1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 5/2025 FORU DEKRETUA, martxoaren 26koa, zeinaren bidez xedatzen baita kargutik kentzea José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Kontseiluko kidea eta Nafarroako Kontseiluko burua izan dena.
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren urtarrilaren 23ko 2/2017 Foru Dekretuaren bidez, José Luis Goñi Sein jauna Nafarroako Kontseiluko kide izendatu zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 7ko 12/2024 Foru Dekretuaren bidez, José Luis Goñi Sein jauna Nafarroako Kontseiluko buru izendatu zen.
Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 2. artikuluaren 2. apartatuak xedatzen duenez, Nafarroako Kontseiluko kideak zortzi urterako izendatuko dira, eta ezin izanen dira berriz hautatu.
Nafarroako Parlamentuak, 2025eko martxoaren 20an egindako bilkuran, Nafarroako Kontseiluko beste kide bat izendatu zuenez, bidezkoa da José Luis Goñi Sein jauna kargutik kentzea.
Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
1. José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Kontseiluko kide eta burua, kargu horietatik kentzea, bere agintaldia bukatu baita, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Parlamentura eta Nafarroako Kontseilura igortzea, eta José Luis Goñi Sein jaunari jakinaraztea.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 26an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.
Iragarkiaren kodea: F2505115