88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 82. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2025eko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 82. lurzatiaren gaineko xehetasun-azterketa, zeinen helburua baita aldatzea Itzako 8.4 UE unitaterako aurreikusitako lerrokadura ofizialak eta gehienekoak, ibilgailuendako sarbidea ahalbidetzeko bi lurzatietako bakoitzean eta, hirigintzaren araudiak eskatu bezala, haietako bakoitzean gutxienez bi ibilgailurendako tokia izateko.

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Itzan, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505889