa denean baizik ez da baliatuko.
Pazientearen tratamenduaren orria datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak babesten du, eta erabiltzaileak izan behar du beti.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak monitorizatzen ahalko ditu Errezeta Elektronikoaren Sistemara eskuz egindako sarrerak, zuzenketak egiteko. Zuzenketa horien berri emanen zaio aurretik Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari, eta berarekin adostuko dira, erabakitako epean aplikatzen hasteko.
Farmazia bulegoan bakarrik emanen dira, emateko dauden aginduen eta ontzien artetik, pazienteak eskatutakoak. Farmazialariak, bere iritzi profesionala kontuan izanda balizko akats bat hautematen duenean, eman beharreko ontzi kopuruari edo medikamentuarekin lotutako beste inguruabar batzuei dagokienez, bakarrik emanen du tratamenduarekin jarraitzeko beharrezkoa den ontzia edo ontzi kopurua, eta errezeta elektronikoko mezularitzaren bidez errezeta agindutako medikuari balizko akatsaren berri emanen dio konpon dezan.
Errezeta bateko produktua ematen duen bakoitzean (erabiltzaile bera, data eta ordua), farmazialariak ebakiko ditu medikamentuen, osasun produktuen eta produktu dietetikoen ontzietako zigilu-kupoiak, eta itsatsiko ditu errezeta elektronikoko produktua eman dela frogatzen duen dokumentuan, zeina eranskin honetan eransten baita. Produktua ematen bukatu aurretik, farmazialariak erregistratuko du zigiluak itsasteko erabili eta ematea frogatzen duen agiriaren barra-kodea.
Errezeta elektronikoko produktua eman dela frogatzen duen agiri berean erabiltzaile bakarraren edo zenbait erabiltzaileren 28 zigilu-kupoi itsats daitezke gehienez. Ez dira errezeta elektronikoko produktua eman dela frogatzen duen agiriko hutsune guztiak agortu behar, ematea frogatzen duen agiri batean itsatsitako kupoi guztiak hilabete berean fakturatu beharko direlako. Baldintza horiek betetzea errazteko, sistemak aukera ematen die farmazia bulegoari ematea frogatzeko agiri batean itsatsitako kupoiak beste batera aldatzeko. Horrez gain, produktua ematea frogatzen duen agiriaren identifikatzailea sartzean, baliozkotzen da orrialde horretan itsatsitako kupoi guztiak itsatsi nahi den kupoiaren hilabete berean eman direnei dagozkiela.
Errezeta elektronikoko produktuak ematea frogatzen duten agiri horietarako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eredu bakarra eginen du, erabiltzailea edozein dela ere, eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren bidez farmazia bulegoei doan helaraziko zaie; izan ere, farmazia bulegoek entitate horren esku utzi dute errezeten fakturazioa.
Medikamentuen, produktu dietetikoen eta osasun produktuen aurkezpen unitate bakoitza zalantzarik gabe identifikatzeko sistemak ezartzen direnetik aurrera, zigilu-kupoiak edo parekoak desagertzen joanen dira eta ez dira aurrerantzean izanen egindako ematea frogatzen duten agiriak, betiere une bakoitzean indarra duen araudia betez.
Errezeta elektronikoaren sistemak, dituen datuak kontuan izanda, fakturazioa egiteko behar den informazioa emanen du. Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak hilero faktura prestatu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari helaraziko dio Nafarroako farmazia bulegoetan egindako emate elektronikoetatik lortutako datuen bidez.
2.–Medikamentuak ordeztea.
Paperezko errezetan zein errezeta elektronikoan agindua eman daiteke printzipio aktiboa edo izen komertziala jarriz. Agindu gehienak printzipio aktiboaren bidez ematen dira, Medikamentuen eta osasun produktuen bermeen eta arrazoizko erabilerari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.
Farmazia bulegoetan, medikuak agindutakoa ordeztean, indarreko araudia kontuan hartuko da (Medikamentuen eta osasun produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 89. artikulua) eta kasu guztietan erabiltzaileak dena jakitea eta haren baimena beharko da.
Farmazialariak emanen du medikuak agindutako medikamentua. Hala ere, erabiltzaileei laguntza jarraitua bermatzeko, larrialdia gertatzen bada edo produktua falta denean, farmazialariak aldatzen ahalko du agindutako medikamentua, araudiak ezarritako esparruaren baitan.
Paperezko errezetan, farmazialariak errezeta bideratuko du aldaketaren arrazoia adieraziz.
Errezeta elektronikoan, aldaketa bat egitean, aldaketa egiteko izandako arrazoia sartuko da sisteman.
Errezeta elektronikoaren sisteman aldaketa bat egiteko arrazoiak honako hauek izan daitezke:
1. Larrialdia/Guardia.
2. Hornidurarik eza.
3. Pazientearen oharra.
1. Larrialdia/Guardia.
Arrazoi hori bakarrik erabil daiteke farmazian produktuak ematearekin lotutako premia urgente bat dagoenean (Medikamentuen eta osasun produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 89. artikulua). Arrazoi horrek aukera ematen du proposatutako ontziaren beste tamaina bat emateko, baina ontziaren tamaina bakarrik aldatuko da farmazian proposatutako ontziaren izakinik ez dagoenean. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eskubidea du arrazoi horregatik aldaketak maiz egiten dituzten farmazietan beharrezkoak diren egiaztapenak egiteko.
2. Hornidurarik eza.
Arrazoi hori bakarrik erabiliko da emateko proposatutako medikamentuen hornidurarik ez dagoenean edo, marka komertzial batean zehaztuta egonda, marka hori ez dagoenean. Ontziaren tamaina aldatzea baimentzen bada ere, ahal den guztietan farmazialariak ordezkatuko du prezio apalenaren barnean dagoen eta hornidura falta ez duen tamaina bereko medikamentu batekin. Horrelakorik ez badago, ematen ahalko du prezio apalenaren gainetik dagoen bat. Fakturazioa aztertzean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ikusi dezake hornidura falta benetakoa izan ote den. Hornidura falta justifikatzeko baliozkoa izanen da:
–Banaketa egiten duen biltegiaren albarana, ordezkapena egindako egunean edo gehienez bi egun lehenago.
–Pantaila-argazkia banaketa-biltegiaren on line stocka erakutsiz, aldaketa egin den egunekoa edo gehienez bi egun lehenagokoa.
–Banaketa egiten duen biltegiaren ziurtagiria, egun zehatz batean artikulu baten falta izan dela justifikatuz.
–Beste bide batzuk hornidura falta justifikatzeko.
3. Pazientearen oharra.
Arrazoi hori erabiliko da pazienteak zehaztutako marka aldatzea eskatzen badu. Aldatutako medikamentuaren ontziaren tamaina proposatutako bera izan behar da, eta fakturazio prezioa agindutako jatorrizko errezetan proposatutakoaren preziorik txikiena bera edo apalagoa izan behar da.
3.–Fakturatu daitezkeen errezetak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura fakturatu daitezke farmazia prestazioko produktu guztiak, jatorrizko errezetako ereduaren bidez (paperezkoa edo elektronikoa) agindutakoak, indarreko araudian ezarritako salbuespenekin.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura bakarrik fakturatuko dira B eranskinean xedatutako ezaugarriekin bat heldu diren maisu-formulak eta farmazia-prestakinak, baldin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak horiek finantzatzen baditu.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura bakarrik fakturatuko dira, indarrean dagoen araudia kontuan izanik, Osasun Sistema Nazionalak finantza ditzakeen produktu dietetikoen errezetak.
Errezeta elektronikoen kasuan, Banaketa Elektronikoen Fakturazioaren Fitxategian (BEFF) fakturatuko dira elektronikoki eman eta pazienteari entregatutako errezetak. Ezin izanen dira inoiz fakturatu elektronikoki eman baina pazienteari entregatu ez zaizkion errezetak.
Ez da fakturatu behar, eta, beraz, ez da BEFFean sartu behar honako hauek ematea:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatzen ez dituen medikamentuak.
2. Ikus-onetsia behar eta baimenduta ez dauden medikamentuak.
3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren edo Osasun Sistema Nazionalaren kargurako farmazia prestaziorako eskubidea ez duten pazienteen medikamentuak (lekualdatuak edo aldi baterako daudenak).
4.–Ematean erreserba bereziak bete behar dituzten medikamentuak.
Medikamentu batzuekin, horiek eman aurretik, "ikuskapenaren bisa" izeneko kontrol berezia bete behar dute. Prozedura hori araututa dago maiatzaren 11ko 618/2007 Errege Dekretuan, zeina medikamentuak agintzeko eta emateko baldintzetan ikus-onetsiaren bidez erreserba bereziak ezartzeko prozedura arautzen baitu.
Paperezko errezeten kasuan, ikus-onetsia Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzaren zigiluak, datak eta sinadurak osatzen dute. Modu elektronikoan ikus-onetsia jaso eta inprimatzen diren errezeten kasuan, "Elektronikoki ikus-onetsitako errezeta" legenda da ikus-onetsia osatzen duena. Ikus-onetsiaren data banaketa eguna edo banaketaren aurrekoa izan behar da, eta, salbuespenez, ikus-onetsiaren data ez badago, agindu den egunean egintzat hartuko da.
Errezeta elektronikoetan ikus-onetsia elektronikoki egiten da.
5.–Errezeten baliozkotasuna.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ordaintzeko baliozkoak izanen dira akordio honetan xedatutako baldintzak betetzen dituzten farmazia bulegoek emandako errezeta ofizialak.
5.1. Baliozkotasun epea.
10 egun naturaleko baliozkotasuna izanen dute, agindua eman den egunetik edo, kasua bada, ikus-onetsiaren egunetik zenbatuta, salbu eta estraktu hiposentsibilizatzaileen eta txerto bakterianoen errezeten kasuan, banaka prestatzen baitira; halakoetan, beren ezaugarri bereziak direla eta, epea 90 egun naturalekoa izanen da.
5.2. Itzultzeko arrazoiak.
Paperezko errezetak eta errezeta elektronikoko sistemak agindutako errezetak aztertuko dira, eta errezetak baliogabetzeko eta itzultzeko prozeduretan arrazoi berdinak aplikatuko dira, alde batera utzi gabe errezeta elektronikoari esker lan prozedurak hobetzeagatik gorabehera asko desager daitezkeela.
Ez da itzultzeko arrazoirik izanen finantzaketarik gabeko medikamentuen aginduak ordeztea finantzatutako printzipio aktibo, dosi, forma farmazeutiko eta, ahal dela, tamaina bereko medikamentu batekin.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez du agindu elektronikorik gabe egindako banaketa elektronikorik ordainduko.
Halaber, eta medikamentuen identifikazio unibokoko sistemak ezartzen ez diren bitartean, desadostasunak alderatuko dira errezeta elektronikoetako produktuak eman izanaren frogagiritzat entregatutako kupoien orrien mekanizazioarekin.
Itzultzeko arrazoi guztietan "beste arrazoi batzuk" izeneko atal bat jasoko da; ohiz kanpoko egoera berezietan erabiliko da, aurreikusita ez dauden egoeretan.
Ondoren, errezeta medikoak itzultzeko arrazoien zerrenda bat ageri da:
5.2.1. Erabateko baliogabetzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko, eta, horrenbestez, ez ditu ordainduko ondoko gorabeheretako bat daukaten errezetak:
a) Paperezko errezeta agindu den datatik edo agindu duenak emateko aurreikusi duen datatik 10 egun naturaleko epea igarota eman bada, salbu eta banakako txerto antialergikoen eta banakako txerto bakterianoen kasuan; halakoetan, beren ezaugarri bereziak kontuan izanik, epea gehienez laurogeita hamar egun naturalera luzatuko da (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.1 atala).
b) Paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, eman eta 90 egun natural igaro ondoren fakturatuak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.2 atala).
c) Errezeta eman duen farmazia bulegoa ez den beste farmazia bulego batek fakturatutako paperezko errezetak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.3 atala).
d) Behar den zigilu-kupoia falta duten paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, medikamentuen eta osasun produktuen kasuan, edo ematearen egiaztagiririk gabeak, zigilu-kupoia ez duten produktuen kasuan, salbu eta ezintasun materiala gertatu den kasuetan (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.4 atala).
e) Paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, agindua eta ematea bat ez datozenean, salbu eta baimendutako ordezte kasuetan, medikamentuak ordezteari buruzko atalean ezarritakoarekin bat (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.5 atala).
f) Errezeta elektronikoak, elektronikoki emandako eta fakturatutako ontziaren tamaina eta aurkeztutako zigilu-kupoia bat ez datozenean (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.6 atala).
g) Eman aurretik dagokien ikus-onetsia behar duten paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, ezarritako baldintzak ez daramatzatenak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.7 atala).
h) Paperezko errezetak, zeinetan agindutako tratamenduaren iraupena hiru hilabete baino luzeagoa baita, salbu eta agindutako medikamentuaren aurkezpenak epe hori gainditzen badu (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.8 atala).
i) Agindua eman duen medikuaren sinadura falta duten errezetak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.9 atala).
j) Paperezko errezetak, aginduaren datuetan gehitutako datuak, zuzenketak edo ezabaketak ageri badira, agindua aldatzen dutenak, eta agindua emandako medikuaren beste sinadura eta zigilurik ez badute (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.10 atala).
k) Paperezko errezetak, faltsuak direla agiri bidez egiaztatzen denean (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.11 atala).
l) Paperezko errezetak, dagokion eranskinean ezarritakoarekin bat ez datozen maisu-formulak agintzen dituztenak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.12 atala).
m) Lan istripuen edo lanbide eritasunen ondoriozko paperezko errezetak, Aseguru Entitatea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN) ez denean. Kasu horretan, errezeten jatorrizkoak itzuli eginen dira (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.13 atala).
n) Paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, pazienteak ez duenean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako farmazia prestaziorako eskubiderik (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.14 atala).
o) Paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, Osasun Sistema Nazionalaren farmazia produktuen izendegi ofizialean baja ez-fakturagarri eta/edo ez finantzatu gisa agertzen diren produktuenak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.15 atala).
p) Zigilu-kupoirik eta prezio finkaturik ez duten produktuen paperezko errezetak, haiekin batera produktua erosketa prezioa erakusten duen faktura ez badago (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.16 atala).
q) BEFFean bidalitako banaketa elektronikoak, beraientzat LAMIAn erregistratutako banaketarik ez badago (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.17 atala).
r) BEFFean bidalitako banaketa elektronikoak, beste BEFF batean bidali badira edo behin baino gehiagotan BEFF berean bidali badira (bikoiztasunak) (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.18 atala).
s) Baimendutako irekitze ordutegitik kanpo egindako banaketa elektronikoak, iruzurrezko jokabidea izan dela egiaztatzen denean (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.19 atala).
t) Jatorrizkoak ez diren zigilu-kupoien fakturazioa (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.20 atala).
u) Banakako txerto antialergikoen eta banakako txerto bakterianoen paperezko errezetak, atzealdean konposizio kualitatiboa eta/edo kuantitatiboa ez daramatenak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.21 atala).
v) Maisu-formulen errezetak, dagokien tasazioarekin ez datozenak, aldez aurretik tasatutakoak salbu (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.22 atala).
5.2.2. Baliogabetze partziala (irabazi profesionalaren marjinaren baliogabetze partziala barne).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak baliogabetze partzialtzat hartzen ahalko ditu ondoko gorabeherak dauzkaten errezetak:
a) Agindutako ontziaren tamaina ez den beste tamaina bat ematea, guardiako ordezkapenetan edo hornidura falta dagoen kasuetan izan ezik. Kasu horietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egoera horren egiaztagiria eskatzen ahalko du.
Agindutakoa baino ontzi handiagoak ematea.
Ontzi handiagoa eman den errezeten kasuan, aginduan ontzi txikiagoa agertzen denean edo deus ez denean agertzen, salbu eta medikuak posologia eta tratamenduaren iraupena behar bezala zehaztu baditu, ontzi txikiagoari dagokion kopurua ordainduko da, non ez den banaketa dagokion moduan justifikatzen eranskin honetako 2. puntuan jasotako ordezte irizpideekin bat etorriz (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.23 eta A.24 atalak).
Agindutakoa baino ontzi txikiagoak ematea.
Agindutakoa baino ontzi txikiagoa eman den errezeten kasuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak irizpide hauek izanen ditu kontuan:
1. Eman beharreko medikamentua marjina finkokoa izatea.
2. Eman beharreko medikamentuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari edo pazienteari kalte ekonomikoa eragitea.
Kasu horietan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak irabazi profesionalaren marjina deskontatuko du (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.30 atala).
Paperezko errezetetan, bi kasuetan, banaketa errezetaren atzealdean justifikatuta egon beharko da.
Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak aurreko irizpideak saihesteko aukera kontsultatuko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, arrazoi justifikaturen bat dagoenean.
b) Medikamentuen, produktu dietetikoen, maisu-formulen, efektuen eta osagarrien errezetak, akordio honetan ezarritakoa baino prezio handiagoan fakturatuak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak akordio honetan eta horri buruz indarrean dagoen araudiak ezarritako prezioa ordainduko du (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.25 eta A.26 atalak).
c) Maisu-formulen edo farmazia-prestakinen paperezko errezeten kasuan, banatutako produktuen kopuruak baimendutako gehienekoa gainditzen badu, ezarritako gehieneko kopurua baino ez da ordainduko (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.27 atala).
d) Paperezko errezetetan ontzi bat baino gehiago eman behar direnean, legezko salbuespenekin, horietako bat baino ez da ordainduko (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.28 atala).
e) Paperezko errezetak, zeinetan emateko data aginduarena edo ikus-onetsiarena baino lehenagokoa baita. Emandako produktuaren prezioa ordainduko da, irabazi profesionalaren marjina kenduta (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.31 atala).
f) Paperezko errezetak, agindua eman duen medikua identifikatzeko nahitaezko daturen bat falta denean: izen-abizenak eta elkargokide zenbakia. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez ditu errezetak itzuliko baldin eta farmazialariak datu horiek eskuz bete baditu mekanizazioa egiten duen enpresak irakurtzeko moduan.
Errezeta itzuliz gero, banatutako produktuaren irabazi profesionalaren marjina kenduko da (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.32 atala).
g) Aginduaren data faltan duten paperezko errezetak. Emandako produktuaren irabazi profesionalaren marjina kenduko da (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.33 atala).
h) Paperezko errezetak, pazientea identifikatzeko nahitaezko daturen bat falta dutenak: izen-abizenak eta pazientearen identifikazio-kodea (CIPNA edo, beste autonomia erkidego batekoak diren pazienteen kasuan, CIPSNSa). Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez ditu itzuliko farmazialariak datu horiek eskuz osatu dituen errezetak. Farmazialariak eginbidea sinatu behar du (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren A.34 atala).
5.2.3. Fakturazio akatsak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zein Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak antzemandako fakturazio akatsek deskontua edo ordainketa ekarriko dute, kasuan-kasuan:
a) Jaso bai baina fakturatu ez diren paperezko errezetak (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren E.1 atala).
b) Fakturatu bai baina jaso ez diren paperezko errezetak edo kupoi-orriak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak fakturatutako guztia deskontatuko du (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren E.2 atala).
c) Errezetetan fakturatutakoa eta errezetaren zenbatekoa bat ez datorrenean (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren E.3 atala).
d) Paperezko errezetak, fakturatutako ekarpena errezetan jasotako OTIari dagokiona ez denean. Kasu horretan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bakarrik ordainduko du errezetan jasotako OTIaren arabera dagokion portzentajea (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren E.4 atala).
e) Paperezko errezetak edo errezeta elektronikoak, fakturatutako ekarpena produktuaren eta/edo kontingentziaren arabera dagokiena ez denean (Itzultzeko Arrazoien Kodifikazioa izeneko eranskinaren E.4 atala).
A I. ERANSKINA.–KUPOI-ORRIAREN EREDUA

ERANSKINA.–ITZULTZEKO ARRAZOIEN KODIFIKAZIOA
* EE = Errezeta Elektronikoa / PE = Paperezko Errezeta.
GAKOA | ERREZETA MOTA * | ITZULTZEKO ARRAZOIA |
ERABATEKO BALIOGABETZEA | ||
A.1 | PE | Baliozkotasunari buruz finkatu diren epeen ondotik banatutako errezeta medikoak. |
A.2 | PE / EE | Banatu direnetik 90 egun natural igarota fakturatutako errezeta medikoak. |
A.3. | PE | Errezeta medikoak, errezeta banatu duena eta fakturatu duena farmazia bulego desberdinak direnean. |
A.4 | PE / EE | Nahitaezko zigilu-kupoia ez duten medikamentu eta osasun produktuen errezeta medikoak edo, zigilu-kupoia eduki behar ez duten produktuen kasuan, banaketaren frogagiririk ez dutenak. |
A.5 | PE / EE | Errezeta medikoak, zigilu-kupoia eta agindua bat heldu ez direnean. |
A.6 | EE | Errezeta elektronikoak, elektronikoki banatu eta fakturatutakoa eta zigilu-kupoia bat heldu ez direnean ontziaren tamainari dagokionez. |
A.7 | PE / EE | Errezeta medikoak, eman aurretik ikuskapenaren ikus-onetsia behar izanik ikusi-onetsi hori behar diren baldintzetan ez daramatenean. |
A.8 | PE | Errezeta medikoak, emandako tratamenduaren iraupena hiru hilabete baino luzeagoa denean. |
A.9 | PE | Errezeta medikoak, agindua eman duen medikuaren sinadura faltan dutenean. |
A.10 | PE | Errezeta medikoak, aginduaren datuetan gehitutako datuak, zuzenketak edo ezabaketak dituztenak, aldaketa horiek mediku agindu-emailearen beste sinadura batek eta zigiluak baliozkotzen ez dituenean. |
A.11 | PE | Errezeta medikoak, faltsuak direla agiri bidez egiaztatzen denean. |
A.12 | PE | Maisu-formulak agintzen dituzten errezeta medikoak, formula horiek dagokien eranskinean ezarritakoarekin bat heldu ez direnean. |
A.13 | PE | Lan istripuen edo lanbide eritasunen ondoriozko errezeta medikoak, Aseguru Entitatea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN) ez denean. |
A.14 | PE / EE | Errezeta medikoak, pazienteak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako farmazia prestaziorako eskubidea ez duenean. |
A.15 | PE / EE | Errezeta medikoak, produktuak Osasun Sistema Nazionalaren farmazia produktuen izendegi ofizialaren arabera fakturagarriak EZ direnean eta/edo finantzatuak EZ direnean. |
A.16 | PE | Zigilu-kupoirik eta prezio finkaturik ez duten produktuen errezeta medikoak, haiekin batera produktuaren erosketa prezioa agertzen duen fakturarik ez dagoenean. |
A.17 | EE | BEFFean agertzen diren banaketak (elektronikoak), LAMIAn erregistraturik ez daudenean. |
A.18 | EE | Banaketa elektroniko bikoiztuen fakturazioa. |
A.19 | EE | Irekitzeko ordutegi baimendutik kanpo banatutako errezeta medikoak, iruzurrezko jokabidea izan dela egiaztatzen denean. |
A.20 | PE/EE | Jatorrizkoak ez diren zigilu-kupoien bidez fakturatuak. |
A.21 | PE | Banakako txerto antialergikoen eta banakako txerto bakterianoen errezetak, atzealdean konposizio kualitatiboa eta/edo kuantitatiboa ez daramatenean. |
A.22 | PE | a) Maisu-formulen errezetak, dagokien tasazioa erantsita ez dutenak, aurrez tasatuak izan ezik. |
A.23 | PE/EE | Beste arrazoi batzuk. |
BALIOGABETZE PARTZIALA | ||
A.23 | PE / EE | Errezeta medikoak, tamaina handiagoak banatzen direnean agindutakoak baino. |
A.24 | PE | Errezeta medikoak, aginduan tamaina ageri gaberik tamaina handiena banatzen denean. |
A.25 | PE/EE | Maisu-formulen errezeta medikoak, itunaren eranskinean ezarri ez bezalako prezioan fakturatu direnak. |
A.26 | PE/EE | Errezeta medikoak, izendegi ofizialean eta horri buruz indarrean dagoen araudian legez baimendutakoa baino prezio handiagoan fakturatu direnak. |
A.27 | PE | Maisu-formulen errezeta medikoak, emandako produktuen kopuruak baimendutako gehienekoa gainditzen duenean. |
A.28 | PE | Errezeta medikoak, ontzi bat baino gehiago banatzen denean, indarreko araudian jasotako salbuespenekin. Halakoetan ontzi bakarra ordainduko da. |
A.29 | PE/EE | Beste arrazoi batzuk. |
BALIOGABETZE PARTZIALA, IRABAZI PROFESIONALAREN MARJINAREN KENDUTA | ||
A.30 | PE / EE | Errezeta medikoak, tamaina txikiagoa eman denean agindutakoa baino, A eranskinean adostutako irizpideak kontuan izanik. |
A.31 | PE | Errezeta medikoak, banaketa data aginduarena edo ikus-onetsiarena baino lehenagokoa denean. |
A.32 | PE | Errezetak, mediku agindu-emailea identifikatzeko nahitaezko daturen bat falta denean: izen-abizenak eta elkargokide zenbakia. |
A.33 | PE | Errezetak, aginduaren data falta dutenean. |
A.34 | PE | Errezetak, pazientea identifikatzeko nahitaezko daturen bat falta dutenean: izen-abizenak eta pazientearen Identifikazio Pertsonaleko Kodea (IPKa edo Gizarte Segurantzaren zenbakia). |
A.35 | PE / EE | Beste arrazoi batzuk |
FAKTURAZIO AKATSAK | ||
E.1 | PE | Jaso bai baina fakturatu ez diren errezeta medikoak. |
E.2 | PE / EE | Fakturatu bai baina jaso ez diren errezeta medikoak (papera) edo kupoi-orriak (elektronikoa). |
E.3 | PE / EE | Errezeta medikoak, fakturatutako zenbatekoak eta errezetan agertzen direnak bat heldu ez direnean. |
E.4 | PE | Errezeta medikoak, emateko unean pazientearen OTIari eta/edo fakturatutako produktu motari dagokion ekarpenaz beste batekin fakturatuak. |
E.5 | Beste arrazoi batzuk. | |
(*) Kupoiak aurkeztea dakarten itzultzeko arrazoiak medikamentuak eta osasun-produktuak aurkezteko unitate bakoitzaren identifikazio-sistema unibokoak ezartzen direnean berrikusiko dira. | ||
B ERANSKINA
Eranskin honetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako produktu hauek emateko baldintza ekonomikoak arautzen dira: maisu-formulak, farmazia-prestakinak, banakako txerto antialergikoak, banakako txerto bakterianoak eta osasun produktuak.
I. Maisu-formulazioa
Eranskin honen edukia egokituko da indarrean dagoen lege esparrura eta Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizateko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak horri buruz ezarritako araudira.
Esparru-akordio hau indarrean sartu eta gero, lantalde tekniko bat sortuko da akordioa eguneratzeko. Lantaldea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko ordezkariek osatuko dute. Talde hori gutxienez urtean behin edo alderdietako batek justifikatutako arrazoiak emanda eskatzen duenean bilduko da B Eranskinaren garapena ebaluatzeko.
1.–Esparru-akordio honen xede den farmazia prestazioan sarturiko maisu-formulak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura banatutako maisu-formulak egun onartutako arau tekniko eta zientifikoen arabera prestatu beharko dira, behar bezala akreditatutako farmazietan, I. taulan jasotako printzipio aktiboekin, formularen eraginkortasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatuko duen modu galenikoa erabiliz eta substantzia bakoitzerako zehaztuko diren baldintza berezietan.
Salbuespenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak baimen ditzake I. taulan ez dauden printzipio aktiboak dituzten maisu-formulak, helburua dosifikazio pediatrikoen egokitzapena denean edo behar terapeutikoak justifikatzen duenean (eszipiente batzuen bazterketa, medikamentuen horniketa falta jarraitua, etab.).
Maisu-formula horiek sartzea LTak garatutako eskaera-agiriaren bidez tramitatu beharko da (1. eranskina). Eskaera onartua izanez gero, maisu-formularen prezioa eta pazientearen ekarpena lehengaien kostuaren prezioa kontuan izanik zehaztuko dira.
2.–Farmazia prestaziotik kanpo dauden maisu-formulak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko, eta, horrenbestez, ez ditu ordainduko ondoko gorabeheretako bat daukaten maisu-formulen errezeta mediko ofizialak:
2.1. Maisu-formulak, indarreko arauek Osasun Sistema Nazionalaren finantzaketatik kanpo utzitako produktuen edo medikamentuen multzoetan sailkatu daitezkeenean.
2.2. Maisu-formulak, aginduan osaketa kualitatiboa eta kuantitatiboa ez daramatenean, indarrean dagoen Formulario Nazionalean deskribatutakoak izan ezik.
2.3. Maisu-formulak, haien elaborazioan gizakientzako medikamentu bat eta fabrikazio industriala erabili direnean.
2.4. Maisu-formulak, medikamentu erregistratu, merkaturatu eta finantzatu baten bezalako osaera, dosia eta forma farmazeutikoa dituztenean.
2.5. Maisu-formulak, haien osaera Osasun eta Kontsumo Ministerioaren Medikamentuak Hautatu eta Berrikusteko Programetan (PROSEREME) erretiratutako formulazioekin bat heldu denean.
2.6. Maisu-formulak, xede bakarra bidea izatea duten eszipiente soilak edo eszipiente multzoak baino biltzen ez dituztenean.
2.7. Maisu-formulak, haien egilea ez denean banatzen eta fakturatzen dituen farmazia bulego behar bezala akreditatua, ezta indarrean dagoen araudiari jarraikiz behar bezala baimendutako hirugarren bat ere.
2.8. Maisu-formulak, I. taulan zehaztutako baldintza bereziak betetzen ez dituztenean.
2.9. Maisu-formulak, Espainian legez onartuak ez dauden printzipio aktibo eragile eta adierazleak ez dituztenean.
2.10. Maisu-formulak, fakturazioa egitean, errezetan idatziz agertu ez denean eranskin honetan jasotako balorazio prozedura. Paperezko errezetan (prezio tasatua duten maisu-formulen kasuan izan ezik), datu horien falta zuzengarria izanen da.
Salbuespenez, LTak baloratuko du aurreko ataletan jasotako maisu-formulen elaborazioa eta fakturazioa baimentzeko aukera.
3.–Prestaketa eta banaketa.
3.1. Maisu-formulak prestatzeko prozesua farmazia artearen arau teknikoen eta zientifikoen arabera gauzatuko da, eta bat etorririk Maisu-formulen prestaketa zuzenari eta kalitate kontrolari buruzko arauei buruzko 175/2001 Errege Dekretuarekin eta horri buruz Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizateko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak ezarritako gainerako araudiarekin.
3.2. Preskripzio elektronikoa gaituta duten maisu-formula aurretasatuak eta finantzatuak modu elektronikoan preskribatu, eman eta fakturatuko dira. Halakoetan, kupoi-orriak erabiliko dira banaketa erregistratzeko, eta maisu-formularen kodea idatziko da kupoirako espazioan.
3.3. Maisu-formulak emanen dira beren izaera eta erabilerara egokitutako ontzietan, halako moduan non bermatuko baita ezarritako balio epean edukia babestea eta kalitatea mantentzea.
3.4. Maisu-formula bat ematean, farmazialariak ahozko eta idatzizko informazioa emanen dio pazienteari, behar dena eta nahikoa formula zuzen identifikatu, kontserbatu eta erabil dezan, bai eta tratamendua behar bezala bete dezan.
Informazio hori etiketan agertzen diren datuek eta erabilera-orriko datuek osatuko dute.
3.4.1. Etiketak.
Etiketek Formulario Nazionalak xedatutakoa bete eta hurrengo datuak izanen dituzte:
–Sailkatutako farmazia-prestakinaren edo maisu-formularen izena.
–Osaera kuantitatibo eta kualitatibo osoa, gutxienez ere nahitaez deklaratu beharreko printzipio aktibo eta eszipienteena.
–Forma farmazeutikoa, administrazio bidea eta emandako kopurua.
–Agindua eman duen medikuaren izena eta elkargokide zenbakia.
–Pazientearen izena, maisu-formulen kasuan.
–Prestaketaren data, balio epea edo iraungipen data eta kontserbatzeko baldintzak (beharrezkoa bada).
–Banatu eta prestatu duen farmazia bulegoaren izena, helbidea eta telefonoa (hirugarrenentzat prestatuz gero).
–Errezeta Liburuaren erregistro zenbakia, edo indarrean dagoen legearen arabera haren ordezkoa den euskarriarena.
–Sortaren zenbakia farmazia-prestakinen kasuan.
–Ohartarazpena: Gorde haurrengandik urrun.
Ontziaren tamainak datu horiek guztiak sartzeko biderik ematen ez duenean, ontzian, gutxienez, ondoko datuak agertu beharko dira:
–Sailkatutako farmazia-prestakinaren edo maisu-formularen izena, Formulario Nazionalak xedatutakoarekin bat etorri behar duena.
–Osaera kuantitatibo eta kualitatibo osoa, gutxienez ere nahitaez deklaratu beharreko printzipio aktibo eta eszipienteena.
–Hartzeko bidea, nahasterik egoten ahal bada.
—Eman eta prestatu duen farmazia bulegoaren identifikazioa (hirugarrenentzat prestatuz gero).
–Prestaketaren data eta balio epea edo iraungipen data.
–Errezeta Liburuaren erregistro zenbakia, edo indarrean dagoen legearen arabera haren ordezkoa den euskarriarena.
–Sortaren zenbakia farmazia-prestakinen kasuan.
Etiketan bildu ezin izan diren gainerako datuak pazienteari zuzendutako idatzizko informazioarekin edo erabilera-orriarekin entregatuko dira. Indarrean dagoen araudia betez, informazio hori maisu-formula edo farmazia-prestakina ematean helarazi behar da.
3.4.2. Pazientearentzako argibideak (erabilera-orria):
Sailkatutako farmazia-prestakinen edo maisu-formulen kasuan, informazio hori izanen da Formulario Nazionalean bildutakoa. Horrez gain, sailkatuta ez dagoen maisu-formula bat ematen den bakoitzean idatziz eman beharreko argibideetan hurrengo datuak sartuko dira:
–Farmazia bulegoa: izena, helbidea eta telefonoa.
–Osaera kuantitatibo eta kualitatibo osoa, gutxienez ere nahitaez deklaratu beharreko printzipio aktibo eta eszipienteena.
–Forma farmazeutikoa, unitate bakoitzaren dosia eta dosi kopurua.
–Hartzeko bidea.
–Posologia eta administrazio maiztasuna errezetan jarritakoaren arabera.
–Arauak zuzen hartzeko.
–Kontserbazio baldintzak, bidezkoa bada.
–Oharra: medikamentuak haurrengandik urrun gorde behar dira.
Horrez gain, medikamentu motak eskatzen badu, ohar berezi hauek gehitu behar dira:
–Tratamenduaren iraupena, mugatu behar denean.
–Erabilerarako arreta bereziak biztanleriaren talde berezietan (haurrak, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeak, adinekoak, kirolariak, patologia bereziak).
–Ibilgailuak gidatzeko edo makina zehatz batzuk manipulatzeko gaitasunean izan ditzakeen efektuak.
–Gaindosia izanez gero hartu beharreko neurriak.
4.–Maisu-formulen balorazioa.
Maisu-formulak eta farmazia-prestakinak baloratuko dira eranskin honetako 8. puntuan xedatutako arauen arabera.
Maisu-formulen zenbatekoaren barnean daude lehengaien eta prestaketarako materialen prezioa eta ordainsari profesionalak, baita zergak ere.
5.–Ekarpena.
Ekarpena izanen da momentu bakoitzean indarrean dagoen araudiak zehazten duena.
Monofarmako moduan formulatzen diren printzipio aktiboak AR siglekin agertuko dira I. taulako printzipio aktiboen zerrendan, indarrean dagoen araudiaren arabera ekarpen murriztua dagokienean.
6–Fakturazioa.
Maisu-formulak fakturatuko dira esparru-akordio honetako C eranskinean ezarritakoaren arabera. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bakarrik finantzatuko ditu forma farmazeutiko bakoitzarentzat errezetaren bidez ezarritako gehienekoak gainditzen ez dituzten kopuruak.
7.–Printzipio aktiboen zerrenda.
7.1. I. taulan agertzen da printzipio aktiboen zerrenda, hartzeko bidea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura maisu-formulatzat jotzeko gainerako baldintza bereziak.
7.2. Printzipio aktiboak ezin izanen dira ontziratu gabe banatu.
7.3. Printzipio aktiboen prezioak ere I. taulan agertzen dira. Horiek finkatzeko abiapuntu izanen dira kostuen prezioen egiaztagiri edo jatorrizko ziurtagiriak, hornitzaile adierazgarriek (kooperatiba farmazeutikoak, banaketa farmazeutikoko biltegiak eta produktu kimikoen biltegiak) igortzen dituztenak. Azken prezioa zehazteko, oinarria izanen da printzipio aktiboaren beharrezko kopururako egokia izanen den ontziaren kostuaren prezioa, 1,797 faktoreagatik biderkatuko dena. Faktore hori LTak berrikusten eta eguneratzen ahalko du.
7.4. Printzipio aktiboen eta prezioen zerrendaren berrikuspena.
7.4.1. Edozein alderdik eskatuta, 1. dokumentuan zehaztutako prozedurari jarraituz, LTak zehaztuko du I. taulan agertzen diren printzipio aktiboen baldintzak sartzen diren, ateratzen diren edo aldatzen diren. Eskaerekin batera aurkeztuko da produktua sartzea, ateratzea edo aldatzea oinarritzen duen dokumentazio teknikoa.
7.4.2. Urteko lehen hiruhilekoan, LTak berrikusiko ditu zerrendako printzipio aktiboen prezioak, 7.3 puntuan zehaztutako irizpideak kontuan izanik. Salbuespenez, edozein alderdik eskatuta, eta edozein momentuan, produktuen prezioak berrikusten ahalko dira, eguneratu behar direla behar bezala justifikatuz gero.
8.–Maisu-formulak baloratzeko arauak.
Honela kalkulatuko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako maisu-formulen fakturazio prezioa:
–Lehenbizi, dagokion zerrendan (I. taula) ageri diren printzipio aktiboen prezioa hartuko da, zenbatekoa erabilitako kopuruaren arabera kalkulatuz.
–Ondoren, eszipientearen prezioa gehituko zaio (II. taula).
–Jarraian, ordainsari profesionalen prezioa gehituko zaio, III. taulan ezarritakoaren arabera. Bertan, taldekatuta daude antzeko denbora eta ardurak eskatzen dituzten forma farmazeutikoen arabera.
Multzo bakoitza baloratzeko irizpide gisa P faktorea (ordainsari profesionalak zehazteko erabiltzen den konstantea) erabiliko da, eta gero koefiziente biderkatzaile aldakor bat erabiliko da, finkatzen dena forma farmazeutiko bakoitzaren prestaketaren zailtasunaren arabera eta 175/2001 Errege Dekretuan zehaztutako dokumentazio eta erregistro sistema mantentzeko beharrezkoak diren jardueren arabera. Faktore hori urtero berrikusiko da. Berrikuspena automatikoa izanen da, eta Nafarroako Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera eginen da, hurrengo formulari jarraituz:
P faktorea = aurreko urteko P faktorea [1 + (gehikuntzaren % / 100)]
P faktore berria ezarriko zaie datu horiek ezagutu ondoko hilabetearen lehen egunaz geroztik banatzen diren maisu-formulei. LTak P faktorearen balioa eta kalkulatzeko prozedura berrikusten eta eguneratzen ahalko du.
–Azkenik, forma farmazeutikoa eta egin beharreko kopurua kontuan izanik, ontziaren prezioa gehituko zaio, IV taulan ageri dena.
–Hortik ateratzen den diru-zenbatekoari unean-unean medikamentuetarako indarra duen BEZa aplikatuko zaio.
Paperezko errezeten kasuan, prezio tasatua duten maisu-formulen kasuan izan ezik (V. taula), farmazialariak errezetaren atzeko aldean fakturazioaren prezioa jaso beharko du, honela zehazturik:
"a", printzipio aktiboen prezioa, eurotan.
"b", eszipienteen prezioa, eurotan.
"c", ordainsari profesionalak, eurotan.
"d", ontzia, eurotan.
"X", guztizko partziala. "e", BEZa, eurotan.
"Y", guztizkoa, eurotan.
LTak baloratuko du eszipienteen eta ontzien prezioa sartu, baztertu edo zehaztu behar den, printzipio aktiboen kasurako 7.3 puntuan aurreikusitako gisa berean.
"Ordainsari profesionalak" izeneko III. taulan, zehazten da maisu-formula bakoitzarentzat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura egin daitekeen gehieneko zenbatekoa, unitate, gramo eta zentimetro kubikoetan adierazirik. Kopuru handiagoak banatuz gero, gehieneko kopurua baino ez da ordainduko.
Prestatu beharreko kopurua jasota ez badago, eta posologiatik eta errezetan jasotako tratamenduaren iraupenetik ondorioztatu ezin bada, gehienez kopuru hauek finantzatuko dira:
Kapsulak: 50 unitate.
Ore pomadak, emultsioak, gelak, pikorkatuak, hauts konposatuak, soluzioak, esekidurak, soluzio esterilak, jarabeak eta enemak: 100 gramo edo 100 mililitro.
Injektagarriak, obuluak eta supositorioak: 10 unitate. Tanta otikoak: 30 ml.
9.–Farmazia-prestakinak.
Aurreko puntuetan maisu-formulei buruz aurreikusitako guztia farmazia-prestakinei ezarriko zaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura eman daitezkeen farmazia-prestakinak Formulario Nazionalarekin bat etorriko dira.
–Farmazia-prestakinen zerrendako prezioak finkatzea.
Banaka prestatutako farmazia-prestakinak maisu-formulak balira bezala baloratzea onartuko da.
–Farmazia-prestakinen zerrendaren eguneratzea eta prezioen berrikustea.
Farmazia-prestakinen zerrenda eguneratzeko eta prezioak berrikusteko prozedura izanen da printzipio aktiboen zerrendarako zehaztutako bera.
I., II., III., IV. eta V. taulak publikoak izanen dira eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren webgunean egonen dira eskura. Eguneraturik atxiki beharko dira LTak aho batez egiten dituen aldaketak kontuan izanik.
I. taula: Printzipio aktibo moduan formula daitezkeen produktu kimikoen zerrenda.
II. taula: Eszipienteen prezioa.
III. taula: Ordainsari profesionalak.
IV. taula: Ontzien prezioa.
V. taula: Prezio tasatua duten maisu-formulen zerrenda.
II.–Osasun produktuak
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako osasun produktuak izanen dira dagokien zigilu-kupoia dutenak eta Osasun Farmazia Produktuen Izendegi Ofizialean daudenak.
Emateari eta fakturatzeari dagokienez, esparru-akordio honetan medikamentuetarako ezarritakoari jarraituko diote, C Eranskinean jasotako berezitasunak kontuan izanik.
III.–Banakako txertoak
Banakako txertoak dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura emateari dagokionez, banakako txerto antialergikoak eta banakako txerto bakterianoak, agente immunizatzaileekin, kontzentrazioz eta diluzio espezifikoz prestatuak paziente zehatz baten agindu medikoa kontuan izanik eta indarrean dagoen araudiaren arabera.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura emateko baimena duten banakako txertoek etiketa identifikagarri bat edukiko dute, non jasoko baitira ematea kontrolatzeko beharrezkotzat jotzen diren datuak, emateko unean errezeta ofizialarekin bat egiteko.
Ikus-onetsia edo errezetaren baimena beharko da konposizioan honelako alergenoak ez dituzten banakako txerto antialergikoak emateko: akaroak, hautsa, polena, onddoak, epitelioak eta antigeno bateragarrien nahasketak (onddoak-hautsa eta akaroak-hautsa).
Halaber, banakako txerto bakteriano guztiek Ikuskaritzaren aldez aurreko ikus-onetsia eduki beharko dute.
Fakturazioaren unean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura emandako banakako txertoen errezetek nahitaez zehaztu behar dute konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa.
Txerto horien ekarpena indarrean dagoen araudiak zehaztuko du.
IV.–Zigilu-kupoirik gabeko ikus-onetsiak
Zigilu-kupoirik gabeko produktuek, aldez aurreko ikus-onetsia edo baimena behar dutenek, izanen dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zehaztutako ekarpena, behar besteko aurrerapenarekin farmazialarien ordezkaritzari komunikatu behar zaiona.
Fakturatu ahal izateko, errezeta horiek banaketaren egiaztagiria eduki behar dute (produktuaren izena eta prezioa kartoiaren zati batean) edo, bestela, erosketaren faktura erantsi beharko da.
MAISU-FORMULARAKO PRINTZIPIO AKTIBOAK SARTZEKO/ALDATZEKO ESKAERA-DOKUMENTUA |
|
1.–ESKATZAILEAREN DATUAK.
Mediku espezialista: | |
Tel.: | Helb. elek.: |
Farmazialaria: | |
Tel.: | Helb. elek.: |
Farmazia bulegoa Farmazia Zerbitzua Ospitalekoa Oinarrizko Osasun Laguntzakoa Beste batzuk | |
2.–ESKATZEN DUT.
Sartzea Aldatzea Egokitzea Formulazioa, industria-fabrikazioko gizakientzako medikamentuetatik abiatuta Beste bat | ||
PRINTZIPIO AKTIBOAK | ||
Izena | ||
Gomendio terapeutikoa: | ||
Dosia | Hartzeko modua | Zer formularen parte den |
Eskaera bermatzen duen bibliografia / dokumentazioa: | ||
Oharrak: | ||
Printzipio aktiboaren prezioa / maisu-formularen tasazioa / pazientearen ekarpena | ||
euroak / gramo | ||
Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren balorazioa: |
Aldekoa Kontrakoa |
JUSTIFIKAZIOA |
......................................(e)n, .............(e)ko .....................aren ........(e)(a)n
Sinadura
Dokumentu hau Lantalde Teknikoari (LT) bidali behar zaio.
cimna@cof-navarra.com
sfarmaco@navarra.es
C ERANSKINA.–FAKTURAZIO-PROZEDURA
Errezetak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura fakturatzeko, eranskin honetan adierazten den prozedura beteko da.
1–Fakturazioaren jatorria.
Egungo fakturazio prozesuak 2 jatorri ezberdin ditu, paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak, hain zuzen ere. Paperezko errezeten kasuan mekanizazio informatikoaren bidez eginen da, eta errezeta elektronikoen kasuan, berriz, prozedura elektronikoaren bidez.
Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofiziala izanen da biltegi irisgarri bat sortu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esku utziko duen entitatea; farmazia bulegoak haren zerbitzarietara bidalitako datuak biltzen ditu. Banaketa Elektronikoen Fakturazioaren Fitxategia (BEFF) banaketa elektronikoen fakturazioaren jatorria da, eta Digitalizazio Fitxategian (DF) paperezko errezeten eta kupoien orrien digitalizazioa biltzen da.
BEFFa sortzearen eta DFko paperezko errezetak digitalizatzearen kostua farmazia bulegoek ordainduko dute; kupoien orrien digitalizazioaren kostua, berriz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bere gain hartuko du.
2.–Fakturazioaren aurretiko arauak.
2.1. Errezeta elektronikoak.
Banaketa prozedura elektronikoak sistema egokiak dauzka farmazia bulegoek, alde batetik, banatu ditzaketen eta banatu dituzten medikamentuak eta osasun produktuak identifikatzeko, fakturazioa egiteko behar dituzten datu guztiekin, eta, bestetik, jakiteko pazienteak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako farmazia prestaziorako eskubidea duen eta banaketaren momentuan hark ordaindu behar duen kopurua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sistema elektronikoarekin batera, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak farmaziei aplikazio bat emanen die emandako datuak biltzeko. Beren sistemak aldatuz gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak elkar informatuko dute, biak beti bateragarriak izan daitezen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari eta horrek farmazia bulegoei aurretik inprimatutako orri batzuk (A I eranskina) emanen dizkie; barra-kode baten bidez kodetutako identifikatzaile bat izanen dute. Orri bakoitzean gehienez 28 kupoi itsasten ahalko dira, askotariko pertsonenak izan daitezkeenak. Banaketa bereko kupoiak ezin izanen dira orri ezberdinetan itsatsi.
Orri horiek eduki behar dituzte hilabete berean emandakoen kupoiak, eta farmaziaren titularrak sinatu behar ditu. Orri berean dauden kupoi guztiek hilabete berean fakturatuak beharko dute. Ez da beharrezkoa kupoien orria beteta egotea.
Medikamentuen, produktu dietetikoen eta osasun produktuen aurkezpen unitate bakoitza zalantzarik gabe identifikatzeko sistemak ezartzen direnetik aurrera, zigilu-kupoiak edo parekoak desagertzen joanen dira eta ez dira aurrerantzean izanen emandakoa frogatzen duten agiriak, betiere une bakoitzean indarra duen araudia betez.
Zigilu-kupoien eta paperezko errezeten digitalizazioa eginen duen enpresak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari web aplikazio bat emanen dio, kupoien orrien irudiak kontsultatu ahal izateko.
2.2. Paperezko errezetak.
Farmazia bulegoetan, paperezko errezetak ematean, egiaztatuko dute errezeta medikoek egokiro emateko beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzen dituztela, errezeta medikoari eta emateko aginduei buruz indarrean dagoen araudiak eta horri buruz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, dagozkion eskumenen barnean, ezarritakoak.
Pazientea identifikatzeko falta diren datuak idazten ahalko dituzte (izen-abizenak, afiliazio zenbakia, CIPNA, OTIa).
Errezetan berean farmazia bulegoaren identifikaziorako zenbakia eta farmazia bulegoaren jabearen izena idatziko dira, eman den data eta farmazialariaren sinaduraren ondoan.
Horretarako erreserbatutako lekuan, zigilu-kupoia edo kupoiak jarriko dituzte, horiek dituzten medikamentuen, osasun produktuen edo produktu dietoterapikoen kasuan.
Aurrekoa posiblea ez den kasuetan, ematearen egiaztagiria izanen da ontzi, kutxa edo etiketaren zati bat, produktuaren identifikazio argia ahalbidetuko duena eta barra-kode industriala izanen duena, ezintasun materiala baldin ez badago. Leku horretan, zigilu bat (C.I eranskineko eredua) jarriko da, honako emate mota hauek bereizteko:
KODEA | AZALPENA |
500009 | Banakako txerto antialergikoak eta banakako txerto bakterianoak |
500017 | Maisu-formulak eta farmazia-prestakinak ekarpen normalarekin |
500025 | Maisu-formulak ekarpen bereziarekin (murriztua) |
Produktu horiek eta aurreko taulan egon ez eta zigilu-kupoirik ez duen beste edozein produktu fakturatzeko arauak bilduko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak landutako jarraibideetan, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari bidaliko zaizkionak, eta beren eguneratzeetan.
Kode horiek moldatzen ahalko dira errezeta elektronikoen elkarreragingarritasunerako lortutako akordioen arabera.
Zigilu-kupoia eta zigilua irakurgarritasuna eta manipulazio normalaren ondorioz askatuko ez dela bermatzeko moduan jarriko dira.
Zigiluak bakarrik erabiliko dira eman beharreko produktuak zigilu-kupoirik ez badu. Ikus-onetsia daramaten formulen edo estraktuen errezetetan, fakturatu beharreko produktuaren zigilua jarriko da, ez ikus-onetsiarena.
Ahal dela, modu bat ezarriko da maisu-formulak, farmazia-prestakinak, banakako txerto antialergikoak eta banakako txerto bakterianoak (500017 eta 500009) fakturazio elektronikoko fitxategian sartzeko, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin banaketaren egiaztagiriak bidaltzeko modua adostuz.
Zigiluan derrigor eta irakurtzeko moduan jarriko da emandako produktuaren edo produktuen salmenta prezioa. Errezetak ontzi bat baino gehiago edukiz gero, guztizko prezioa jarriko da.
3.–Farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailearen aplikazioa.
Urtero, entregatutako dokumentazioa kontuan izanik, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak zehaztuko du zein farmazia bulegori dagokien farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailearen aplikazioa. Gizakientzako medikamentuak banatzeari eta emateari dagozkien marjinak, kenkariak eta deskontuak ezartzen dituen maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretuko 29. artikuluak eta hori garatzen eta/edo aldatzen duten beste araudiek ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatu eta gero, dagokion ebazpena onetsi eta haren berri emanen zaie eskaera egin duten farmazia bulego guztiei, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari eta MUFACE, MUGEJU eta ISFAS entitateei.
Indize zuzentzailea errezeten hileroko fakturazioetan aplikatuko da.
Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak hilero fakturatuko du farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailearen aplikazioari dagokion kopurua; hori ordaintzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokio.
4–Fakturazioa egitea.
4.1. Fitxategi informatikoak egitea.
4.1.1. Banaketa Elektronikoen Fakturazioaren Fitxategia (BEFF):
BEFFa Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak egin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari aurkeztuko dio. BEFFaren kostua farmazia bulegoen kargurakoa izanen da.
BEFFa eginen da fakturatu beharreko hilabeteko azken egunaren ondotik, banaketak bertan behera uzteko legez zehaztutako epeak errespetatuz eta betiere epe hori bete eta gero. Fakturatutako hilabeteko eta aurreko hiru hilabeteetan egindako ez fakturazioa egindako hilabetearen ondoko hilabeteetakoak.
Aplikatutako fakturazioaren prezioa izanen da fakturatutako hilabeteari dagokiona.
Unitateko prezioari dagokionez, fakturazio prezioa aplikatuko da prezio txikienaren berdina edo txikiagoa baldin bada. Prezio txikiena duen medikamentuaren hornidurarik eza gertatuz gero, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari emanen dio horren berri, berak jakin bezain laster. Kasu horretan, salbuespen gisa, prezio txikiena baino fakturazio-prezio handiagoa duten medikamentuak PSP + BEZa eginda saldu eta fakturatzen ahalko dira prezio txikiena markatzen duen medikamentua falta bada, betiere Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak baimena ematen badu aplikatu aurretik.
Fitxategian bidaliko den unitateko prezioa izanen da fakturatu beharreko hilabetearen izendegian agertzen dena, EZ banaketarenean, eta bi dezimal izan beharko ditu.
Ezin ditu hurrengoen banaketak eduki:
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatzen ez dituen medikamentuak.
–Baimendu gabeko ikus-onetsiak dituzten medikamentuak.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren edo Osasun Sistema Nazionalaren kargurako farmazia prestaziorako eskubidea ez duten pazienteak, bidaian diren pazienteak edo lekualdatuak direnean).
Formatua:
Fitxategiaren izenaren formatua hau izanen da: XXMMAAAA.txt. XX: Nafarroa probintziaren kodea. 31 da.
HH: hilabetea bi digiturekin. UUUU: urtea lau digiturekin.
Fitxategiaren formatua Unicode izanen da.
BEFFak honako informazio hau izanen du:
EREMUA | AZALPENA | TAMAINA |
Farmazia bulegoa | Banatzen duen farmazia bulegoaren identifikatzailea. Mezularitzan <CodigoOf> eremua. | 5 |
Banaketaren kodea | <CodDispensacion> eremua Lamiak mezularitzan bidaltzen duena. | 10 |
Kode nazionala | Banatutako Kode Nazionala. | 6 |
Ontzi kopurua | Banatutako guztizko ontzi kopurua (banaketak / baliogabetzeak). | 2 |
Banaketaren hilabetea | Banaketaren hilabetea. | 2 |
Banaketaren urtea | Banaketaren urtea. | 4 |
Fakturazioaren hilabetea | Fakturatzera bidaltzen deneko hilabetea. | 2 |
Fakturazioaren urtea | Fakturatzera bidaltzen deneko urtea. | 4 |
Pazientearen ekarpena (bere OTI kodea edo, bestela, farmazia prestazioa). | <Regimen> eremua Lamiak mezularitzan bidalitakoa. | 2 |
Banaketaren ekarpena | <AportacionMedicamento> eremua Lamiak mezularitzan bidalitakoa. | 2 |
Ordezkapenaren arrazoia | <MotDiscrepancia> eremua mezularitzan bidalitakoa. Balio posibleak: Guardia/Larrialdia (1), Horniketa eza (2), Pazientearen oharra (5). | 2 |
Unitateko prezioa | Prezioa kalkulatu behar da ezarritako arauei jarraituz (prezio txikiena edo fakturazio prezioa). Bidaliko da ontzi bakoitzaren unitateko prezioa, fakturazio hilabetearen izendegian ageriko dena. Formatua: 000000000. Azken bi karaktereak dezimalak dira. | 9 |
Zenbateko likidoa | Nafarroako Gobernuak farmaziari ordaindu beharreko zenbateko likidoa. 000000000 formatua. Azken bi karaktereak dezimalak dira. | 9 |
Kupoien orria | Zigilu-kupoiak itsasteko erabilitako kupoien orriaren identifikatzailea. | 13 |
Jatorria | Errezeta zer farmazia-modulutatik eman zen identifikatzen du; (1) integratua edo (0) ez integratua. | 1 |
1. OHARRA: informatuta eremuarekin estalita geratzen ez diren karaktereak "0" zero karakterearekin beteko dira balioaren ezkerrean.
2. OHARRA: eremuetako bat informatuta ez datorrenean, adibidez, ordezkapenaren arrazoia, eremua osatuko da bere tamainak adierazten duen bezainbeste "0" zerorekin.
3. OHARRA: fitxategiaren eremu bakoitza mugatuko da bereizlea den barra bertikal (|) karakterearekin. Lerro bakoitzaren hasieran eta amaieran ez da karaktere bereizlerik erabiliko.
4. OHARRA: Pazientearen ekarpena (<Regimen> eremua mezularitzan) eta Banaketaren ekarpena (<AportacionMedicamento> eremua mezularitzan) eremuetarako erabiliko dira farmazia bulegoetako softwareek erabilitako taulak.
BEFFak baldintza hauek bete behar ditu:
–Lerro hutsak EZ edukitzea.
–Bakarrik digituak eta | karakterea edukiko ditu.
–EZ ditu orri bakoitzean 28 kupoi baino gehiago eduki behar.
4.1.2. Paperezko errezeten eta kupoien orrien Digitalizazio Fitxategia (DF).
Paperezko errezeten digitalizazioari dagokion fitxategi horren partea da errezeta horiek fakturatzeko egungo euskarria.
Fakturazio elektronikoaren prozeduran sartzen ez diren bitartean, paperezko errezetak fakturatuko dira mekanizazio informatikoaren bidez, eta digitalizazioaren kostua farmazia bulegoen kargurakoa izanen da.
Nahiz eta paperezko errezetak BEFFean sartu, paperezko errezeten mekanizazioa DF horretan sartuko dira aurrerantzean ere, kupoien orrien digitalizazioarekin batera, fakturazio prozesuaren kontrol egokia egiteko.
Medikamentuen, produktu dietetikoen eta osasun produktuen aurkezpen unitate bakoitza zalantzarik gabe identifikatzeko sistemak ezartzen direnetik aurrera, medikamentu faltsutuen merkataritza ekiditeko eta hauen trazabilitatea bermatzeko, zigilu-kupoiak edo parekoak desagertzen joanen dira eta ez dira aurrerantzean izanen egindako ematea frogatzen duten agiriak, betiere une bakoitzean indarra duen araudia betez.
Fitxategi horrek bere tratamendu informatikoa ekiditen duen hutsune teknikorik badu, itzuliko da zuzendu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari berriz entregatzeko.
Formatua:
Paperezko errezeten eta kupoien orrien digitalizazioa bilduko duen DFak formatu hau izanen du:
EREMUA | AZALPENA | LEHENTASUN ORDENA | TAMAINA | EREMU | PAPEREZKO | ERREZETA |
FICOLE | Elkargoaren kodea | 1 | 2 | Char | 31 | 31 |
HILABETEA | Hilabetea | 3 | 2 | Char | HH | HH |
URTEA | Urtea | 5 | 4 | Char | XXXXX | XXXXX |
FIFARMA | Farmaziaren kodea | 9 | 3 | Char | XXX | XXX |
FIPAQUE | Pakete zk. | 12 | 5 | Char | XXXXX | 00000 |
FIRECE | Errezeta zk. paketearen barnean | 17 | 2 | Char | XX | 00 |
FITIPRECE | Errezeta motaren kodea | 19 | 1 | Char | X (kodifikazioaren arabera) | 0 |
FIGRURECE | Errezeta multzoaren kodea | 20 | 1 | Char | X (kodifikazioaren arabera) | 0 |
FIMEDICA | Kode nazionala | 21 | 6 | Char | XXXXXX | XXXXXX |
FIPVP | Unitatearen PSPa | 27 | 9 | Char | XXXXXXXXX | XXXXXXXXX |
FIENVAS | Errezeta bakoitzeko ontzi kopurua | 36 | 1 | Char | X | 1 |
FIAPOASE | Ekarpen MOTA | 37 | 1 | Char | X | X |
FINUMRECE | Errezeta zk. (azpiko barra-kodea) | 38 | 12 | Char | XXXXXXXXXXXX | 12 zero |
FIBARRA | Barra-kodea errezetan/orrian inprimatuta | 50 | 100 | Char | Errezeta zk. (barra-kodea) | Zigilu-orriaren dokumentu zk. (barra-kodea) |
FICOLEG | Medikua | 150 | 8 | Char | FIBARRA irakurtzen bada, medikuak 9tik 15era posizioa hartuko du. Eskuzkoetan grabatuko da eskuinetik 8 karaktererekin osatuz | 00000000 |
FICODI | Banaketaren identifikatzailea | 158 | 15 | Char | 000000000000000 | 000000000000001 |
FIGRFC | Banaketa lerroko faktura multzoa | 173 | 2 | Char | 00 | 00 |
FITSI | Errezetaren prozesatuaren OTI kodea | 175 | 6 | Char | XXXXXX (kodifikazioaren arabera) | 000000 |
FIAPOR | Erabiltzaileak egindako ekarpena | 181 | 9 | Char | XXXXXXXXX | 000000000 |
FIANODISP | Banaketaren urtea | 190 | 4 | Char | XXXX | XXXX |
FIMESDISP | Banaketaren hilabetea | 194 | 2 | Char | XX | XX |
FITIPIRECren balioak (paperezko errezeten kasuan errezeta motaren kodea) dira:
1: OTI001.
2: OTI002.
3: Lan istripuak.
4: OTI003.
5: OTI004.
6: OTI005.
7: Osasun kanpaina.
FIGRURECEren balioak (paperezko errezeten kasuan errezeta multzoaren kodea) dira:
1: Medikamentuak.
3: Efektuak eta osagarriak.
4: Formulak.
6: Ikus-onetsitako errezetak.
8: Produktu dietetikoak.
FIPOASE: produktuaren ekarpen mota (kupoien orrietara lotutako produktuak zein paperezko errezeten produktuak):
0: Ekarpen normala.
1: Ekarpen berezia (murriztua). 3: Ekarpenik gabe.
FITSI: errezetaren prozesatuaren OTI kodea (OTI001, OTI002, OTI003, OTI004 eta OTI005).
4.1.3. Farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailearen aplikazioaren fitxategia.
Farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailearen aplikazioaren fitxategiak bilduko du farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzeagatik abonua jaso dezaketen farmazia bulegoen zerrenda, baita ordaindu beharreko kopurua ere.
Formatua:
Fitxategiaren izenaren formatua hau izanen da: RD997/2022-IC- XXMMAAAA.xls.
XX: Nafarroa probintziaren kodea. 31 da.
HH: hilabetea bi digiturekin. UUUU: urtea lau digiturekin.
Fitxategiaren formatua Excel izanen da.
Fitxategiak honako informazio hau izanen du:
EREMUA | AZALPENA | OHARRAK |
FEO | Farmazialarien Elkargo Ofizialaren izena | |
Urtea | Fakturazio urtea | XXXXX |
Hilabetea | Fakturazio hilabetea | HH |
Kod–Fzia | Farmazia bulegoaren kodea | XXX |
Aldia | Zer denboraldiri dagokion indize zuzentzailea aplikatzeagatik fakturatutako zenbatekoa | UUUUHH |
IFTC | Medikamentuen hileko fakturazioaren zenbatekoa (PSP BEZ), baterakoa. Entitate kudeatzaile bakoitzari fakturatutako medikamentuen zenbatekoen batura | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu. |
IFTSNS-O | O-NOZi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu. |
IFTMF | MUFACEri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu. |
IFTIS | ISFASi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu. |
IFTMG | MUGEJUri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu. |
IFBC | Entitate kudeatzaile bakoitzari fakturatutako medikamentuen zenbatekoen hileroko batura, indize zuzentzailea aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBSNS-O | O-NOZi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, indize zuzentzailea aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu. |
IFBMF | MUFACEri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, indize zuzentzailea aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBIS | ISFASi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, indize zuzentzailea aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBMG | MUGEJUri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, indize zuzentzailea aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
%BFSNS-O | Indize zuzentzailea aplikatzeko oinarri osoari dagokionez O-NOZi fakturatutako medikamentuen fakturazioaren oinarria adierazten duen portzentajea | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
%BFMF | Indize zuzentzailea aplikatzeko oinarri osoari dagokionez ISFASi fakturatutako medikamentuen fakturazioaren oinarria adierazten duen portzentajea | Portzentajea. 2 dezimal ditu. |
%BFBIS | Indize zuzentzailea aplikatzeko oinarri osoari dagokionez ISFASi fakturatutako medikamentuen fakturazioaren oinarria adierazten duen portzentajea | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
%BFMG | Farmazia bulegoaren fakturazioaren hilabeteko zenbateko osoari dagokionez MUGEJUri fakturatu eta kenkaria duten medikamentuen fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen portzentajea | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
DIFERENTZIALA | Gizakientzat industrialki fabrikatu eta diru publikoaren kargura banatzen diren medikamentuen errezeta edo banatze aginduei dagokien hileroko fakturazioak egiten duen zenbatekoaren eta 12.500 euroren arteko aldea | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
ICC | Konpentsazioaren zenbateko osoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
ICSNS-O | O-NOZek farmazia bulegoari ordaindu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzeagatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
ICMF | MUFACEk farmazia bulegoari ordaindu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzeagatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
ICIF | ISFASek farmazia bulegoari ordaindu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzeagatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
ICMG | MUGEJUk farmazia bulegoari ordaindu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoen marjinen indize zuzentzailea aplikatzeagatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
4.1.4. 997/2022 Errege Dekretua aplikatzeagatik dauden kenkarien eskalak biltzen dituen fitxategi informatikoa.
Fitxategiaren izenaren formatua hau izanen da: RD997/2022-Ded- XXMMAAAA.xls.
XX: Nafarroa probintziaren kodea. 31 da.
HH: hilabetea bi digiturekin. UUUU: urtea lau digiturekin.
Fitxategiaren formatua Excel izanen da.
Fitxategiak honako informazio hau izanen du:
EREMUA | AZALPENA | OHARRAK |
FEO | Farmazialarien Elkargo Ofizialaren izena | |
Urtea | Fakturazio urtea | XXXXX |
Hilabetea | Fakturazio hilabetea | HH |
Kod–Fzia | Farmazia bulegoaren kodea | XXX |
IFTC | Medikamentuen hileko fakturazioaren zenbatekoa (PSP BEZ), baterakoa. Entitate kudeatzaile bakoitzari fakturatutako medikamentuen zenbatekoen batura | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFTSNS-O | O-NOZi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFTMF | MUFACEri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFTIS | ISFASi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFTMG | MUGEJUri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBC | Entitate kudeatzaile bakoitzari fakturatutako medikamentuen zenbatekoaren hileroko batura, kenkaria aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBSNS-O | O-NOZi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, kenkaria aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBMF | MUFACEri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, kenkaria aplikatzeko oinarria dena | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBIs | ISFASi hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, kenkaria aplikatzeko oinarria dena. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFBMG | MUGEJUri hilero fakturatutako medikamentuen (PSP BEZ) zenbatekoa, kenkaria aplikatzeko oinarria dena. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
%BFSNS-O | Farmazia bulegoaren fakturazioaren hilabeteko zenbateko osoari dagokionez O-NOZi fakturatu eta kenkaria duten medikamentuen fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen portzentajea. | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
%BFMF | Farmazia bulegoaren fakturazioaren hilabeteko zenbateko osoari dagokionez MUFACEri fakturatu eta kenkaria duten medikamentuen fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen portzentajea. | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
%BFIS | Farmazia bulegoaren fakturazioaren hilabeteko zenbateko osoari dagokionez ISFASi fakturatu eta kenkaria duten medikamentuen fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen portzentajea. | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
%BFMG | Farmazia bulegoaren fakturazioaren hilabeteko zenbateko osoari dagokionez MUGEJUri fakturatu eta kenkaria duten medikamentuen fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen portzentajea. | Portzentajea. 2 dezimal ditu |
DK | Entitate kudeatzaile bakoitzari aplikatu beharreko kenkariaren zenbatekoaren batura. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
DSNS-O | O-NOZi deskontatu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoak fakturatu eta kenkaria duten medikamentuengatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
DMF | MUFACEri deskontatu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoak fakturatu eta kenkaria duten medikamentuengatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
DIS | ISFASi deskontatu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoak fakturatu eta kenkaria duten medikamentuengatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
ºDMG | MUGEJUri deskontatu beharreko zenbatekoa farmazia bulegoak fakturatu eta kenkaria duten medikamentuengatik. | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
4.1.5. Maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege-dekretua aplikatzeagatik dauden kenkariak biltzen dituen fitxategi informatikoa.
Fitxategiaren izenaren formatua hau izanen da: 8/2010 ELD–Ded– XXMMAAAA.xls. XX: Nafarroa probintziaren kodea. 31 da.
HH: hilabetea bi digiturekin. UUUU: urtea lau digiturekin.
Fitxategiaren formatua Excel izanen da.
Fitxategiak honako informazio hau izanen du:
EREMUA | AZALPENA | OHARRAK |
FEO | Farmazialarien Elkargo Ofizialaren izena | |
Urtea | Fakturazio urtea | XXXXX |
Hilabetea | Fakturazio hilabetea | HH |
Kod–Fzia | Farmazia bulegoaren kodea | XXX |
IFT | Farmazia bulegoaren hilabeteko fakturaziori dagozkion medikamentuen zenbatekoaren (PSP BEZ) batura | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IFB | Kenkaria aplikatzeko oinarria diren farmazia bulegoaren hilabeteko fakturazioari dagozkion medikamentuen zenbatekoaren (PSP BEZ) batura | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
IDES | Aplikatu beharreko kenkariaren zenbatekoaren batura | Zenbakizkoa. 2 dezimal ditu |
Beharrizanen edo izanen diren aurrerapen teknologikoen arabera, euskarri informatikoen estruktura zein informazioaren edukia aldatzen ahalko dira, aldaketak egiteko beharrezkoak diren epeak elkarrekin adostuko direlarik.
4.2. Fakturak egitea.
Euskarri informatikoez gain, hileroko fakturak eginen dira, ordainketa formalizatzeko dokumentua izanen baitira.
4.2.1. Faktura motak.
Hurrengo fakturak eginen dira:
4.2.1.1. Farmaziaren araberako errezeten banakako faktura (C II.I eranskina eta C.II.II eranskina).
Farmazia bakoitzeko banakako faktura bat egin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari bidaliko zaio, hurrengo fakturazio taldeentzat irisgarria izanen den biltegi baten bidez:
Medikamentuak.
Efektuak eta osagarriak.
Maisu-formulak eta beste zenbait. Produktu dietetikoak.
Errezeta elektronikoa.
Era berean, talde bakoitzaren barnean, ekarpen motaren arabera bananduko da: OTI001.
OTI002. OTI003. OTI004. OTI005.
Lan istripuak.
Osasun kanpainak.
Sindrome toxikoa.
Lan istripuen, osasun kanpainen eta sindrome toxikoen kasuan, bakoitza talde bakoitzarentzat dagoen orri batean egonen da C.III eranskinean, eta talde bakoitzarentzat lerro bat egonen da C.IV eranskinean, errezeta kopurua, PSPa eta ekarpena adierazita.
Bi aldeak ados daudela, fakturazio taldeak fakturetan aurkezteko modua aldatzen ahalko da.
Banaketa mota bakoitzeko farmaziaren araberako paperezko errezeten banakako fakturetan (C.II.I eranskina), errezeta guztiak zerrendatuko dira, zigilu-kupoiaren gako nazionala edo zigiluaren kodea emanez, bai eta, kasua bada, PSPa (BEZ) eta 25 errezetako bi multzo bakoitzeko PSParen eta ekarpenaren batuketak ere.
Multzoaren zenbakia fakturan adieraziko da, bertan sartzen diren errezeten zerrendaren aurretik. Indarreko arauetan jasotako ekarpen murriztuko espezialitateak eta efektuak eta osagarriak espezialitatearen gakoaren lehen zifraren aurretik inprimatutako izartxo batez markatuko dira. Banakako faktura bakoitzaren bukaeran, fakturatutako errezeten kopurua, PSPa (BEZ), ekarpenen batuketa eta guztira ematen duen zenbateko likidoa adieraziko dira.
Banaketa mota bakoitzeko farmaziaren araberako errezeta elektronikoen banakako fakturetan (C.II.I eranskina), kupoi guztiak zerrendatuko dira, orriaren identifikatzailearen arabera multzokatuta, zigilu-kupoiaren edo zigilu-kodea adierazita, kasua bada, bai eta PSPa (BEZ) eta ekarpena, eta orri bakoitzaren guztirako batura (PSPa eta ekarpena) ere. Indarreko arauetan jasotako ekarpen murriztuko espezialitateak eta efektuak eta osagarriak medikamentuaren gakoaren lehen zifraren aurreko posizioan inprimatutako izartxo batez markatuko dira. Banakako faktura bakoitzaren bukaeran, dokumentu guztien kopurua, zigilu guztien kopurua eta zenbatekoaren guztirako batura, PSParena, ekarpenarena eta zenbateko likidoarena.
4.2.1.2. Fakturazio taldearen eta farmaziaren araberako faktura (C.III eranskina).
Banaketa mota bakoitzerako banakako fakturen guztizko datuak probintziako faktura-laburpen batean jasoko dira, erantsita datorren formatuaren arabera (C.III eranskina); faktura-laburpen bat eginen da banatze mota bakoitzeko eta talde bakoitzeko.
4.2.1.3. Hilabeteko guztizko faktura-laburpena (C.IV eranskina).
Faktura-laburpen guztien datuekin, faktura orokorra eginen da (C.IV eranskina).
Fakturan abonurik edo deskonturik egonez gero, beste atal batean adieraziko da, aldez aurretik Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin nola burutuko den adostu eta gero.
4.2.1.4. Farmazia bakoitzeko txosten-laburpen bat eginen da, defizit publikoa gutxitzeko aparteko neurriak hartzeari buruzko maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretua aplikatzeagatik duen kenkariaren zenbatekoarekin (C.V eranskina).
4.2.1.5. Farmazia bakoitzeko txosten-laburpen bat eginen da azaroaren 29ko 997/2022 Errege Dekretua eta hori aldatzen duen araudia aplikatzeagatik duen kenkariaren eta indize zuzentzailearen zenbatekoarekin (C.VI.I eta C.VI.II eranskina).
5.–Fakturazio aldia.
Fakturazio aldia hilabeteko lehen egunetik hilabeteko azken egunera, biak barne, joanen da. Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak zainduko du fakturazio epeak hilabeteko azken egunean bukatzen direla, banatze modalitate guztien ixte bateratua bermatuz.
Fakturazioak batez ere fakturazioaren hilabeteko banaketak edukiko ditu; aurreko hiru hilabeteetako banaketak ere eduki ditzake, ez ordea fakturazioaren ondoko hilabeteetakoak.
6.–Informazioaren erreserba.
Paperezko errezeten mekanizazio/digitalizaziotik eta BEFFtik lortutako informazioa bakarrik erabiltzen ahalko da fakturazioa egiteko. Bestelako erabilera baterako eduki beharko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak berariaz emandako baimena. Nolanahi ere, informazio hori erabiltzailearen eta profesionalen datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen lege eta araudien mendekoa izanen da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak agintzen du ez diola hirugarren bati Nafarroan publikoari zabaldutako farmazia bulegoen fakturazioari buruz indarreko araudiaren arabera exijitutakoa baino informazio gehiago emanen, eta informazio hori eman behar denean beraien titularren nortasuna jakinaraziko ez dela, momentu bakoitzean indarrean dagoen araudiak aurreikusitakoari kalte egin gabe.
7.–Fakturazioaren aurkezpena.
7.1. Fakturen aurkezpena.
Paperezko errezeten zein errezeta elektronikoen banakako fakturak (C.II.I eta C.II.II eranskina) aurkeztuko dira irisgarria izanen den Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren biltegi baten bidez fakturazioari dagokion hilabetearen ondoko hilabetearen 20. eguna bete baino lehen.
Faktura-laburpenak (C.III eranskina eta C.IV eranskina), txosten osagarriekin batera (C.V eranskina eta C.VI eta C.VI.II eranskinak), hurrengo hilabeteko lehen hamar egunen barnean aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko erregistro elektroniko orokorraren bidez, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari zuzenduta. Horien formatua pdf fitxategia izanen da, eta digitalki sinatutako dituzte Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren baimena duten langileek.
Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari helaraziko dio xede unitatearen kodea, dokumentazioa Nafarroako erregistro elektroniko orokorraren bitartez bidaltzeko.
Bidalketa egindako egun berean, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak faktura aurkeztu duela jakinaraziko du Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari posta elektronikoaren bidez.
7.2. Euskarri informatikoen aurkezpena.
7.2.1. Banaketa elektronikoen fakturazioaren fitxategia (BEFF).
Fakturazioari dagokion hilabetearen ondoko hilabeteko lehen hamar egun naturalen barnean Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren biltegi batean sartuko da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jaso eta bere zerbitzarietan sartuko du.
Egun berean, faktura-laburpenak (C.III eranskina eta C.IV eranskina) eta txosten osagarriak (C.V eranskina eta C.VI eta C.VI.II eranskinak) aurkeztuko dira.
7.2.2. Farmazia bulego bakoitzari aplikatutako kenkariei buruzko informazioa duen fitxategia, defizit publikoa gutxitzeko aparteko neurriak hartzeari buruzko maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege-dekretuak eta haren ondoko aldaketek xedatutakoa betez.
Faktura-laburpenekin (C.III eranskina eta C.IV eranskina) batera hurrengo hilabeteko lehen hamar egunen barnean aurkeztu beharko da Nafarroako Gobernuko erregistro elektroniko orokorraren bidez Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari bidaliko zaiolarik.
Fitxategiaren formatua Excel izanen da, eta bidaliko dute Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren baimena duten langileek.
Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari helaraziko dio xede unitatearen kodea, dokumentazioa Nafarroako erregistro elektroniko orokorraren bitartez bidaltzeko.
7.2.3. Farmazia bulego bakoitzaren hilabeteko fakturazioari aplikatutako kenkarien eskalari buruzko informazioa duen fitxategia, gizakientzako medikamentuak banatzeari eta emateari dagozkien marjinak, kenkariak eta deskontuak ezartzen dituen maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretuko 2.5 artikuluak eta hori aldatzen duten beste araudiek ezarritakoa betez.
Faktura-laburpenekin (C.III eranskina eta C.IV eranskina) batera hurrengo hilabeteko lehen hamar egunen barnean aurkeztu beharko da Nafarroako Gobernuko erregistro elektroniko orokorraren bidez Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari bidaliko zaiolarik.
Fitxategiaren formatua Excel izanen da, eta, zip-ean trinkotu eta gero, bidaliko dute Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren baimena duten langileek.
Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari helaraziko dio xede unitatearen kodea, dokumentazioa Nafarroako erregistro elektroniko orokorraren bitartez bidaltzeko.
7.2.4. Farmazia bulego bakoitzaren hilabeteko fakturazioari aplikatutako kenkarien eskalari buruzko informazioa duen fitxategia, gizakientzako medikamentuak banatu ta emateari dagozkien marjinak, kenkariak eta deskontuak ezartzen dituen maiatzaren 16ko 823/2008 Errege Dekretuko 29 artikuluak eta hori aldatzen duten beste araudiek ezarritakoa betez.
Faktura-laburpenekin (C.III eranskina eta C.IV eranskina) batera hurrengo hilabeteko lehen hamar egunen barnean aurkeztu beharko da Nafarroako Gobernuko erregistro elektroniko orokorraren bidez Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari bidaliko zaiolarik.
Fitxategiaren formatua Excel izanen da, eta, zip-ean trinkotu eta gero, bidaliko dute Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren baimena duten langileek.
Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari helaraziko dio xede unitatearen kodea, dokumentazioa Nafarroako erregistro elektroniko orokorraren bitartez bidaltzeko.
7.2.5. Paperezko errezeten eta kupoien orrien digitalizazio fitxategia (DF).
Fakturazioari dagokion hilabetearen ondoko hilabeteko lehen hamabost egun naturalen barnean Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren biltegi irisgarri batean egon beharko da.
Kupoien orrien irudiak egon beharko dira biek adostutako web aplikazioan hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturalen barnean.
7.3. Errezeten eta zigilu-kupoien orrien aurkezpena.
Farmazia bulego bakoitzak banatutako paperezko errezetak eta entitate bakoitzak fakturatu eta BEFFaren barnean dauden zigilu-kupoien orriak aurkeztuko dira fakturazioari dagokion hilabetearen ondoko hilabetearen hogeigarren egunean beranduenez.
Paperezko errezetak eta zigilu-kupoien orriak aurkeztuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aukeratutako lekuan. Egiaztatuko da paperezko errezetekin eta zigilu-kupoien orriekin entregatutako kutxen kopurua bat datorrela entrega-agirian jasotako kopuruarekin. Hori egiaztatu ondoren, hartu izanaren akta eginen da, eta entrega egiten duenak eta hartzen duenak sinatu beharko dute (C.IX. eranskina).
Banan-banan aurkeztuko dira:
1. Medikamentuen paperezko errezetak.
2. Maisu-formulen, estraktuen eta bestelakoen paperezko errezetak.
3. Produktu dietetikoen paperezko errezetak. Talde horren barnean, banan-banan aurkeztuko dira zentro soziosanitarioetan dauden pazienteei banatutako errezetak.
4. Sindrome toxikoko paperezko errezetak.
5. Zigilu-kupoien orriak.
Bi aldeak ados daudela, fakturazio araubideen eta kontingenteen errezeten aurkezpena aldatzen ahalko da.
Errezetak fakturazio taldeen araberako kutxetan bananduta aurkeztuko dira. Talde bakoitzaren barnean korrelatiboki ordenatuta egonen dira farmazia bulegoaren zenbakiaren arabera, eta, aldi berean, OTIa kontuan izanda multzokatuta.
Kutxek etiketa bat edukiko dute, fakturazio taldea, barnean dauden farmazia bulegoen zenbakiak, fakturazio hilabetea eta hilabete horren barnean kutxak duen ordenaren zenbakia jasota. Horrez gain, azken kutxan "AZKENA" idatzita egonen da.
NAFARROAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA Fakturazio hilabetea: Fakturazio taldea: xxx farmaziatik xxx farmaziara xxx kutxatatik xxxxx zenbakiko kutxa |
8.–Fakturazioa berrikustea.
8.1. Fitxategi informatikoak berrikustea.
8.1.1. Banaketa elektronikoen fakturazioaren fitxategia.
Sartu eta Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari abisatu eta gero, gehienez 24 orduko epea egonen da Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak bidalitako Banaketa Elektronikoen Fakturazioaren Fitxategia (BEFF) Nafarroako Gobernuak dituen banaketa elektronikoko datuekin alderatzeko. BEFFaren PSP zenbatekoaren eta LAMIAn erregistratutakoaren PSP zenbatekoaren artean %1eko baino alde handiagoa egonez gero, BEFFa itzuli eta faktura geldiaraziko da. Zuzendutako BEFFa entregatzean, epeak berriz hasiko dira. 24 orduko epe hori aplikatuko da lanegunean entregatzen denean. Ostiralean entregatuz gero, astelehenean alderatuko da, eta jaiegun baten bezperan entregatuz gero, hurrengo lehendabiziko lanegunean.
24 orduko epea zenbatzen hasten da sartu eta komunikatzen den egunean, betiere BEFFak kargatua izateko beharrezkoak diren baldintza teknikoak betez gero. Horiek 4.1.1 atalean jasota daude.
Nahiz eta PSP zenbatekoan alderik ez egon, BEFFean fakturatutako ontzien kopurua LAMIAk erregistratutako ontzi kopurua baino %0,01 handiagoa bada, fitxategia bueltatuko da zuzentzeko, egokitzat joz gero, horregatik faktura geldiarazi gabe.
8.1.2. Paperezko errezeten eta kupoien orrien Digitalizazio Fitxategia (DF).
Fitxategi horrek bere tratamendu informatikoa ekiditen duen hutsune teknikorik badu, itzuliko da zuzendu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari berriz entregatzeko.
Egiaztatuko da gainerako fitxategi informatikoek akordioko C eranskineko 4.1 puntuan deskribatutako informazioa dutela.
8.2. Paperezko errezetak eta errezeta elektronikoak berrikustea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aurkeztu den fakturazioa egiaztatuko du eta, akordio honetan tipifikatutako baliogabetze arrazoiak kontuan izanik egindako egiaztatze horren ondotik, aldeak baldin badaude, farmazia bulegoari jakinaraziko zaizkio gehienez hiru hilabeteko epean, errezetak eta zigilu-kupoien orriak banakako fakturekin entregatzen direnetik hasita (C.II.I eranskina eta C. II.II eranskina). Bi aldeek adostuz gero, epe hori murrizten ahalko da, berrikuste prozesuen automatizazioaren arabera.
Farmazialariek epe bera edukiko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari detektatutako ustezko akatsak jakinarazteko.
Farmazia bulego batek Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari itxi edo eskualdatuko dela jakinarazten badio, elkargoak azken likidazioaren %1a atxikiko du behar beste denbora, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egin ditzakeen itzulketei aurre egiteko.
8.2.1. Itzulketa prozedura.
Itzulketak egitean, errezetak honen arabera bereiziko dira: erabateko baliogabetasuna, baliogabetasun partziala edo berriz fakturatzeko moduko baliogabetasuna.
–Erabateko baliogabetasuna.
Erabat baliogabetuak izateko arrazoiren bat duten errezetak "AT" itzulketa kodearekin markatuko dira, akordio honen A eranskinean deskribatutako arrazoiei dagozkien digituekin batera.
Jatorrizko errezetak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gordeko ditu sei hilabetez, eta interesdunari paperezko errezeten fotokopia igorriko zaio; interesdunek, betiere, dokumentazioa ikusi eta jatorrizko errezetak ikusteko eskatzen ahalko dute.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak erabateko baliogabetasuna eduki dezaketen fakturen kasuan egin beharreko deskontua izanen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari fakturatutako likidoa.
–Baliogabetasun partziala.
Baliogabetasun partziala izateko arrazoiren bat duten errezetak "AP" itzulketa kodearekin markatuko dira, akordio honen A eranskinean deskribatutako kausei dagozkien digituekin batera, eta paperezko errezeten fotokopia bidaliko da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egin beharreko deskontua izanen da fakturatutako likidoaren eta egiaztatutako likidoaren arteko aldea, edo itzulketa arrazoiaren araberako etekin profesionalaren tartea.
–Fakturazio akatsak.
Fakturazio akatsak dituzten errezetak "EF" itzulketa kodearekin markatuko dira, akordio honen A eranskinean deskribatutako arrazoiei dagozkien digituekin batera.
Besteak beste, hauek dira:
1. Fakturatu bai baina jaso ez diren fakturak.
2. Jaso bai baina fakturatu ez diren errezetak.
3. Akats aritmetikoak.
4. Erabiltzailearen ekarpena eta/edo produktua ezarritakoaz bestelakoa izatea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak horien abonu edo deskontu totala edo partziala eginen du, dagokionaren arabera.
8.2.2. Detektatutako aldeen tramitazioa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar bezala osatutako P.43 ereduen (VII. eta VIII. eranskinak) bidez komunikatuko dizkio Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari erabateko baliogabetasun, baliogabetasun partzial eta berriz fakturatzeko moduko baliogabetasunaren kausan ikusitako aldeak.
Farmazia bulegoek, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkarien bidez, detektatutako aldeak berrikusteko eskatu dezakete, aldeen berri duten unetik hamabost egun naturaleko epean. Horretarako, nahi dituzten ordezkariak izendatuko dituzte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion ordezkariekin batera, kaltetutako farmazia bulegoko fakturen eta errezeten egiaztapena egin dezaten, gehienez ere hamar eguneko epean, eskaera egiten denetik hasita.
Bi aldeek beharrezkoak diren egiaztapenak egin eta gero, bileraren akta igorriko da, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak berrikusteko eskatutako errezeta medikoaren gaineko adostasuna edo desadostasuna jasoz; argitutako gorabeherak eta argitu ez direnak bereiziko dira.
Zehaztutako epea igaro eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hurrengo fakturazioan eginen du dagokion zenbatekoaren abonua edo kenketa.
Desadostasuna egonez gero, errezetak esparru-akordioaren Azpibatzorde Negoziatzailearen txostenaren mende egonen dira. Erabakia jakinarazteko bi hilabeteko epea izanen du desadostasunak batzordeari adierazten zaizkion unetik hasita. Azpibatzordeak farmazialariaren alde eginez gero, errezetak hurrengo fakturazioan ordainduko dira. Azpibatzordeak farmazialariaren kontra eginez gero, ebazpen bat igorriko da farmazialariari, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari eta Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari horren berri emateko, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera dagoela adierazita.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hiru hilabeteko epean gordeko ditu farmazien arabera ordenatutako paperezko errezetak eta kupoien orriak, horiek aurkeztutako edo igarotako hilabeteari dagokion faktura ordaintzen den unetik hasita.
Aldeak aurkitu direlako auzia eragindako errezeten kasuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gordeko ditu dagokiona erabaki arte.
C.I ERANSKINA.–ETIKETA AUTOITSASGARRIAREN EDO ZIGILUEN EREDUA

C.II.I ERANSKINA.–FARMAZIAREN PAPEREZKO ERREZETEN BANAKO FAKTURA
NAFARROAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA.
FAKTURAREN PRODUKTUA (1): ________ | TALDEA (2): _________________________ | DATA: ______________________________ |
FARMAZIA ZK.: _______________________ | IZEN-DEITURAK: _____________________ | HERRIA: ____________________________ |
PAKETE ZK.: | ||||
ERREZETA ZK.: | KODE NAZIONALA | ONTZI KOP. | EKARPENA __________________________ | PSPa __________________________ |
EKARPENAREN BATURA | PSParen BATURA | |||
LABURPENA: | GUZTIRA | EKARPEN NORMALA | EKARPEN MURRIZTUA | |
Zenbatekoa (PSP): Ekarpena: Jaso beharreko likidoa: Errezeten guztizko kopurua: Ontzien guztizko kopurua: | ||||
(1) Medikamentuak, salbuespenak, efektuak eta osagarriak, xurgatzaileak, formulak eta produktu dietetikoak.
(2) OTI001, OTI002, OTI003, OTI004, OTI005, lan istripuak, osasun kanpaina eta sindrome toxikoa.
C.II.I ERANSKINA.–FARMAZIAREN ERREZETA DIGITALEN BANAKO FAKTURA
NAFARROAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA.
FAKTURAREN PRODUKTUA (1): ____________________________ | DATA: ________________________________________________ | ||
FARMAZIA ZK.: _________________ | IZEN-DEITURAK: _________________________ | HERRIA: _____________________________ | |
ORRIAREN IDENTIFIKATZAILEA.
KUPOI KOP. | KODE NAZIONALA | EKARPENA | PSPa |
___________________________________________ | ___________________________________________ | ___________________________________________ | |
KUPOEN BATURA | EKARPENAREN BATURA | PSParen BATURA | |
LABURPENA | |||
GUZTIRA | |||
Ekarpenaren PSP zenbatekoa ___________________________________________ | |||
Jaso beharreko likidoa | |||
Dokumentuen guztizko kopurua Zigilu-kupoien guztizko kopurua |
(1) Errezeta elektronikoa.
C.III ERANSKINA.–FAKTURA, FAKTURA-TALDEAREN ETA FARMAZIAREN ARABERA
NAFARROA PROBINTZIAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA
PRODUKTU HAUEN FAKTURAZIOAREN LABURPENA (1): _____________________________________________________ | TALDEA (2): _____________________________ | HILABETEA: __________ | URTEA: _________ |
FARMAZIA ZK. | ERREZETA KOP. | PSPa, GUZTIRA | EKARPENA | LIKIDOA, GUZTIRA |
____________________ | ____________________ | ____________________ | ____________________ | ____________________ |
1 | ||||
2 | ||||
3 | ||||
4 | ||||
5 | ||||
6 | ||||
7 | ||||
8 | ||||
9 | ||||
10 | ||||
- | ||||
- | ||||
- | ||||
- | ||||
- | ||||
____________________ | ____________________ | ____________________ | ____________________ | |
GUZTIRA | ||||
(1) Medikamentuak, salbuespenak, efektuak eta osagarriak, xurgatzaileak, formulak eta produktu dietetikoak. (2) OTI001, OTI002, OTI003, OTI004, OTI005, lan istripuak, osasun kanpaina eta sindrome toxikoa. | ||||
C.IV ERANSKINA.–GUZTIZKO LABURPEN-FAKTURA
NAFARROAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA, HILABETEA URTEA.
IFKa:
BANAKETA ETA TALDEAK | ERREZETA | KUPOIAK | FAKTURATUTAKO | EKARPEN | AURRETIKO GASTUA | 8/2010 ELD | 823/2008 ED | BESTE | BESTELAKO KENKARIEN ZENBATEKOA | AZKEN | |
KENKARIA | KENKARIA | INDIZE | |||||||||
ERREZETA ARRUNTEKO ESPEZIALITATEAK OTI001 OTI002 OTI003 OTI004 OTI005 LANEKO ISTRIPUAK | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
SALBUESPENEN BEREZITASUNAK OTI001 OTI002 OTI003 OTI004 OTI005 LANEKO ISTRIPUAK | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
EFEKTUAK ETA OSAGARRIAK OTI001 OTI002 OTI003 OTI004 OTI005 LANEKO ISTRIPUAK | |||||||||||
ERREZETA ARRUNTEKO XURGATZAILEAK OTI001 OTI002 OTI003 OTI004 OTI005 LANEKO ISTRIPUAK | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
FORMULAK OTI001 OTI002 OTI003 OTI004 OTI005 LANEKO ISTRIPUAK | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
PRODUKTU DIETOTERAPIKOAK OTI001 OTI002 OTI003 OTI004 OTI005 LANEKO ISTRIPUAK | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
NAFARROAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA HILABETEA URTEA
IFKa:
BANAKETA ETA TALDEAK | ERREZETA | KUPOIAK | FAKTURATUTAKO | EKARPEN | AURRETIKO GASTUA | 8/2010 ELD | 823/2008 ED | BESTE | BESTELAKO KENKARIEN ZENBATEKOA | AZKEN | |
KENKARIA | KENKARIA | INDIZE | |||||||||
BESTELAKO TALDEAK OSASUN KANPAINA SINDROME TOXIKOA | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
TALDEEN FAKTURAZIOA GUZTIRA | |||||||||||
BESTE ORDAINKETA BATZUK KONTZEPTUA KONTZEPTUA KONTZEPTUA | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
BESTE KENKARI BATZUK KONTZEPTUA KONTZEPTUA KONTZEPTUA | |||||||||||
BATURAK | |||||||||||
FAKTURA, GUZTIRA | |||||||||||
NAFARROAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA
IFKa:
Izen-deiturak:
KARGUA
DATA
SINADURA ETA ZIGILUA
C.V ERANSKINA.–MAIATZAREN 20KO 8/2010 ERREGE DEKRETUAREN APLIKAZIOA
FARMAZIA BULEGO ZK. | KENKARIA DUEN PSP BEZ ZENBATEKOA | KENKARIAREN ZENBATEKOA |
VI.I ERANSKINA.–MAIATZAREN 16KO 823/2008 ERREGE DEKRETUAREN APLIKAZIOA. DESKONTUAK
(E)KO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA. HILABETEA URTEA
FARMAZIA | KENKARIA DUEN HILEKO | KENKARIA DUEN HILEKO | KENKARIAREN ZENBATEKOA | |||||||||||
BATERAKOA | O-NOZ | MUFACE | ISFAS | MUGEJU | O-NOZ | MUFACE | ISFAS | MUGEJU | BATERAKOA | O-NOZ | MUFACE | ISFAS | MUGEJU | |
Farmazia 1 | IFB | IFB | IFB | IBF | IFB | %BF | %BF | %BF | %BF | DC | DSNS-O | DMF | DIS | DMG |
Farmazia 2 | ||||||||||||||
VI.II ERANSKINA.–MAIATZAREN 16KO 823/2008 ERREGE DEKRETUAREN ETA AZAROAREN 29KO 997/2022 ERREGE DEKRETUAREN APLIKAZIOA - ORDAINKETAK
(E)KO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA. HILABETEA URTEA
FARMAZIA | ORDAINKETA DUEN HILEKO FAKTURAZIOAREN ZENBATEKOA | ORDAINKETA DUEN HILEKO | INDIZE ZUZENTZAILEAREN ZENBATEKOA | ||||||||||||
BATERAKOA | O-NOZ | MUFACE | ISFAS | MUGEJU | O-NOZ | MUFACE | ISFAS | MUGEJU | DIFERENTZIALA | BATERAKOA | O-NOZ | MUFACE | ISFAS | MUGEJU | |
Farmazia 1 | IFB | IFB | IFB | IBF | IFB | %BF | %BF | %BF | %BF | IC | IC | IC | IC | IC | |
Farmazia 2 | |||||||||||||||
C.VII ERANSKINA
|
Farmazia zk.:
Taldea:
Kokalekua | Fakturatua | Egiaztatua |
Paketea | Errezeta | PSPa | Ekarpena | PSPa | Ekarpena | Gakoa |
Guztira, farmazia zk.: | ||||||
PSPa | Ekarpena | Likidoa | ||
Fakturatua | ||||
Egiaztatua | ||||
Diferentzia noren alde |
C.VIII ERANSKINA
Fakturatutako hilabetea:
Egiaztapenean aurkitutako aldeen laburpena
FARMAZIAREN | DIFERENTZIA NOREN ALDE | FARMAZIAREN | DIFERENTZIA NOREN ALDE | ||
O-NOZ | IKASTETXEA | O-NOZ | IKASTETXEA | ||
Aurrekoen batura... | |||||
Baturak, eta gehiago... | Baturak... | ||||
Fakturazio-urtea eta -hilabetea:
Emate eguna:
Entregatutako kutxa kopurua:
Botikak.
Formulak:
Dietak:
C.IX ERANSKINA
Errezeta elektronikoak:
Salbuespenak:
Denetarik:
Espezialitateak:
Kutxa zk. | Esleitutako farmaziak |
1 | |
2 | |
3 | |
4 | |
... |
Berrikuspenaren emaitza:
Iruñean, .....................................(e)ko .....................................aren ..........(e)an.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun | Farmazialarien Elkargo |
D ERANSKINA.–ORDAINTZEKO PROZEDURA
Lehena.–Hileko fakturak (C.III eranskina eta C.IV eranskina), txosten osagarriekin batera (C.V eranskina eta C.VI eranskina), Nafarroako Gobernuko erregistro elektroniko orokorraren bidez aurkeztu beharko dira hurrengo hilabeteko lehen hamar egunen barnean, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuari zuzenduta. Atzerapenak bakarrik onartuko dira aparteko eta behar bezala justifikaturiko kasuetan, eta aurkezpenaren atzerapen horiek atzerapen berdina ekarriko dute ordainketan.
Bigarrena.–Euskarri teknikoek fakturak duen elementu teknikoko izaera bera daukate, eta faktura egiaztatzeko funtsezkoak dira fakturazioaren eranskinean (C eranskina) xedatutako baldintzetan.
BEFFa Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren biltegi batean sartuko da fakturazioari dagokion hilabetearen ondoko hilabetearen lehen hamar egun naturalen barnean. DFa, berriz, fakturazioari dagokion hilabetearen ondoko hilabeteko 15 egunean beranduenez. Euskarri informatiko horiek adierazitako epeen barnean aurkezten ez badira, hurrengo hilabeteko ordainketaren data neurri berean atzeratuko da.
Hirugarrena.–Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzak Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialari faktura ordaintzeko transferentzia agindua emanen du faktura aurkeztu eta hamar egunera.
Laugarrena.–Fakturaren ordainketa gauzatzeko, ordainketaren egiaztagiriak diren errezetak, kupoien orriak eta C eranskinean jasotako euskarri informatikoak aurkeztu beharko dira. Salbuespenezko eta erabat justifikatutako kasuetan bakarrik, hala nola ezbeharrak gertatzen direnean, C eranskinean jasotako euskarri informatikoak soilik entregatzeko baimena emanen da eta baliozkotzat hartuko dira, faktura ordaintzeko.
Bosgarrena.–Aurreko ataletan aipatzen den faktura-laburpenaren ordainketa "kontura" egin dela ulertuko da; hartara, informazioaren tratamendutik eta egiaztatzeetatik lortzen diren zenbatekoen mende egonen da, fakturazioari buruzko eranskinean (C eranskina) ezarritako moduan eta baldintzetan, bai eta kasuan kasuko errezetak eta kupoien orriak aurkeztearen mende ere.
E ERANSKINA.–PRODUKTU DIETETIKO KONPLEXUAK ETA ETXEKO NUTRIZIO ENTERALA
Produktu dietetikoen prestazioa Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu komunen zorroa eta eguneratzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren VII eranskinean araututa dago.
Produktu dietetikoen prestazioak barne hartzen du sortzetiko asaldura metabolikoak dituzten pertsonei tratamendu dietetikoak banatzea eta etxeko nutrizio enterala beren egoera klinikoaren ondorioz dituzten behar nutrizionalak betetzea posiblea ez den pazienteentzat, ohiko kontsumoko elikagaiekin; horiek guztiak osasun zerbitzuak emanen ditu.
Eranskin honek arautzen ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargurako produktu dietetiko konplexuen eta etxeko nutrizio enteralaren banaketaren baldintzak, eta Osasun Sistema Nazionalaren prestazioaren atal hori adostean izandako baldintza ekonomikoak.
Produktu horien banaketa farmazia bulegoen bitartez eginen da, banatzeko ikus-onetsia edo aldez aurreko baimena duen errezeta medikoa erabiliz.
Eranskin honek gainerako esparru-akordioaren balioa izanen du, baina berrikustea eta baldintza ekonomikoen aldaketa modu independentean egiten ahalko da.
1.–Ezaugarri nagusiak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kargura banatzen ahalko dira soilik Osasun Sistema Nazionaleko prestazioaren parte izan eta agiri ofizial baten bitartez, behar den osasun baimenarekin, egiten diren produktu dietetiko konplexuen eta etxeko nutrizio enteralerako produktuen aginduak. Produktu horiek "gai dietoterapikoen izendegian" jasota daude, aldizka eguneratzen dira eta zigilu autoitsasgarria dute.
Paperezko errezeten kasuan, preskripzio bakoitzeko gehienez ere produktu bereko lau ontzi ematen ahalko dira, baina sekula ere hilabeteko tratamendurako behar dena gainditu gabe.
Produktu horiengatik erabiltzaileak egindako diru-ekarpena indarrean dagoen legediak xedatutakoa izanen da.
2.–Gai dietetikoak paziente anbulatorioei banatzeko baldintza ekonomikoak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak produktu horiek banatzeagatik gai dietetikoen izendegian agertzen den fakturazio prezioa ordainduko die farmazia bulegoei.
2.1. Zentro soziosanitarioak produktu dietetikoz hornitzeko baldintza ekonomikoak.
Zentro soziosanitarioei gai dietetikoak hornitzen dizkieten farmazia bulegoek deskontu bat eginen diote Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari; zentro soziosanitarioei urtero eginiko salmenten bolumenaren araberakoa izanen da. Honakoei jarraituko zaie:
ZENTRO SOZIOSANITARIOEI URTEAN FAKTURATUTAKO | |||
TARTEA | |||
12.000 euro | 12.000 eurotik | 36.000 euro | |
Urtean 60.000 euro baino gehiago fakturatzen duten farmazia bulegoak | 10 | 10 | 15 |
Urtean 48.000 euro baino gehiago fakturatzen duten farmazia bulegoak | 8 | 10 | 15 |
Urtean 36.000 euro baino gehiago fakturatzen duten farmazia bulegoak | 5 | 10 | 15 |
Urtean 24.000 euro baino gehiago fakturatzen duten farmazia bulegoak | 1 | 10 | |
Atal honetan aipatutako deskontua urtero eginen da.
3–Fakturazioa.
Produktu horien fakturazioa eginen da esparru-akordioaren C eranskinean jasota dagoen moduan.
Fakturazioaren prezioa izanen da finantzatu daitezkeen produktu dietetikoen izendegian jarrita dagoena.
Iragarkiaren kodea: F2504407
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
