88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

25-00541 gora jotzeko errekurtsoa, hornidura kontratua gauzatzeko epea berandutzeagatik zehapena jartzeari buruzkoa

Honen bidez, jakinarazten da José Ramón Zabala Fernandezek, "ARRIZABAL ELKARTEA SL" elkartearen izenean eta haren ordezkari gisa, 25-00541 gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña) Vianako Udalaren 2025eko martxoaren 11ko Alkatetzaren Ebazpen baten aurka. Ebazpen hori hornidura kontratua gauzatzeko epea berandutzeagatik zehapena jartzeari buruzkoa da.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2505771