88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

36/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez, ukitutako departamentuek proposatutako zenbait aldaketa jaso dira, burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak eta lanpostu baterako eskatu behar den ingelesezko, frantsesezko eta euskarazko jakite mailari buruzkoak. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Azkenik, lanaldia luzatzeagatiko osagarri bat esleitzen zaio atalburutza bati, justifikatu baita bere dedikazioa oro har ezarritakoa baino handiagoa dela.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko apirilaren hamaseiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 4255 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1270 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 34537 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 40181 zenbakia duena.

–Sukaldariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 31416 zenbakia duena.

–Sukaldeko laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 30072 zenbakia duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntzako Batzorde Nagusia

–Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 35698 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71922 zenbakia duena.

Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetza

–Osasun kudeaketako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 66595 zenbakia duena.

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Farmazialariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 66978 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7270 zenbakia duena.

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia

–Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8469 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6224 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Etxezainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 8372 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 7438 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 4303 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Ingurumeneko erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10236 zenbakia duena.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua

–Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5033 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12043 zenbakia duena.

–Zerga agenteak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12044 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

–Enpresa-zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 40467 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), plantilla organikoan 40468 zenbakia duena.

–Mantentze-lanetako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), plantilla organikoan 40469 zenbakia duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntzako Batzorde Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 40466 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73450 zenbakia duena.

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia

–Enpresa zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, ingelesezko C1 jakite-maila eta euskarazko B2 jakite-maila esleituak dituena eta plantilla organikoan 12061 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Enpleguko goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12062 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Zerbitzu orokorrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 12063 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12066 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12068 zenbakia duena.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetza.

–Erdi mailako teknikariak (berdintasuna): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12035 zenbakia duena.

Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza.

–Erdi mailako teknikariak (berdintasuna): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12036 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

–Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73452 zenbakia duena.

–Ingurumen osasuneko teknikari espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73451 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12060 zenbakia duena.

–Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12058 zenbakia duena.

–Herri-lanetako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12059 zenbakia duena.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12065 zenbakia duena.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

3. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12041 zenbakia duena.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12039 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12040 zenbakia duena.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), plantilla organikoan 12037 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12038 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12042 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

–Medikuntza Intentsiboko arloko fakultatibo espezialistak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73474 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12055 zenbakia duena.

–Geologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12056 zenbakia duena.

–Bide, ubide eta portuetako ingeniariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12045, 12046, 12047 eta 12048 zenbakiak dituztenak.

–Herri-lanetako ingeniari teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12049 eta 12050 zenbakiak dituztenak.

–Topografiako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12057 zenbakia duena.

–Obra zibileko teknikariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 12051, 12052, 12053 eta 12054 zenbakiak dituztenak.

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia

–Industria ingeniariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12074 eta 12075 zenbakiak dituztenak.

–Industria ingeniari teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12076 eta 12077 zenbakiak dituztenak.

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12064 zenbakia duena.

–Enpresa-zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12067 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12069 zenbakia duena.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

–Zerbitzu orokorrak: hiru lanpostu huts, lan araubide finkokoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 12070, 12071 eta 12072 zenbakiak dituztenak.

4. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Aldatu egiten da irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren I. eranskina (foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko):

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Farmazia Antolamendu eta Ikuskapenaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9361.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A.

Titulazioa: Farmaziako lizentzia.

Gidabaimena: B.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua

Kirola Sustatzeko Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 5021.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B, C.

Bi.–Aldatu egiten da maiatzaren 29ko 34/2013 Foru Dekretuaren I. eranskina (foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko):

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua

Kirol Jokoen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7195.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B, C.

Hiru.–Aldatu egiten da azaroaren 16ko 102/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuena, behean azaltzen den burutzari esleitutako baldintza espezifikoak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua.

Kirol Federazioen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 5038.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B, C.

Lau.–Aldatu egiten da ekainaren 5eko 62/2024 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuena, behean azaltzen den burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Farmakozaintzaren Kontrolerako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 11892.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A.

Titulazioa: Farmaziako gradua edo lizentzia.

Gidabaimena: B.

Bost.–Aldatu egiten da urriaren 16ko 91/2024 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuena, behean azaltzen den burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9972.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B.

Titulazioa: Medikuntzako gradua edo lizentzia, edo Erizaintzako gradua edo diploma.

Gidabaimena: B.

Sei.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, behean azaltzen den burutzari esleitzearren mailari, lanpostu eta/edo titulazioari eta hizkuntzei dagozkien betebeharrak, baita gainerako berariazko betebeharrak ere, burutza hori merezimendu-lehiaketako deialdiaren bitartez bete nahi dituzten izangaiek bete behar dituztenak.

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 10979.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: B, C.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Prestakuntza Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9974.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9975.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritza.

Lanpostu zenbakia: 7206.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A.

Titulazioa: Medikuntzako gradua edo lizentzia.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua

Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7194.

Baldintza espezifikoak: -.

Maila: A, B, C.

5. artikulua. Honako departamentu hauetako lanpostu batzuei esleituriko hizkuntzen jakite-maila aldatzea:

1.–Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoko burutzari ingelesezko B2 jakite-maila esleitzen zaio. Lanpostu hori Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta plantilla organikoan 10979 zenbakia du.

2.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako gizarte-langileen bi lanposturi ingelesezko B1 jakite-maila kentzen zaie, hain zuzen, plantilla organikoan 10906 eta 10907 zenbakiak dituztenei.

3.–Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostu bati euskarazko C1 jakite-maila kentzen zaio, hain zuzen, plantilla organikoan 10586 zenbakia duenari.

4.–Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako administrari lanpostu bati euskarazko C1 jakite-maila kentzen zaio, hain zuzen, plantilla organikoan 6931 zenbakia duenari.

5.–Lanpostu horiek betetzen ari diren langileek bertan jarraituko dute lanean harik eta lanpostuak betetzeko prozeduren bidez behin betiko bete arte.

6. artikulua. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko lanpostu bati lanaldiaren luzapeneko osagarria esleitzea.

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikorako Laguntzen Ataleko burutzari (11882 lanpostu-zenbakia) lanaldiaren luzapeneko osagarria esleitzen zaio, lanpostuaren mailaren oinarrizko soldataren %10ekoa, hain zuzen.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen gehigarri bakarra.

Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko apirilaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2505876