88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Udal materiala mailegatzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2025eko apirilaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen (Gesalatz), 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2505708