1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikaria izateko lanpostu bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa. Deialdia hutsik deklaratzea.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko apirilaren 14an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko otsailaren 19an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (lanpostuak euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du, eta funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa da). Deialdia 2024ko martxoaren 18ko 58. NAOn argitaratu zen. Geroago, akats-zuzenketa bat onetsi zen Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2024ko ekainaren 3ko erabakiaren bidez, V. eranskineko 75. gaian akatsa zegoela hauteman baitzen. Akats-zuzenketa 2024ko ekainaren 13ko 122. NAOn argitaratu zen.
2025eko apirilaren 8an, deialdiko epaimahai kalifikatzaileak bigarren ariketa teorikoaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta izangai bakarrak ez zuen proba gainditu.
Hori horrela, deialdiko epaimahai kalifikatzaileak proposatu du hutsik deklaratzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (lanpostuak euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du).
Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat,
ERABAKI DA:
1.º Hutsik deklaratzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezko komunikazioko teknikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (lanpostuak euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du, eta funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa da); izan ere, inongo izangairik ez du deialdiko bigarren ariketa teorikoa gainditu.
2.º Erabaki hau idazkari nagusiari, Prentsa Ataleko buruari eta Zerbitzu Orokorretako buruari jakinaraztea, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2505840