2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen eta errodajeen tasak (2025eko lehen seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea
Bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin, aditzera ematen da 2025eko ekainaren 10ean bukatuko dela epea borondatez ordain daitezen hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen eta errodajeen tasak (2025eko lehen seihilekokoak).
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko ekainaren 10ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, txartel bidez, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).
Epe hori iragandakoan, igorriko dira Agentzia Exekutibora, hark kobra ditzan premiamendu bidez, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Ribaforadan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2505807