2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Esteribarko Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.
Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Zabaldika, Antxoritz, Irotz, Zuriain, Gendulain, Idoi, Akerreta, Irure, Setoain, Ezkirotz, Ilarratz, Errea, Zai, Arleta, Larrasoaña, Tirapegi, Bentaberri.
Esteribarren, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2505861