91. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 5eko 15E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako 127/2025 prozedura arruntean. Foru agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, oposizioaldiko behin betiko puntuazioen aurka jarri zena maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskaraz), Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokionez, eta, orobat, gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez espezialitate eta hizkuntza gainditu dutenen zerrenda bakarrak onetsi baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura horretan.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da 127/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea, Nerea Lapuente López andreak abiatu duena Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 5eko 15E/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, eskumena bereganatzen da Nerea Lapuente López andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtso bat ebazteko, oposizioaldiko behin betiko puntuazioen aurka jarri zena maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskaraz), Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokionez. Gora jotzeko errekurtso hori metatzen da Nerea Lapuente López andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoarekin. Izan ere, ezetsi ziren Nerea Lapuente López andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak, batetik, maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskaraz), oposizioaldiko behin betiko puntuazioen aurka jarritakoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokionez, eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez espezialitate eta hizkuntza gainditu dutenen zerrenda bakarrak onetsi baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura horretan (hautapen prozedura hori onetsi zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean (euskaraz) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2505830