88. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Udalaren kirol espazioak erabiltzeko erregelamendua. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2025eko apirilaren 11n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Iritzirik beharrezkoa dela Udalaren kirol eremuak erabiltzeko erregelamendua aldatzea, genero berdintasunaren arloan indarrean dagoen araudiarekin bat egiteko (erregelamendua argitaratu zen 2013ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24an). Ildo horretan, genero ikuspegia kontuan hartu da, horretarako gehituz martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoko 29. artikuluaren 1. puntua. Hartan, aipatzen da aintzat hartu behar dela emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eragingarriaren printzipioa, kirola garatzeko programa publikoetan, programok diseinatzean nahiz betetzean, eta erregelamendua hizkuntza inklusiboa erabiliz idatziz ere.

Horrez gain, kirol-instalazio batzuen nomenklatura doitu da, aldatu diren izenak eguneratuz edo jada erabiltzen ez direnak kenduz.

Ikusirik Erregelamendua aldatzeko proiektuak baduela aldeko txostena, Kirolerako Informazio Batzordeak emana, 2025eko martxoaren 14an, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.3 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aintzat harturik Idazkaritzaren 2025eko apirilaren 7ko aldeko txostena.

Aintzat harturik erregelamenduak eta ordenantak aldatzeko prozedura lotu beharko zaiola uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan aurreikusitako prozedurari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–hasiera batez onestea Corellako Udalaren kirol eremuak erabiltzeko erregelamenduaren aldaketa. Idazkia espedienteari erantsi zaio.

Bigarrena.–Erregelamendua jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki-taulan, herritarrek aukera izan dezaten egoki iritzitako erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko.

Hirugarrena.–Inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Erregelamenduaren testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Corellan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2505851