2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Paketeria nabea
Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Izurieta DR Logistic SL.
Jarduera: paketeria nabea.
Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.
Tokia: Talluntxe poligonoa, B kalea 88, 88A eta 88B; katastroko 2/723, 2/724 eta 2/725 lurzatiak.
Noain Elortzibarren, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2505843