91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko apirilaren 14an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2025eko apirilaren 7an, deialdi honetako epaimahai kalifikatzaileak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratu zuen. Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, zerrenda orokorrean eta euskarazko zerrendan dagoen izangaiari eskatu zitzaion epaimahaiari jakinaraz diezaion zein lehenesten duen, hizkuntza-eskakizuneko ala hizkuntza-eskakizunik gabeko lanposturako izendatzea proposatzeko; izan ere, deitutako lanpostu-kopuruan, bietan sartzen da. Pertsona horrek jakinarazi zuen euskarazko hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostu bat aukeratzen duela.

Aldi berean, deialdiaren 1.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, desgaitasuna duten pertsonentzako txanda gainditu duten izangaietako bat txanda horretako izangaiekin lehian txanda irekiko lanpostu huts bat betetzeko egoeran egongo litzateke, lortutako azken puntuazioaren arabera.

Azaldutakoa kontuan hartuta, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko zortzi gelazain-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak honako hautagai hauen aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du –lanpostu horietako bik euskarako B2 hizkuntza-eskakizuna dute–. Deialdia Parlamentuko Mahaiaren 2024ko martxoaren 25eko erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2024ko apirilaren 23ko 83. NAOn argitaratu zen.

Txanda irekia.

LUIS JAVIER FORTÚN PÉREZ DE CIRIZA

BELÉN RAMÍREZ PÉREZ

JESÚS MARÍA SAN JUAN LAITA

ISAAC RODRÍGUEZ CANTERO

ANDRÉS MARÍA SANTAMARÍA GASTÓN

Txanda irekia (euskarako B2 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak).

PEDRO MARTÍNEZ MORENTÍN

EDUR PÉREZ ALONSO

Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda:

ANA CRISTINA SAN JOSÉ GONZÁLEZ

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera,

HONAKO HAU ERABAKI DA:

1. Onestea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko zortzi gelazain-lanpostu (funtzionario-araubidekoak eta D mailakoak, horietako bi euskarako B2 hizkuntza-eskakizunarekin) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileak honako izangai hauen alde egindako izendapen-proposamena:

Txanda irekia.

LUIS JAVIER FORTÚN PÉREZ DE CIRIZA

BELÉN RAMÍREZ PÉREZ

JESÚS MARÍA SAN JUAN LAITA

ISAAC RODRÍGUEZ CANTERO

ANDRÉS MARÍA SANTAMARÍA GASTÓN

Txanda irekia (euskarako B2 hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak).

PEDRO MARTÍNEZ MORENTÍN

EDUR PÉREZ ALONSO

Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda.

ANA CRISTINA SAN JOSÉ GONZÁLEZ

2. Aurreko puntuan adierazitako izangaiei eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezaten deialdiko 7.2.4 eta 8.3 oinarrietan adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2505839