88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia). Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa bat (testu bateratua) 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia), Daniel Macaya Iraldek eta Vanesa Santos Triguerosek sustatua eta Balú Arquitecturak idatzia 2024ko azaroan, jendaurreko aldia igaro baita inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hasierako onespena eman zitzaion Udalbatzak 2024ko abenduaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari lotuta xedatutako izapideei (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Ondotik, argitara ematen da xehetasun-azterketaren eduki arautzailea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluari (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2506275